HAEE-IVAP: euskararen erabilera normalizatzeko prozesua administrazio publikoetan

IVAPen sorrera arautu zuen 1983ko Legean bertan finkatzen dira erakundearen helburu nagusiak eta euren artean agertzen dira euskara administrazioan sarraraztea, hedatzea, eta normalizatzea; baita administrazioko hizkera finkatzea ere, Euskararen Legeak araututakoa betez.

Euskalduntze Zerbitzua da Euskadiko administrazio publikoen zerbitzura dauden langileen hizkuntza-gaitasuna bultzatzeko, antolatzeko, eta ebaluatzeko ardura duen organoa. Euskal administrazio publikoekin lankidetzan aritzen da bertan euskararen erabilera normalizatzeko, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak hizkuntzaren normalizaziorako ezarritako planekin bat etorriz.

Administrazioen esparruan hizkera bereziak finkatzeko eta zabaltzeko eginkizunarekin lotzen diren prestakuntza ekintza hauek, elkarren osagarriak diren bi asmotan sakontzeko modua eskaini diote IVAPi: bata, herritarrekiko komunikazioa hobetzeko ahalegina egitea administrazioko idazkietan eta dokumentuetan, eta bestea, euskara zehatza eta kalitatezkoa bermatzea administrazioaren jardunbideetan.

Milaka langileren ikas-prozesuei buruzko datuak aztertu eta horien gaineko hausnarketa egin ondoren, zenbait tresna sortu ditu IVAPek erakundeentzako lagungarriak izan daitezkeenak, euren langileen gaikuntza prozesuak planteatzerakoan. Hiru aipatuko ditugu

Besteak beste, hizkuntza-normalkuntzari, idazki-ereduei, euskalduntzeari, gramatikari eta giza-baliabideei buruzko artikuluak jasotzen ditu aldizkariak. Elkarrizketak eta erreportaiak ere izaten dira tarteko eta euskara ikasten ari direnek asko estimatzen duten ariketa-atal bat ere bai. Helburu garrantzitsu hauen alde eragiteko tresna baliagarria dela erakutsi duen heinean, aldizkariarekin jarraitzeko, eta ahal den neurrian hobetzeko, asmo sendoa dauka IVAPek.

Zerbait objektiboa da milaka hizkuntza-eskakizun egiaztatu direla, eta horrek adierazten digu, teorian behintzat, langile asko direla administrazio publikoetan beren jarduna elebietan egiteko gai izan daitezkeenak. Administrazio Publikoen erronka izango da, beraz, kostatuta lortutako jardun elebidunerako ahalmen hori gauzatu eta errealitate bihurtzea. IVAPek, bere aldetik, bere eskumenen eta funtzioen esparruaren barruan, erabilera normalizatzeko bidezkoak izan daitezkeen laguntzak eta baliabideak jarriko ditu beti

Horrela, Itzultzaile Zerbitzu Ofizialak izaera bikoitza du: alde batetik, itzulpen- eta interpretazio-zerbitzuak eskaintzen dituen lantalde bat da eta, bestetik, administrazioaren atal bat, bere eskumenak dituena itzulpenak ziurtatzeko, lege eta administrazio arloko terminologia finkatzeko, eta itzulpen-lana koordinatzeko.

Aspaldi hasi zen IZO, bere funtsezko egitekoa bete nahirik, administrazioarentzat eta herritarrentzat oinarrizko gertatzen diren testu juridikoak itzultzen.

Orainaldiari dagokionez, 2000. urtetik aurrera bultzada berria eman zaio alor honi. Horrela, testu juridiko esanguratsuak itzultzen jarraitu du, bere baliabideekin edota, bestela, Deustuko Unibertsitatearekin elkarlanean.

Administrazioak errentabilizatu egin behar du egindako inbertsioa langileei lanpostuko eginkizunak betetzeko sortzen zaizkien trabak gaindituz, trebakuntza programak martxan jarriaz, eta abar, euskara errealitate bat izan dadin administrazioan. Administrazioko prozeduretan euskararen erabilera ziurtatzea kalitatezko lanaren adierazgarria izango da.

