Unibertsitatea eta hizkuntza politika Katalunian

Kataluniako unibertsitateetan eskola gehienak katalanez ematen dira. Hala ere, katalanaren erabilera ezberdina da unibertsitatearen arabera, eta baita fakultatearen eta titulazioaren arabera ere. Ahozko eta idatzizko erabileren artean ere badira ezberdintasunak.

 Hona ekarri ditugun datuak Bartzelonako Unibertsitate Autonomoarenak (UAB) dira

Bada nabarmendu beharreko atal bat, urteen buruan aldaketa handia izan baitu: unibertsitatera sartzeko hauta-probetan erabilitako hizkuntza. Katalanaren erabileran hazkunde handia gertatu da, azken hiru urteetan geldi badago ere;  1991n erantzunen %52,3 ziren katalanez, eta 2000.urtean, berriz, LOGSE-ko ikasleen %92,35[3]
 

ARAUDIA

 Kataluniako unibertsitateetako hizkuntza-politikak hiru araudi jarraitzen ditu: Espainiako Konstituzioa, Kataluniako Autonomia Estatutua, eta Hizkuntza-politikarako Legea.

 Araudi nagusi horietaz gain, Kataluniako unibertsitate gehienek katalana bultzatzeko neurriak hartu dituzte. Kasu batzuetan hizkuntza-politikaren edo hizkuntza-kalitatearen barneko plangintzetan; beste batzuetan unean uneko erabaki gisa. Neurri hauen artean zenbait deialdi aipatuko ditugu: doktorego-tesiak katalanez idazteko laguntzak[4], eskola-material idatzia sortzeko balioko duten katalanezko biltzarrak antolatzeko (edo hauetan parte hartzeko) laguntzak, hizkuntza-dinamizazioa helburu duten proiektuetarako laguntzak, eta irakasle-lanpostuetako deialdietan aurkeztu beharreko dokumentuak gaztelaniara itzultzeko laguntzak (horrela, hautagaiak katalanez idatz ditzake dokumentu horiek, epaimahaian hizkuntza ulertzen ez duten kideak egon arren)

 Nabarmendu beharreko beste atal bat ere bada: unibertsitate askotan hizkuntza-boluntariotzako programak daude. Programa horien bidez unibertsitateko kideek, batez ere ikasleek, hizkuntza sustatzeko ekintzetan parte har dezakete eta baita katalanez hitz egiten ez den estatu espainiarreko lurraldeetako eta atzerriko ikasleekin burutzen diren hizkuntza-trukeetan ere. Valentziako unibertsitateetan urtero egiten dira kanpainak ikasleak berezko hizkuntzan matrikula daitezen.

 Azken urteetan arreta berezia eskaini zaie truke-programetatik datozen ikasleentzat antolatutako ekintzei. Horretarako, hizkuntzak ikasteko eskaintza zehatzak daude unibertsitateetan; halaber, Intercat http://www.intercat.gencat.es ere hor dago, ikasleek jatorrizko herrialdeetatik katalanarekin lehen harremanak izan ditzaten sortutako tresna.

 Zenbait proiektu eta ekintza hainbat unibertsitatek elkarlanean burutzen dituzte; esate baterako, oinarrizko hiztegiak eta Intercat proiektua. Unibertsitateen arteko lankidetza bultzatzeko zenbait erakunde daude: Joan Lluís Vives Institutua katalana nagusi den unibertsitate-sarea da, eta Katalunia, Valentzia, Balear Uharteak, Andorra, eta Katalunia Iparraldeko (estatu frantsesa) 18 unibertsitate elkartzen ditu. Katalunian, Comisión de Normalización Lingüística del Consejo Interuniversitario de Cataluña delakoak eta Valentziako unibertsitateek bilerak maiz egiten dituzte, eta Valentziako Generalitateko hizkuntza-politikarako arduradunekin ere biltzen dira.

 HIZKUNTZA-POLITIKARAKO NEURRIEN EMAITZAK

 Katalana nagusi den unibertsitateetan hartu diren hizkuntza-politikarako neurriek eragin positiboa izan dute hizkuntza honen sustapenean. Katalunia, Balear Uharteak, eta Valentziako gobernuek[5] unibertsitateetako hizkuntza-politikan izan duten parte-hartzea oso txikia izan da, batez ere irakaskuntzako beste gai batzuekin alderatuz.

