Lanbide Heziketaren Euskal Adarra azken urteotan ikasmaterialgintzaren ikuspegitik (II)
horrela izan zen 01-02 ikasturte arte. Urte horretan lortu zuen euskal adarrak hamarkada honetako ikasle-kopururik eta ehunekorik gorena, 5.469 ikasle, %18a. Geroztik, poliki-poliki bada ere, aldapan behera hasi da. 657 ikasle galdu ditu euskal adarrak 01-02 ikasturtetik hona eta ehunekoetan 1’8 puntu jaitsi (%18tik %16’2ra).
Urteotako bilakaerak erakusten duenez, erabat lotua dago A ereduaren eboluzioa urtero lanbide heziketa aukeratzen duen ikasle-kopuruarekin; lanbide heziketaren beraren hazkundeak, ordea, ez du eraginik izan euskal ereduetan, beheranzko joeran sartu baitira.
Orain arte emandako datuek erakusten dutenez, duela hiru urte baino bezero gutxiago dago egun. Kopuru horiek ikusita, berehala ohartzen gara ez dela lortu oraindik argitalpena posible egingo lukeen gutxieneko ikasle-kopurua, zehar-lerroko moduluetan izan ezik
[2]
Ikasmaterialik eza ez da dagoeneko hain nabaria, eta ez dirudi hori denik gaur egun B/D eskaintza egiteko oztopo nagusia; agi denez, adarraren atzerakada bihurtu da premiarik larriena, eta, ikasmaterialgintzarekin gertatu bezala, aparteko plangintza behar du lurralde eta eskualdeen arteko desoreka zuzendu nahi bada. Irakasleak euskarazko irakaskuntzan gaitzea eta euskal eskaintza orekatzea dira gaur egungo erronkak
Horretaz gain, hemendik aurrera, nik uste, orain arte hiru bide nagusi hauen bidez ekoiztutako guztiaren ebaluazioa egin beharko da, zera aztertzeko:
Zeintzuk diren ikasmaterialik ez duten moduluak
Zeintzuk diren osatu beharreko materialak, modulu osoa jorratzen ez baitute
Zeintzuk diren, teknologiaren aurrerapena dela eta, zaharkitu diren materialak
SARRERA
Ia hamar urte bete dira Lanbide Heziketa berria ezartzen hasi zenetik eta dagoeneko guztiz zabalduta eta finkatuta dago gure artean ikasketa mota hori. Bidean diren proiektu berriek eta eskaintza-eskariak eragin ditzaketen tokian tokiko aldaketak gorabehera, lanbide heziketa berria erabat garatuta eta txertatuta dago erkidegoko eskaintza akademikoan.
Duela hiru urte euskal lanbide heziketaren egoeraz idaztea egokitu zitzaidanean*, abian hasia zen prozesu baten eboluzioa izan nuen aztergai, oraindik bukatzeke zegoena. Euskal lanbide heziketaren eboluzioaren azterketari berriro ere helduko diodan honetan, ordea, esan bezala, euskal gizartean zeharo errotua dagoen ikasketa mota bat izango dut aztergai.
Baina euskal adarraz den bezainbatean, ezin antzekorik esan. Aurrerago ikusiko denez, joera batzuk aski finkatuta badaude ere, ez da gertatu espero zen jauzi kuantitatiboa, ikasmaterialgintza eta argitalpengintza normaltze bidean jarriko zituena. Hauxe dugu ordudanik hona egindako ibilbidea.
EBOLUZIOA AZKEN HIRU URTEAN
Orduko artikuluan, pasarte batean, zera aipatzen nuen: “...jaiotza-tasagatiko ikasle-murrizketak ez dio oraingoz kalterik egin Šeuskal ereduari‹. Datuok erakusten duten joeraren arabera, badirudi oraindik hazten segituko duela, A ereduaren kasuan garbi ikusten ez dena...”.
Horiexek ziren 00-01 ikasturte arteko joerak, eta horrela izan zen 01-02 ikasturte arte. Urte horretan lortu zuen euskal adarrak hamarkada honetako ikasle-kopururik eta ehunekorik gorena, 5.469 ikasle, %18a. Geroztik, poliki-poliki bada ere, aldapan behera hasi da. 657 ikasle galdu ditu euskal adarrak 01-02 ikasturtetik hona eta ehunekoetan 1’8 puntu jaitsi (%18tik %16’2ra). Ondoko grafikoak erakusten digu eboluzioa:
Erdal adarra, aldiz, badirudi mantendu egin dela, hainbat arrazoik sortutako garaian garaiko hazkunde-murrizte joerak gorabehera. Hemen aztertuko ez baditut ere, esan liteke A ereduan joera edo faktore horiek koiunturalak direla; hots, urtero lanbide heziketa aukeratzen duen ikasle-kopuruaren araberakoak. B-D ereduan, berriz, badirudi egiturazkoak direla. Ikus hurrengo grafikoa:
Urteotako bilakaerak erakusten duenez, erabat lotua dago A ereduaren eboluzioa urtero lanbide heziketa aukeratzen duen ikasle-kopuruarekin; lanbide heziketaren beraren hazkundeak, ordea, ez du eraginik izan euskal ereduetan, beheranzko joeran sartu baitira.
Antzeko zerbait gertatu da lanbide-arloen eboluzioan. Euskal eskaintza egiten duten lanbide-arloei dagokienez, 16tik 15era pasa dira denbora tarte honetan, Eraikuntza eta obra zibilak familiak eskaintzen zuen euskal ziklo bakarra A eredura eraman duelako. Horretaz gain, beste bost familia hauek oraindik ere segitzen dute euskal eskaintzarik egin gabe: Irudi pertsonala; Komunikazioa, soinua eta irudia; Itsas-arrantza iharduerak; Arte grafikoak, eta Ehungintza, jantzigintza eta larrugintza.