1 SARRERA.

Administrazio Publikoetako euskararen erabilera normalizatzeko esparruan Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (hemendik aurrera ezagunagoa den IVAP akronimoa erabiliko dugu Eusko Jaurlaritzako Erakunde Autonomo hau aipatzeko) egiten duen lana behar bezala ulertzeko, bidezkoa da lan hori IVAPen misioaren kontestuan kokatzea. Araudiak ematen dizkion helburuak, eskumenak, eta eginkizunak kontuan hartuta, IVAPek honela definitzen du bere misioa:

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoen giza baliabideak eta antolamendua etengabe hobetzea, administrazio eraginkorra, efizientea eta elebiduna ezartzeko xedearekin, zerbitzu publikoari buruz komunak diren balioetan oinarrituta. Horretarako, ondokoak erabiliko ditu:
  • hautaketa, eta bere zerbitzura dauden langileen etengabeko prestakuntza,
  • administrazioko euskararen erabilera normalizatzeko prozesuaren sustapena,
  • itzulpen ofizialak eta euskarazko lege‑ eta administrazio‑arloko terminologia,
  • hizkuntza, lege eta antolamenduari buruzko aholkularitza,
  • eta antolaketa eta kudeaketaren inguruko ikerkuntza.

IVAPen sorrera arautu zuen 1983ko Legean bertan finkatzen dira erakundearen helburu nagusiak eta euren artean agertzen dira euskara administrazioan sarraraztea, hedatzea, eta normalizatzea; baita administrazioko hizkera finkatzea ere, Euskararen Legeak araututakoa betez.

Euskararen normalizazioaren bidean, erakunde honek jauzi garrantzitsua bizi izan zuen 1989an lanpostuetako Hizkuntza Eskakizunak Funtzio Publikoari buruzko Legean erabaki zirenean eta herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko lehen plangintzaldia onartu zenean. Era berean, IVAPen egitura garai berriei egokitzeko pausuak eman ziren. Euskarako zuzendariordetza 1991n sortu zen eta bere baitan hartu zituen Euskalduntze Zerbitzua eta Itzulpen Zerbitzua.

2 EUSKALDUNTZE ZERBITZUA

Euskalduntze Zerbitzua da Euskadiko administrazio publikoen zerbitzura dauden langileen hizkuntza-gaitasuna bultzatzeko, antolatzeko, eta ebaluatzeko ardura duen organoa. Euskal administrazio publikoekin lankidetzan aritzen da bertan euskararen erabilera normalizatzeko, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak hizkuntzaren normalizaziorako ezarritako planekin bat etorriz.

Horrela bada, hiru ardatz nagusien inguruan eratzen da Euskalduntze Zerbitzuaren jarduna:

2.1 Herri-administrazioetako langileen euskarako prestakuntza

Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzea helburu duen plangintzak bere baitan hartzen dituen eginkizunen artean sartzen da langileen euskarako prestakuntza. Eginkizun horri erantzunez, IVAPek mota desberdinetako prestakuntza ekintzak antolatzen ditu; batzuk, hizkuntza bera ikasteko eta barneratzeko ikastaroak dira, maila desberdinetan eta modu sistematikoan antolatuta, ikasturteroko deialdien bidez. Beste batzuk berriz, bereziak dira, administrazioko dokumentuetan eta jardunbideetan darabilgun euskara aztertzeko eta hobetzeko pentsatutakoak. Azken hauetan administrazioko hizkera, estiloa, eta horrelako gaiak lantzen dira

2.1.1 Ikasturtero euskara ikasteko egiten den ikastaroen eskaintza orokorra honela laburbildu daiteke:

EUSKARA IKASTEKO IKASTAROAK LANORDUETAN ETA LANORDUZ KANPO

IKASTARO-MOTAK

EZAUGARRIAK

Oinarrizkoak
3. hizkuntza-eskakizunaren gaitasun mailara artekoak
- Maila, modulu, eta trinkotasun desberdinetakoak
- Presentzialak eta autoikaskuntza sistemarekin
- IVAPek antolatu eta HABEren bidez hornitzen ditu
Goi mailakoak
4. hizkuntza-eskakizunaren gaitasun mailaren araberakoa
- Maila, modulu, eta trinkotasun bakarrekoa
- Presentzialak
- IVAPek antolatzen eta hornitzen ditu

Ikasturtero erakunde askotako milaka langilek hartzen dute parte ikastaro hauetan bai lan-ordutegiaren barruan baita lanorduetatik kanpo ere. Ondoren datozen datuek erakusten digute prestakuntzaren beharra handia dela oraindik herri-administrazioetan.

Oinarrizko eta goi mailako ikastaroen datu orokorrak.

Azken bi ikasturtetan baimendutako eskaera kopurua administrazio motaka.