 Sustapen neurriak, doktorego-tesiak katalanera itzultzeko laguntzak edo zuzenketa eta itzulpen-zerbitzuak, adibidez, azken emaitzan sumatzen dira: katalanaren hizkuntza-kalitatea bermatzea. Baina horretaz gain, unibertsitateko kideei katalanez hizkuntza-autonomia lortzen lagunduko dieten neurriak behar dira. Izan ere, azken helburua unibertsitateko komunitatea ahalik eta laguntza gutxienekin arazorik gabe komunikatzeko gai izatea da. Bestalde, unibertsitateak ezin die, inolaz ere, aurre egin neurri hauen ondorioz sortutako dokumentazio guztiaren kostuei. Lagundutako itzulpenak egiteko tresnak garatzeak kostu hauek gutxitzen lagunduko luke.

 Nabarmendu beharreko beste gai bat ere bada. Katalana hitz egiten ez den lurraldeetako geroz eta ikasle gehiago dago, eta Katalunian irakasleek hizkuntza hautatzeko askatasun osoa dutela dioen legea zalantzan jartzen hasita daude. Lehenengo mailetan eskolak gaztelaniaz eta ingelesez ematea komenigarria dela pentsatzen da, beraz, eta horretan ari dira dagoeneko talde batzuk. Ez dirudi, ordea, katalanak oso leku gutxi duen ikastetxeetan eskolak katalanez jasoko dituen talderen bat izatea hain komenigarritzat jotzen denik. Hala ere, unibertsitateren batean talde batzuei eskolak ingelesez (edo ofiziala ez den beste hizkuntza batean) ematea pentsatzen ari dira. Horretarako, ikastetxe horiek bi baldintza hauetako bat bete beharko lukete: unibertsitateak eskaintzen dituen katalanezko eskolen batez besteko bera edo altuagoa izatea edota katalanaren erabilera sustatzeko biziberritze-plan bat garatzea. Aurtengo ekainean, Kataluniako Unibertsitatearteko kontseiluak Hirugarren Hizkuntzan Trebatzeko Programa onartu zuen.  Programa honek, unibertsitate titulua lortzeko hirugarren hizkuntza bat jakitera behartzen ditu ikasleak eta aipatutako neurrien antzekoak susta ditzake. Baina eleaniztasuna sustatzeko politikak ba al du zentzurik mundu berri globalizatu honetan?

 

HIZKUNTZAREN ETA NORTASUNAREN ETORKIZUNA: AUKERAK ETA ZAILTASUNAK

Hizkuntzen eta nortasun kulturalen zoria komunikazio-ekosistemen ekonomia eta politikaren  arloko alderdiek baldintzatzen dute.

 Estaturik gabeko nazioen ikuspegitik aukera asko eskaintzen dituen egoera batean gaude. Baina aukera horiek ezin izango dira orain arte hizkuntza- eta kultura-politikan jarraitu diren ikuspegi berarekin kudeatu. Estatudun nazioek asmatutako politikak praktikan jartzea litzateke hori eta haiek ere euren metodoak aldatu beharrean daude dagoeneko, geroz eta zaharkituago baitaude.

 “Normalizazioa” kontzeptuak berak aurkako eragina izan dezake orain, nahiz eta frankismotik atera den eta katalana berreskuratzeko garrantzitsua izan den. Normaltasuna aipatzen dugunean, bi gauza uler ditzakegu funtsean: hizkuntza-espazio homogeneo bat ezartzea, edo katalanaren eta gaztelaniaren arteko elebitasun perfektu eta orekatua. Bigarren interpretazioa Espainiako Konstituzioaren eta katalanaren lege berriaren arteko irakurketa baikorra litzateke, tartean Konstituzio Epaitegiaren hainbat epai ere kontuan hartuz[6]. Lehenengo aukera litzateke logikoena, Frantzia, Italia, Alemania, Portugal eta abarren ikuspegitik, hau da, estatudun nazioen ikuspegitik. Gainera, bideragarritasun soziolinguistikoaren aldetik aukera koherenteena, funtsezkoena eta zuhurrena da. Baina bietako bat ere ez da erabilgarria eta errealista egoera berrian.

