Hezkuntek proiektuaren aurkezpena

Epe luzera begiratuz, beharrezkoa da Iparraldean enpresak sortzea. Ezinbestekoa ikusten dugu enpresa horiek euskaldunak izatea, bai filosofiaz bai eta kulturaz, funtzionamendua gure hizkuntzan oinarrituz. Horretarako jende formatua behar da. Izan ere, orain artean, Iparraldeko lanbide heziketa frantsesez emana da, goi mailako eskolak Frantzian direlarik.

Aurretik aipatu bezala, Hetel eta Ikaslan dira lankide egitasmo horretan. Anjeles Iztueta Hezkuntza sailburuari aurkeztu zaio xedea; begi onez hartu du eta, ondorioz, Eusko Jaurlaritzaren laguntza

bermatua dugu

. Udalbiltzak (EAJ-EA) eta Kutxak ere laguntzen gaitu.

 SARRERA

Duela urtebete inguru abiatu zen Hezkuntek egitasmoa Ipar Euskal Herrian. Hausnarketa luze eta sakon baten ondoren, plantan ezarri da dagoeneko, eta erabilgarri izan da urtarriletik goiti, ikasleek ikasketa norabideak hautatu dituzten unean. Enpresa berriak eta euskaldunak sortzea da Hezkunteken helburua, eta, horretarako, ikasleen goi mailako formazioa bermatu nahi da. Heziketa teknikoa ezagutaraztea da lehen urratsa, ikasleei Euskal Herri osoan dauden eskolak, sareak, euskarazko formazioak, berezitasunak, eta haien arteko sinergiak ezagutaraztea.

Epe luzera begiratuz, beharrezkoa da Iparraldean enpresak sortzea. Ezinbestekoa ikusten dugu enpresa horiek euskaldunak izatea, bai filosofiaz bai eta kulturaz, funtzionamendua gure hizkuntzan oinarrituz. Horretarako jende formatua behar da. Izan ere, orain artean, Iparraldeko lanbide heziketa frantsesez emana da, goi mailako eskolak Frantzian direlarik.

 Hegoaldeko ikastetxeetara gazteak bideratzea da gaur eguneko aterabidea. Euskaldun teknikalariak formatzeaz gain, probintzia ezberdinetako gazteak gurutzatzeak ikuspegi nazionala indartuko du modu konkretuan.

«EUSKARAZ HEZI, EUSKARAZ BIZITZEKO»

Horrekin erran nahi dugu, epe motzean, gazteak formatzeaz gain, Euskal Herrian lan egiteko aukera emanen geniokeela, koadroak formatuz, Iparraldean inbertsioak egiteko garaia etorriko delarik potentzial hori eskupean edukitzeko moduan.

 Erronka hau gauzatzeko HETEL eta IKASLAN ikastetxe sareak eta HEZKUNTEK elkarteak adostutako plan bat martxan ezartzea erabaki dugu.

 Lehen urratsean, komunikazio sakon baten beharra ikusten dugu gizartean lanbide heziketa baloratzeko alde batetik, eta ikasleak informatzeko bestetik.

 Egun batetik bestera helburuak ezin direla lortu badakigu, baina bost urteren buruan ziur gaude lanbide heziketako ikasketak behar duten prestigioa berreskuratuko dutela eta euskarak arlo teknologikoan behar duen lekua izango duela.    

 HEZIKETA TEKNIKOA EGITEKO AUKERA

Xedea oinarrizkoa da eta Ipar Euskal Herrian euskarak eta industriak duten egoeratik abiatzen da. Epe luzerako xedeak erdiesteko baliabideak behar dira, ordea, eta prezeski teknikalariak formatzeko eskaintza egiten du Hezkuntekek. Dagoeneko hainbat bilkura burutu ditugu Baxoa lantzen ari diren ikasleekin. Informazioa ikastetxeetan berean zabalduko da edo, eskaririk balego, bilkura irekietan. Aurretik aipatu bezala, Hetel eta Ikaslan dira lankide egitasmo horretan. Anjeles Iztueta Hezkuntza sailburuari aurkeztu zaio xedea; begi onez hartu du eta, ondorioz, Eusko Jaurlaritzaren laguntza bermatua dugu. Udalbiltzak (EAJ-EA) eta Kutxak ere laguntzen gaitu.

 Egitasmo honetan oraingoz ez dago ikaslerik; bainan datorren ikasturterako hamar inguru izanen dira. 2 ingeniaritza teknikoan; 1 Usurbilen; 1 Tolosako paper eskolan; 4 marketina eta komertzioa Zubiri Manteon; eta 2 arte grafikoan.

IKASLEEN GASTUAK ORDAINDUZ

Ikasleen gastuak beregain hartzea izanen da Hezkunteken berezitasun handiena. Hezkuntekek beregain hartuko ditu ikasleen matrikulazio eta egonaldi gastuak zentroa bere etxetik urruti delarik. Hendaiako gazte batek ikasketak Donostian egitea deliberatuko balu, beraz, garraio gastuak hartuko lituzke beregain Hezkuntekek.

 Hego Euskal Herrian euskaraz ematen diren heziketa teknikoen zerrenda proposatzen diegu ikasleei. Herri, eredu, eta hezkuntza zikloei buruzko xehetasunez gain, goi ala erdi mailako formakuntzak diren zehazten zaie. Ikasleek jarraipen pertsonalizatua ukanen dute eta heldu den ikasturtean 20 ikasle ukaitea da Hezkunteken helburua. Euskal Herrian dauden eskaintzak baliatzera bultzatu nahi ditugu ikasleak. Lanbide batzuetan hemen lanpostu eskaintzarik ez badute ere, han eskolatik atera eta lana atzemateko aukerak % 85 eta % 100 direlako.                  

 

BAT aldizkaria: 
51. 2004ko ekaina. Lanbide heziketa eta euskara
Kokapen geografikoa: 
Ipar Euskal Herria
Egilea(k): 
Mixel Etxeberri
Urtea: 
2004