 

BAIMENDUTAKO ESKOLA ESKAERAK

ERAKUNDEA

2003-04

2004-05

URRIAN HASTEKO ESKAERAK

%

OTSAILEAN HASTEKO ESKAERAK

%

URRIAN HASTEKO ESKAERAK

%

OTSAILEAN HASTEKO ESKAERAK

%

EUSKO JAURLARITZA

919

20

23

5

837

14

34

7

FORU ALDUNDIA

356

8

50

11

369

6

44

9

OSAKIDETZA

1.696

36

268

57

3.114

52

306

59

EHU

263

6

33

7

249

4

33

6

UDALAK

1.367

29

95

20

1.320

22

98

19

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

14

0

0

0

22

0

0

0

BESTEAK

41

1

0

0

27

0

0

0

GUZTIRA

4.656

 

469

 

5.938

 

515

 

Erakundeetan baimendutako eskaera hauetatik % 75etik % 80ra bitartean dira azkenean eskolaratzen direnak.

Ikasle hauen % 40k, gutxi gora behera, administrazioko taldeetan dihardu (IVAPek antolatzen ditu, hiriburuetan gehienbat); beste % 60 berriz, euskaltegietako taldeetan matrikulatzen da.

Lanorduetarako eskaera egiten duten langileekin, hainbat ikasle-talde antolatzen ditu IVAPek hiru lurraldeetan. Taula honek erakusten digu 2000-01 ikasturtetik gaur arte antolatu diren talde kopuruak:

ADMINISTRAZIOKO TALDEAK IKASTURTEKA

00-01

01-02

02-03

03-04

04-05

GUZT

198

147

154

156

174

829

Ikastaro hauetan, urtean sei milioi euro inguruko aurrekontua erabiltzen da, 1,4 milioi ikastordu (ordu*ikasle) emateko, eta zortzi langileren artean egiten da horren guztiaren antolakuntza eta jarraipena.

2.1.2 Administrazioko eta lege-arloko hizkerari buruzko ikastaro bereziak

Administrazioen esparruan hizkera bereziak finkatzeko eta zabaltzeko eginkizunarekin lotzen diren prestakuntza ekintza hauek, elkarren osagarriak diren bi asmotan sakontzeko modua eskaini diote IVAPi: bata, herritarrekiko komunikazioa hobetzeko ahalegina egitea administrazioko idazkietan eta dokumentuetan, eta bestea, euskara zehatza eta kalitatezkoa bermatzea administrazioaren jardunbideetan.

Hona hemen ikastaro hauen deskribapen laburra:

ADMINISTRAZIOKO ETA LEGE-ARLOKO EUSKARARI BURUZKO IKASTAROAK

MOTAK

AZTERGAIAK

HELBURUAK eta EZAUGARRIAK

· Administrazioko dokumentuei eta jardunbideei buruzkoak

Lanpostuaren HE egiaztatuta daukaten administrazioko langileentzat

- Gramatika, lexikoa eta terminologia
 
- Administrazioko euskararen estiloa
 
- Idazki ereduen ezaugarriak
 
- Idazkien diseinua.
- Hizkera bereziak finkatu eta zabaldu
 
- Dokumentu eta idazki ereduak komunikazioaren ikuspuntutik aztertu (Hartzailea kontuan hartu)
 
- langileei sortzen zaizkien zalantzei irtenbide zehatzak eman (Praktikoak)
 
- Iraupen laburrekoak (gehienez 20 ordu)
- Presentzialak
· Euskara juridikoari buruzkoa

Justizia administrazioko epaile eta magistratuentzat.

- Hizkera juridikoaren historia eta berezitasunak
 
- Hizkuntz arazoak
 
- Testu juridikoak euskaraz sortzeko bidetik.

Prestakuntza honen bidez baliabide materialak eskaini nahi zaizkie administrazioetako langileei euskaraz funtziona dezaten laneko eginkizunetan gaztelaniaz egin dezaketen antzera. Azken batean, administrazioaren esparruan euskararen erabilera sustatzeko ekimenak dira hauek ere: langileak trebatuz, kontsultarako bideak zabalduz (Internet bidezko zerbitzuak, argitalpenak...), dokumentuen eredu normalizatuak eskainiz, eta abar, aurrerapauso zehatzak ematen ari gara.

Prestakuntza eskaintza hau guztia EAEko administrazio publikoetako langileentzat egiten du IVAPek; nagusienak aipatzekotan, udaletako, diputazioetako, Jaurlaritzako, Legebiltzarreko, EHUko, Osakidetzako, eta Justizia Administrazioko langileentzat.