 

 Baina estatudun nazioen ikuspegiari jarraituz, katalanaren normalizazio utopikoa lortzea ere ez da bideragarria. Ikus dezagun.

 Estatu tradizionaletan gaurkotasuna galtzen ari da muga administratibo kultural “gogorren” barruan hiztun eta kultura-espazio homogeneoak sortzeko ideia. Hainbat eragile hibridazioa eta deslurraldetzea bultzatzen ari dira: mugimendu migratzaileen berpiztea, informazioa mundu osoan zabaltzea, eta ekonomiaren globalizazioa, besteak beste. Gainera, tokian tokiko kulturak azaleratzen ari dira (indigenak Amerika Latinoan, kultura historikoak Europan, tradizionalak Afrikan...) eta estatuen gainetik dauden ekonomia eta politika egiturak ari dira sortzen (Europar Batasuna, adibidez). Honek guztiak hainbat kultura biltzen dituen ekonomia- eta politika-egitura homogeneoak sinesgarri bihurtzen ditu. Estatuen gainetik dauden ekonomia- eta politika- egitura hauek ezin dira ulertu azken bi mendeetan nagusitu izan den estatu-nazio eredutik begiratuz gero. Horrekin lotuta, geroz eta eztabaida gehiago daude estatudun nazio horien muinetan. Izan ere, estatu hauek geroz eta ardura gutxiago dute: batetik, estatuen gainetiko egiturak daude; bestetik, tokian tokiko erakundeek eta “lurralde erakundeek” geroz eta indar gehiago dute. Gaur egungo estatuak txikiegiak eta handiegiak dira. Txikiegiak dira globalizazioaren erronkei aurre egiteko eta handiegiak kultura-aniztasunak eta politika-modu berriek dakartzaten erronkei aurre egiteko. Estatu nazionalismoaren chauvinismoa bere oinarri objektiboa galtzen ari da[8].

 Eskema moduan, munduko hizkuntzen mapan hiru hizkuntza mota bereizten direla esan dezakegu:

Lehendabizi, “hizkuntza frankoa” dugu, munduko hizkuntza: ingelesa. Ingelesa gaur egungo latina da, eta ez dirudi indartzen ari diren IKT-ek[9] nagusitasun hori kenduko diotenik. Baliteke, hala ere, “munduko ingeles” aratz eta inpertsonal honen alboan, eredu horretatik urruntzen diren tokian tokiko forma jatorrak garatzea.

Bigarren tokian, lurralde-hizkuntzak[10] ditugu: arabiera, gaztelania, frantsesa, alemana, errusiera, portugesa, txinera... Estatuen gainetik dauden hizkuntzak dira, edo garrantzi demografiko handiko nazio askoko estatuei lotuak daudenak. Hizkuntza hauen egoera askotarikoa da. Aurrera doazen edo egonkortuta dauden hizkuntzak ditugu batetik (arabiera, alemana, gaztelania...), eta atzeraka doazenak edo egonkortasun ahulekoak bestetik (frantsesa, errusiera...).

Azkenik, hirugarren taldean, gainerako guztiak ditugu. Talde honetan aniztasuna da nagusi. Literario-tradizioa duten eta ez duten hizkuntzak daude; estatudun hizkuntzak eta estatu gabeak; milioika pertsonak hitz egiten dituzten hizkuntzak eta milaka edo ehunka lagunek hitz egiten dituztenak. Hirugarren multzo honetan bizirik ziur jarraituko dutela dakigun hizkuntzak daude eta, halaber, epe laburrean edo luzean desagertzeko arriskua dutenak.

 

 Hizkuntza- eta kultura-politikak hiru talde hauetako hizkuntzei zaien atxikimenduaren araberakoak dira. Ingeles batentzat, iparramerikar “WASP” batentzat, edo europar jatorriko australiar batentzat aukera elebakarra “naturala” da. Bigarren hizkuntza bat jakitea salbuespena izango da. Beste kontu bat izango da tokian tokiko ingelesa nola garatzen den munduko ingeles eredu horren itzalean eta, garrantzitsuagoa dena, hizkuntza txiki ez anglofonoen hiztunek eduki beharreko eskubideak noraino errespetatuko diren.