Egia da, bestalde, B-D ereduan eskaini diren heziketa zikloen kopuruak gorantz egin duela aurtengo ikasturte arte (183, 01-02an; 192, 02-03an; 176, 03-04an). Dena dela, horrek ez du emaitza orokorretan ondoriorik izan.
Laburbilduz, duela hiru urteko egoera beretsuan gaude - ez dugu gora egin -, baina beheranzko joeran, oraingo honetan. Datuon arabera, badirudi 4.700-5.500 ikasleko muga horretan segituko dela, euskal adarra sustatzeko aparteko plangintzarik antolatzen ez den bitartean.
GAURKO EGOERA
03-04 ikasturtean, 4.812 ikasle (%16’2) ari dira euskal adarraren 15 familia edo lanbide-arloetan, honela banatuta:
LANBIDE-ARLOA |
%[1] |
Ikasl.kop |
1. Fabrikazio Mekanikoa: Mekanizazioa (603) - Mekanizazio bidezko produkzioa (367) |
29’7 |
1430 |
2. Elektrizitatea eta Elektronika |
13’1 |
634 |
3. Administrazioa |
10’6 |
513 |
4. Informatika |
10’4 |
504 |
5. Produkzio-zerbitzuak eta mantentzea |
7’9 |
382 |
6. Osasungintza |
5’4 |
264 |
7. Gorputz- eta kirol-ekintzak |
5 |
245 |
8. Gizarte- eta kultur zerbitzuak |
4’6 |
225 |
9. Ibilgailu autopropultsatuak mantentzea |
4’4 |
214 |
10. Merkataritza eta marketinga |
2 |
98 |
11. Kimika |
1’6 |
80 |
12. Zurgintza eta altzarigintza |
1’5 |
73 |
13. Nekazaritza eta abere-hazkuntza |
1’5 |
73 |
14. Ostalaritza eta turismoa |
1'1 |
53 |
15. Elikagaien Industriak |
0’4 |
24 |
|
Guztira: |
4.812 |
Ikasleen banaketa lurraldeen arabera egiten badugu, hauxe dugu emaitza (kopuruak ehunekoetan):
ARABA |
BIZKAIA |
GIPUZKOA |
GUZTIRA |
||||||||
A |
B |
D |
A |
B |
D |
A |
B |
D |
A |
B |
D |
97’1 |
0’7 |
2’1 |
91’1 |
3’3 |
5’4 |
66 |
2 |
31’9 |
83’7 |
2’5 |
13’7 |
Ikus dezagun jarraian lurralde bakoitzaren egoera:
ARABA
Gora egin badu ere, guztiz testimoniala da euskal adarra oraindik ere. 20 ikastetxeetan eskaintzen da lanbide heziketa lurralde horretan. Horietatik 4tan (%19) bakarrik dago euskal adarra eta Gasteizen metatzen da.
BIZKAIA
Beheranzko joeran (%11tik %8’8ra pasa da). 85 ikastetxe dira lanbide heziketa eskaintzen dutenak. Horietatik 16tan (%18’8) badago euskal adarra. Lurralde hau bi zonaldetan banatzen da euskal adarrari dagokionez: salbuespenak salbuespen (Portugaleten, Arrigorriagan, Derion eta Leioan ziklo bana; Bilbon 2 ziklo), Bilbo Handiak, Plentzia-Mungiak eta Enkartazioek A eredu hutseko zonaldea osatuko lukete; gainerako eskualdeek osatuko lukete euskal adarra duen zonaldea.
GIPUZKOA
64 dira lanbide heziketa eskaintzen dutenak eta horietatik 39tan (%60’9) ematen da euskal adarra. Hutsuneak hutsune, lurralde osoan egiten da euskal eskaintza.
EAEz kanpoko egoerak ere ez du hobera egin. Nafarroan, Arabako egoera beretsua dago: Iruñean, Beran eta Elizondon bakarrik ematen da. Ipar Euskal Herrian, aldiz, ez dago euskal adarrik.
Beheko irudiak erakusten du euskal adarraren hedadura: zuriz A ereduko zonaldea eta bilbez euskal adarraren lurraldea; borobil lodiz euskal adarra duten hiri eta herriak.
IKASMATERIALAK
ETORKIZUNEAN ZER?
Hortaz, orain arteko baliabideak mantendu beharko dira, ez baita gutxieneko bezero-kopurua lortu, modulu bakan batzuetan izan ezik; areago, duela hiru urte baino erosle potentzial gutxiago dute argitaletxeek. Instituzioen eta erakundeen laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke ikasmaterialgintzari heltzea, merkatuak onartuko lituzkeen ekimen solteak izan ezean.
Aramendi, X. (2001), “Lanbide heziketaren euskal adarra azken urteotan ikasmaterialgintzaren ikuspegitik” in BAT soziolinguistika aldizkaria, 38. zenb., 97-105, SEI, Andoain.
[1] Ehunekook euskaraz ari den kopuru totalarekiko (4.812) dira
[2]Lan-prestakuntza eta –orientabidea, Lan-inguruneko harremanak, eta Kalitatea eta etengabeko hobekuntza
[3]Badira heziketa ziklo bakan batzuk euskaraz bakarrik ematen direnak: Abere-hazkuntza, Arotzeriaren eta altzarien fabrikazio industriala eta Elikagaien industriak