Administrazioetako langileen euskarako prestakuntzari dagokionez, IVAPen zeregina ez da amaitzen ikastaro hauek antolatzearekin, hori baino zerbitzu osatuagoa eskaintzen diegu gure bezero diren administrazioei. Zehaztu dezagun zertxobait hau:

  • IVAPek dirulaguntzak ematen dizkie berarekin hizkuntza-prestakuntzaren eta normalizazioaren arloan hitzarmena izenpetuta daukaten Toki Administrazioei, euskarako ikastaroetara joan daitezen liberatzen dituzten langileen ordezkapenengatik.
  • IVAPek aholkularitza zerbitzua ematen die herri-administrazioei euren langileen gaikuntza prozesuen jarraipena egiteko eta irizpide egokiekin bideratzeko.
  • Milaka langileren ikas-prozesuei buruzko datuak aztertu eta horien gaineko hausnarketa egin ondoren, zenbait tresna sortu ditu IVAPek erakundeentzako lagungarriak izan daitezkeenak, euren langileen gaikuntza prozesuak planteatzerakoan. Hiru aipatuko ditugu[1]:
    • Lanorduetan hizkuntza prestakuntza hartuko duten langileentzako banakako planak egiteko metodologia azaltzen duen txostena. Ikas-prozesuak planifikatzeko tresna baliagarria da.
    • § Ikas-prozesuen iraupena kontrolatzeko eta arautzeko balio duen ordu-kredituen sistema[2].
    • § Eskaeren kudeaketarako eta ikasleen jarraipena egiteko aplikazio informatikoa.

2.2 Administrazioko hizkeraren finkotasuna eta zabalkundea

Administrazio publikoaren esparruan darabilgun hizkera berezia eta terminologia landu, finkatu eta zabaltzeko eginkizunari erantzuteko lagungarriak diren baliabideak edota tresnak sortzen dihardu erakunde honek etenik gabe

Lan eremu honetan egindako lanak asko dira, baina guztien zerrenda aurkeztu baino interesgarriagoa iruditzen zaigu 1990eko hamarkadan sortutako eta harrezkero martxan dauden zenbait egitasmoren berri ematea. Hiru taldetan banatu ditugu: Administrazioa euskaraz aldizkaria, liburuak, eta Duda Muda kontsulta zerbitzua. Eginkizun hauetan bost lankide ari dira.

2.2.1 Administrazioa euskaraz aldizkaria

Hiru hileroko argitalpen honen hasierako zenbakia 1993ko udan kaleratu genuen, ordura arte egitasmoa izan zena errealitate bihurtuz. Aurtengo apirilean argitaratu dugu 48. zenbakia. Hasiera batean 4.000 harpidedunekin hasi ginen arren, gaur egun 11.000 baino harpidedun gehiago ditu aldizkariak. Denborak erakutsi du baliabide xumea bezain eraginkorra dela administrazioko hizkeraren zabalkunderako eta, oro har, euskararen erabilera normalizatzeko. Besteak beste, hizkuntza-normalkuntzari, idazki-ereduei, euskalduntzeari, gramatikari eta giza-baliabideei buruzko artikuluak jasotzen ditu aldizkariak. Elkarrizketak eta erreportaiak ere izaten dira tarteko eta euskara ikasten ari direnek asko estimatzen duten ariketa-atal bat ere bai. Helburu garrantzitsu hauen alde eragiteko tresna baliagarria dela erakutsi duen heinean, aldizkariarekin jarraitzeko, eta ahal den neurrian hobetzeko, asmo sendoa dauka IVAPek. Aldizkariaren ale guztiak Interneten daude eskuragarri IVAPeko web-orrian.

Zerbitzua erabili dutenen gogobetetze maila neurtu egin dugu erabiltzaileei iritzia eskatuta. Emandako erantzunen arabera, erabiltzaileen % 95 pozik agertu da, erantzuna argigarria izan zaiolako eta garaiz jaso duelako.

2.2.2 Liburuak

Administrazioko hizkeraren ezaugarrietan sakonduz egindako lanaren ondorioz hainbat liburu argitaratu ditu IVAPek. Argitalpen hauen helbururik behinena da, langileen zalantzak argitzeko tresna erabilgarriak izatea, baita hizkuntza kontuetan jantzita ez dagoenarentzat ere.

Esanguratsuenak aipatzekotan, honako hauek dira: Hizkera Argiaren Bidetik (1994), Argiro idazteko proposamenak eta ariketak (1997), eta Galdezka, euskarazko zalantzei erantzunez (2003). Halaber, aurtengo maiatzean kaleratuko dira IVAPeko estilo-liburua eta Libro de estilo del IVAP.

Lan hauen oinarrian dagoen ideia zera da: administrazioko euskara argia eta ulergarria egin, herritarrekiko komunikazioa hobetzen lagunduko duena eta erreferentzia izango dena gaztelerarentzat. Ideia honi jarraituz planteatu dira administrazioko idazkiak normalizatzeko irizpideak eta, oro har, IVAPek proposatu duen hizkera estiloa.