 Bigarren taldeko hiztunentzat “hizkuntza frankoa” ezagutzea geroz eta ezinbestekoagoa izango da. Horren ondorioz, elebitasun asimetriko baterantz bideratuko dira: “lurralde-hizkuntza” lehenengoa izango da, eta “mundukoa” bigarrena. Kasu honetan ere aldaera edo dialektoen, eta koiné edo estandarraren arteko tirabirak izango dira. Gainera, “munduko hizkuntzaren” presioa gehitu behar zaie berezko hizkuntza-egiturei. Beste tentsio elementu bat ere bada: atzeraka doazen edo egonkortasun ahula duten “lurralde hizkuntzekin” duten harremana.

 Amaitzeko, hirugarren taldeko hiztunak ditugu. Lortu nahi izango duten egoeran, oinarri eleaniztuna izan beharko dute, eta gutxienez hiru hizkuntza ezagutuko dituzte: berezkoa, eragin zuzeneneko lurraldekoa eta mundukoa. Berezkoak nahiko indar ez baldin badu, lurraldekoak irentsiko du.

 Berezko hizkuntzaren eta munduko hizkuntzaren arteko elebitasuna ere gerta daiteke. Baina Europan lehenengo kasua da arruntena. Horixe da katalanaren kasua eta, halaber, portugesarena (lurraldekoa, baina tokian tokikoa gaztelaniarekin alderatuz), danierarena, nederlanderarena, txekierarena, eslovenierarena, finlandierarena, suedierarena, polonierarena, euskararena, eta abar. Gaztelania, frantsesa, alemana, eta errusiera dira inguru horretako lurralde-hizkuntzak. Katalanak adinako zama demagrafikoa duen hizkuntza batentzat irtenbide erosoena eta bideragarriena Holandan, Danimarkan, eta Suedian dagoeneko gertatzen dena da: holandar baten berezko hizkuntza nederlandera da, baina Alemaniako ekonomia- eta kultura-espazioari lotuta dago, eta alemana ezagutu behar du. Gainera, ingelesari ere ezin dizkio ateak itxi.

 Eskema hau gure errealitatera eramaten badugu, elebakartasunaren (katalana edo gaztelania) ideia hautsi beharko dugu, baina baita elebitasunarena ere. Arrazoia begibistakoa da: egoera sinesgarria izan dadin, katalanaren nagusitasuna bermatu beharko litzateke; katalanak bere berezko tokian nagusitasuna lortzen ez badu, lurralde-hizkuntza garrantzitsuenak irentsiko du: gaztelaniak.

 Beraz, nortasuna eta mundura zabaltzea defendatu nahi baditugu, ezinbestekoa da katalanak, berezko tokian, nagusitasuna lortzea. Helburu hauek lortzeko zer tresna ditugun jakitea da lehenengo urratsa. Hiru bide nabarmendu ditzakegu:

 a)       IKT-ek irekitako aukerak.

b)      Merkatuen dinamika.

c)       Gizartearen eta administrazioen zama.

 Hiru bide hauek batera jorratzen ez dituen kultura-politikarik ezean, ez dago emaitza onik lortzeko aukerarik. IKT-en ekintza “espontaneoak”, merkatuen logika “naturalak” eta ekonomia, eta teknologia- eta kultura-aldaketak kontuan hartzen ez dituen politikek ezin dute ezer bermatu.

 Jarraian, banan-banan ikusiko ditugu hiru bideak.

 IKT-ek aukera berri asko eskaintzen dituzte. Horretarako kulturari lurraldetasun zentzua kentzen diote, zentralizatu gabeko kultura-ekoizpena bultzatzen dute, itzulpen software-a bezalako kultura-tresnak sortzen dituzte, ikasketa prozesuak errazten dituzte eta abar. Dena den, helburu hauek ez dira egia bihurtuko merkatuaren laguntzarik gabe (hau da, arlo honetan kultura-inbertsioek izango dituzten gutxi gorabeherako etekinak), eta administrazioen eta hiritarren bultzadarik gabe. El Periódico de Cataluña-ren katalanezko edizioak IKT-en lan positiboa eta merkatuaren zama islatzen ditu. Corporación Catalana de Radio y Televisión delakoa sortu zenetik, horixe izan da katalanari sinesgarritasuna eman dion ekimen garrantzitsuena.