2.2.3 Duda Muda kontsulta zerbitzua

Hizkuntzari buruzko zalantzak Internet bidez kontsultatzeko zerbitzua jarri zuen IVAPek 1998an. Honi esker zuzeneko bide bat zabaldu zen momentuko zalantzak argitzeko modu bizkor eta eraginkorrean. Gramatikari, terminologiari, itzulpengintzari buruzko galderak erantzuten dira zerbitzu honen bidez, egun bateko epean, batez beste. Zerbitzua milaka pertsonek erabili dute, administraziokoek nahiz administrazioz kanpokoek ere: sortu zenetik 2003ra bitartean 4.000 galderari erantzun genien eta 2004an 900 galdera baino gehiago izan dira erantzundakoak.

2.3 Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko ebaluazio sistemaren antolaketa

Herri-administrazioetako lanpostuetan hizkuntza-eskakizunak ezartzearen ondorioz, kasuan kasuko gaitasun maila horiek ebaluatzeko sistema eratu behar izan zuen IVAPek bai lanpostua betetzen zuten langileentzat baita lanposturen bat eskuratzeko asmoz, hautaketa prozesuetan parte hartzen zuten herritarrentzat ere. Izan ere, honako hauek dira, nagusiki, IVAPen azterketen bidez hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko dauden moduak:

  • administrazioko langileentzako aldiro antolatzen diren ohiko deialdien bidez
  • erakundeek euren lanpostuak betetzeko deitzen dituzten hautaketa prozesuetan

Ohiko deialdien kudeaketa IVAPeko hiru lankideren artean egiten dute. Bestalde, bost ebaluaketa-teknikari dauzkagu azterketak aplikatzen eta zuzentzen dihardutenak.

Deialdi hauetara aurkezten diren pertsona askorentzat ez da ezinbestekoa HE egiaztatzea. Hala ere, dagoeneko milaka lagunek lortu dute hizkuntza-eskakizunen bat egiaztatzea, eta behin lortuz gero, HE hori eskatzen den lanpostu guztietarako balio die.

Azken hamabost urteotan egiaztatu diren hizkuntza-eskakizunen datuak erakusten dizkigu ondorengo taula honek:

1990etik 2005era bitartean egiaztatutako hizkuntza-eskakizunak

HE

1990-95

1996-00

2001-05

GUZTIRA

1

2.999

4.023

5.068

12.090

2

4.260

4.832

4.455

13.547

3

2.421

2.025

2.375

6.821

4

750

1.167

822

2.739

DENAK

10.430

12.047

12.720

35.197

Egiaztapen horien artean % 80 herri-administrazioetako langileek lortutakoak dira eta beste % 20 hautaketa prozesuetara aurkeztu diren herritarrek egiaztatutako hizkuntza-eskakizunak dira.

Datu hauek errealitate bat islatzen dute. Zerbait objektiboa da milaka hizkuntza-eskakizun egiaztatu direla, eta horrek adierazten digu, teorian behintzat, langile asko direla administrazio publikoetan beren jarduna elebietan egiteko gai izan daitezkeenak. Administrazio Publikoen erronka izango da, beraz, kostatuta lortutako jardun elebidunerako ahalmen hori gauzatu eta errealitate bihurtzea. IVAPek, bere aldetik, bere eskumenen eta funtzioen esparruaren barruan, erabilera normalizatzeko bidezkoak izan daitezkeen laguntzak eta baliabideak jarriko ditu beti, administrazio elebidunarekiko konpromezua hartzen duelako.

Bestalde, HE bat egiaztatu egin behar eta (arrazoietan sakondu gabe) azterketa gainditu ezinean dabiltzan langile batzuren kasuan, etsipena sortu da. IVAP, HABErekin batera, zirkunstantzia hori aztertzen eta egokiak izan daitezkeen neurriak hartzeko ikerketa egiten ari da.

3. ITZULTZAILE ZERBITZU OFIZIALA

Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala da IVAPeko Euskalduntze Zuzendariordetzako bigarren atala. Jakina denez, 1982ko Euskararen Legeak ezarri zuen organo hau sortzeko beharra, itzulpenen zehaztasuna eta legezko baliokidetasuna bermatzeko zerbitzu publiko gisa, herritarren eta herri-erakundeen zerbitzura. Itzulpengintzarekin lotutako funtzioak Erakunde Autonomoaren sorreratik bertatik IVAPen kokatuta egon badira ere, formalki IZO 1989an sortu zen. Arestian, otsailaren 29ko 2000/38 Dekretuak arautu du IZO, itzulpengintzaren koordinaziorako ahalmena eta agintaritza funtzionala aitortuz eta eskumenak, funtzioak, eta zerbitzuak ezarriaz.

Horrela, Itzultzaile Zerbitzu Ofizialak izaera bikoitza du: alde batetik, itzulpen- eta interpretazio-zerbitzuak eskaintzen dituen lantalde bat da eta, bestetik, administrazioaren atal bat, bere eskumenak dituena itzulpenak ziurtatzeko, lege eta administrazio arloko terminologia finkatzeko, eta itzulpen-lana koordinatzeko.

IZOk, beraz, administrazioen, herritarren, eta eragile juridikoen itzulpen-, interpretazio-, eta terminologia-beharrak asetuz euskara normalizatzen laguntzeko helburua du,

  • euskararako eta euskaratik gaztelaniarako kalitatezko itzulpen eta interpretazio zerbitzuak eskainiz,
  • itzulpenen zehaztasuna eta baliokidetasun juridikoa bermatuz,
  • terminologia juridiko-administratiboa landuz eta finkatuz,
  • testu juridikoen itzulpena eta zabalkundea bultzatuz, eta
  • itzulpenerako teknologia berriak sustatuz eta zabalduz.

3.1 Jarduerari buruzko datu batzuk

Gaur egun IZO zer den ulertzen lagunduko duten datu batzuk emango ditugu.

  • Hamabost laguneko lantaldea du IZO: hiru zuzentzaile, sei itzultzaile, horietako hiru, gainera, interprete, terminologian hiru eta kudeaketan beste hiru. Gero aipatuko dugun EJIS sarean, bestalde, beste 24 itzultzaile daude, Jaurlaritzako sail eta erakunde autonomoetan lanean.
  • Urtean bi mila bat itzulpen-eskaera iristen zaio IZOri, guztira 5 milioi hitz itzultzeko: horietatik milioitik gora IZOn itzultzen dira eta gainerakoa hiru enpresa hornitzaileren bidez. Horietatik bi milioi t’erdi hitz gainbegiratzen eta zuzentzen da IZOn.
  • 150 bat bezero izan ohi du urtean. Haatik, IZOren itzulpen-lana, % 80tik gora, EAEko administrazio orokorrarentzat izaten da; % 12 bat, enpresentzat, elkarteentzat, eta herritarrentzat; % 5 inguru, udal eta udal-elkarteentzat; eta % 1,5 inguru, Estatuko Administrazioarentzat.
  • Iaz, 44 itzulpenen ziurtapena eskatu zitzaion IZOri, itzulpenon zehaztasuna bermatzeko.
  • 100 bat interpretazio-saio egin dituzte IZOko interpreteek urtean, % 60 Jaurlaritzak antolatutako bileretan, jardunaldietan, edo ekitaldietan; gainerakoa, Batzar Nagusietan, udaletan, eta entitate desberdinetan.
  • Terminologia-lanari dagokionez, Euskalterm datu-base publikoaren sostengatzaile da IVAP, Hizkuntza Politikako Sailburuordetzarekin batera eta, horretaz aparte, zenbait glosario lantzen du IZOk urtero. Esaterako, Europako Batasuneko hiztegia, 408 terminorekin, Toki Araubidearen Legearen glosarioa, 1.100 terminorekin, edota Kalitatearen Oinarrizko gidaliburuaren glosarioa, 150 terminoz osatua. Horrez gain, DUDA-MUDA kontsulta-zerbitzuaren bidez 600-700 kontsultari erantzuten dio urtero, mota guztietako erabiltzaileentzako: itzultzaile, irakasle, edo herritar.
  • IVAPentzat ez diren lan guztiak fakturatzen ditu IZOk, prezio publikoen Agindu baten arabera. Tarifen helburua itzulpen errepikakorrak eta errazak garesti kobratzea eta ahalik eta gutxien egitea da eta, aitzitik, garrantzizko izan daitezkeenak, oinarrizkoak, erreferentziazkoak, merkeago edota doan egin eta horiei lehentasuna eman. Horren ondorioz, 200.000 bat euro fakturatzen du IZOk, bere aurrekontuaren % 20 inguru.

3.2 Teknologia berrien ezarpena

Gaur egun, teknologia berriek berebiziko garrantzia dute IZOn, horiek itzulpengintzan txertatzeko ahalegin berezia egin izan baitu azken urteotan. Teknologia berriak aipatzerakoan, noski, ofimatikan orokortu direnez gain, internet eta itzulpen-memoriak hartzen dira kontuan.

IZO 1999. urtean hasi zen Trados etxearen TWB aplikazioarekin. Ahalegin eta esfortzu berezia eskatu zituen, batez ere hasieran, baina tresna hauen balioaz erabat konbentziturik, apustu sendoa egin zen, eta honez gero itzulpengintzan erabat txertatuta dagoen teknologia da: itzulpen-memoriek lana hobeto egiten laguntzen dute, akats gutxiagorekin, homogeneotasun maila handiagoz eta epe hobeetan, beraz, bezeroen mesedetan.

Tresna horiek ezartzen eta hedatzen saiatu da IZO azken urteotan. Jaurlaritzaren Administrazioaren baitan EJIS sarea sortu du (Eusko Jaurlaritzako Itzultzaileen Sarea), Sail eta erakunde autonomoetako itzultzaileei tresna horiek jarriaz eta sare informatiko propioarekin itzulpen-memoriak partekatzeko moduan.

Une honetan 258.000 itzulpen-unitate inguru du IZOk itzulpen-memoria nagusian, beste memoria txikiagoak eta espezializatuagoak kontatu gabe. Europako Konstituzioaren memoriak, adibidez, 5.000 bat unitate ditu. Interneten jarri zuen iaz, gainera, itzulpen-memoria, Euskal Herriko itzultzaile guztien esku.

Horrekin batera, Multiterm datu-base terminologikoa elikatzen ere badihardu. Honez gero 44.200 sarreratik gora ditu, organigramak, izendegiak, eta terminologia kontuan hartuta.

Azkenik, Itzulpenen Datubasea sortu berri da IZOn, bertako itzultzaile guztiek erabilgarri dutena, kontsulta-tresna bezala eta itzulpen-memoriak sortzeko ere erabili daitekeena.

Laster izango du, gainera, IZOk, itzulpenak kudeatzeko aplikazio informatiko automatizatua, itzultzaile-zuzentzaileen lana optimizatzeko eta bezeroei zerbitzu hobea eskaintzeko.

3.3 Testu juridikoen itzulpena

Aspaldi hasi zen IZO, bere funtsezko egitekoa bete nahirik, administrazioarentzat eta herritarrentzat oinarrizko gertatzen diren testu juridikoak itzultzen.

Orainaldiari dagokionez, 2000. urtetik aurrera bultzada berria eman zaio alor honi. Horrela, testu juridiko esanguratsuak itzultzen jarraitu du, bere baliabideekin edota, bestela, Deustuko Unibertsitatearekin elkarlanean. IZOn bertan itzuli direnen sailean, azken bizpahiru urteotan Europar Batasunaren Ituna (Niza) eta Europar Batasunaren Hiztegia itzuli zituen, Toki Araubideko Legea, Udal Gobernua Modernizatzeko Legearen ekarpenekin eta autonomiari dagozkion zenbait testu: Lizarrako Estatutua, Ekonomia Itunaren Legea, indarrean dagoen Estatutuaren bertsio eguneratua, eta Estatutu berriaren proposamena itzuli ditu.

Ezin aipatu gabe utzi, bestalde, IZOk berrikitan itzuli duen Europako Konstituzioa, “Europarentzat Konstituzio bat eratzen duen Tratatua”, bere Protokolo eta Adierazpen erantsiekin, Estatuko Gobernuaren eskariz. Itzulpen honetan, gainera, bai Deustuko eta bai Euskal Herriko Unibertsitateko adituen iritzia eta ekarpenak txertatu dira.

Elkarlanerako joera berezia erakutsi du IZOk azken urteotan, testu egokiak aukeratuz, itzulpena finantzatuz, terminologia adostuz, eta zuzenketa eta orrazketa elkarrekin eginez. Bide honetan, Deustuko Unibertsitatearekin lan egiteko aukera izan dugu eta elkarlana oparoa izan da benetan. Horrela itzuli eta adostu ahal izan dira Zigor Kodea (2002) eta Zigor Kodearen eguneratzea (2004), Kode Zibila (2003), Ondasun higiezinei buruzko Lege zibilak (2004) eta Hipoteka Legea eta Hipoteka Erregelamendua (2005).

3 ETORKIZUNARI BEGIRA

Aurrerantzean, Euskalduntze Zerbitzuaren eta Itzultzaile Zerbitzu Ofizialaren bitartez, IVAPek Administrazio Publikoetako euskararen erabilera normalizatzeko zerbitzugintzan jarraituko du, orain arteko jarduna mantenduz eta hobetuz, baina baita erronka berriei helduz ere. Honako hauek dira erronka horietako batzuk:

  • Euskararen erabilera normalizatzearekin lotutako prestakuntza-behar berriak identifikatu eta horiei erantzuteko bideak jarriko dira.
  • Administrazioei eta langileei ematen diegun zerbitzua erabilera sustatzeko ekimenekin lotu. Horretarako, prestakuntza hutsetik lanerako trebakuntzara salto egin behar dugu zenbait eginkizun, prozesu, tramitazio…, euskaraz egingo direla bermatzeko. Prestakuntzan egin den inbertsioari eta ahaleginari esker lortutako gaitasun mailak laneko hainbat eginkizun euskaraz betetzeko aukera zabaldu digu. Baina Administrazioak errentabilizatu egin behar du egindako inbertsioa langileei lanpostuko eginkizunak betetzeko sortzen zaizkien trabak gaindituz, trebakuntza programak martxan jarriaz, eta abar, euskara errealitate bat izan dadin administrazioan. Administrazioko prozeduretan euskararen erabilera ziurtatzea kalitatezko lanaren adierazgarria izango da.
  • v Euskarazko ikastaroetako emaitzen eta hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko emaitzen arteko lotura ikertzen jarraituko dugu, hirugarren hizkuntza-eskakizunaren eta HABEren hamabigarren urratsaren arteko erlazioari arreta berezia jarriaz.
  • IVAPek antolatzen dituen ikastaroen antolakuntza eta jarraipena errazteko eta indartzeko tresna eta sistema eraginkorragoak diseinatu eta erakundeen zein langileen esku jarri.
  • Teknologia berriak eskaintzen dituzten aukerak langileen prestakuntzarako erabili: on-line bidezko prestakuntza goi mailako ikastaroetan (4. HE) eta ikastaro berezietan.
  • Hizkuntza aztertzen eta ikertzen jarraitu administrazioko hizkeraren garapenaren eta zabalkundearen alde, arreta berezia jarriaz komunikaziorako tresna egokia eta modernoa izan dadin.
  • Hizkuntza-eskakizunen egiaztapenerako daukagun ebaluazio sistema baliabide tekniko modernoekin hornitu.
  • Administrazio Publikoek deitzen dituzten hautaketa-prozesuetan IVAPek burutzen dituen hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probak sistema berri baten arabera antolatu, hautaketa-prozesuen planifikazioa errazteko eta zerbitzu azkarragoa eta kalitate handiagokoa emateko.
  • Gaitasun mailak ebaluatzeko sistema hobetu, gero eta zehatzagoa izan dadin: tresna findu, zuzenketarako irizpideen aplikazio egokia bermatzeko bideak landu, aztertzaileen prestakuntza indartu…..
  • Gaitasun mailen sakabanaketa bateratzeko ekimenetan parte hartu, maila ezberdinen arteko baliokidetza sistema argi eta egonkor baten alde eta sistema honen funtzionamendu onerako, araudia egokitzeko proposamenak eginez.
  • Langileen motibazioa lantzeko ahaleginetan parte hartu. Kalitate sistemen parametroetan: kalitate handiagoko lana egingo dugu euskaraz ere egiten badugu. Euskaraz lan egitea aberasgarria da, errentagarria da barrura begira eta kanpora begira: langilearentzat, administrazioarentzat, herritarrentzat, gizartearentzat oro har.
  • Itzulpengintzari eta terminologiagintzari dagokionez, elkarlanean jarraitu eta sakondu nahi luke IZOk beste itzulpen-taldeekin, unibertsitateekin, zein bestelako erakundeekin. Itzulpengintzaren helburua, jakina denez, euskararen erabilera ahalbideratzea da (hala izan beharko luke, behintzat), ez ordezkatzea. Horretaz, IZOren helburuak bizi-bizi daude eta gero eta garrantzia handiagoa dute administrazioaren baitan euskara normalizatuko bada:

Informazio gehiago: http://www.ivap.euskadi.net

 

[1] Tresna hauek erabilgarri daude Administrazio Orokorrean.

 

[2] Sistema honetan oinarritu zuen Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Herri Administrazio Sailburuak Administrazio Orokorreko langileei dagoeneko aplikatzen zaien Agindua, 2004ko apirilaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko langileen euskalduntzean aplikatuko diren ordu-kredituak ezartzen dituena. (EHAA, 85.zenb., 2004ko apirilaren 7a)

BAT aldizkaria: 
55. 2005eko ekaina. Euskararen erabileraren eta normalizazio...
Kokapen geografikoa: 
EAE
Egilea(k): 
Juan Isasi
Urtea: 
2005