 Bestalde, ez dugu ahaztu behar hizkuntza bat merkatu bat dela. Beraz, hizkuntza baten espazioa zatitzea kultura-merkatua zatitzea da. Kultura-merkatua zatitzeak hizkuntzaren erabilera murriztea dakar: hizkuntza baten kultura-merkatua zenbat eta handiagoa izan, orduan eta administrazioaren laguntza gutxiago behar du; alderantziz, merkatua zenbat eta txikiagoa izan, administrazioen parte-hartzea ezinbestekoa gertatzen da. Arrazoi honengatik, zenbait girotako taldeek gaztelaniaren nagusitasuna defendatzen dute estatu osorako eta horrela katalanaren oinarrizko hizkuntza-batasuna ukatzen dute. Ez dira batere inozoak!

 Bukatzeko, hizkuntza gutxitu bat menpekotasunera eta are desagertzera kondenatua dago, erakundeen laguntzarik jaso ezean. Lehenago aipatu ditugun zenbait gertaerak (tokian tokiko komunikazioa azaleratzea, estatudun nazioaren krisia, ekonomia eta politika globalizatzea, deszentralizatze prozesuak...) ziurtatzen dute, gaur egun hizkuntza baten biziraupena bermatzeko, ez dela beharrezkoa estatudun nazioa. Baina edozein hizkuntzak erakundeen onarpena behar du biziraupena ziurtatzeko, hau da, ofizialtasun osoa. Eta hala ere ez da nahikoa.

 [1] Gabinet de Llengua Catalana de la UAB. Els usos lingüístics a la docéncia a la UAB: curs 2000-2001, 2001. Datu hauetan filologiako eta itzulpengintzako datuak ere badaude.

 [2] 1.198 horietan ez dira kontuan hartzen katalanez hitz egiten ez den Espainiako estatuko beste lurraldeetatik etorritako ikasleak; 50.036 horien artean espezializazio ikastaroetako ikasleak daude.

[3] Iturria: Kataluniako Generalitateko Unibertsitate, Ikerketa eta Informazioaren Gizarte saila. Memória estadística: curs 2000-2001 eta Kataluniako Generalitateko Kultura Saila. Web de la llengua http://cultura.gencat.es/llengcat.

[4] Halaber, lizentziatura tesientzat, ikasketa amaierako proiektuentzat eta ikerketa memorientzat.

[5] Aparteko kasuak dira Andorrako eta Perpinyià-ko unibertsitateetakoak. 1997ko uztaileko Andorrako Unibertsitate legeak 7. artikuluan dioenez, Goi-mailako ikasketak eskaintzen dituzten ikastetxeetako hizkuntza ofiziala katalana da. Katalanaz gain beste hizkuntza batzuk ere erabil daitezke irakaskuntzan. Perpinyà-ko unibertsitatean katalanaren erabilera lekukotasun hutsezkoa da.

[6] Katalanarentzat irakurketa ezkorragoa ere egin dezakegu. “Hizkuntza arruntaren” aldeko elebitasun asimetrikoa litzateke, hau da, estatuaren hizkuntzaren aldekoa.

[7] Gure etxean elebitasunaren alde egiten dutenek ez dute ezagutzen gertaera hau: elebitasuna edo eleaniztasuna estatu mailan ezarri behar dira sinesgarri izateko. Hara hor, Suitzako eta Kanadako adibideak.

[8] Honek ez du esan nahi homogeneotasuna lortzeko eta txikiziorako indarra bat-batean galtzen dutenik. Oso posiblea da egoera berriak sorrarazitako defentsarako jarrerek tentsio berriak sortzea.

[9] IKT: Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak.

[10] Lurralde diogunean, nazio edo estatu bateko zatia esan nahi dugu. Munduaz ari gara (Amerika Latinoa, Asiako hego-ekialdea...)

 

 lan hau, EIREk antolatutako Euskal Unibertsitatea 2021 Kongresuan aurkezturiko txostenaren eta ondoren UEUk argitaraturiko liburuko artikuluaren hainbat atalek osatzen dute. Liburuaren erreferentzia: Euskal Unibertsitatea-2021, UEU, Bilbo, 2002, 491 or. 

HIZKUNTZAREN ERABILERA UNIBERTSITATEAN

Kataluniako unibertsitateetan eskola gehienak katalanez ematen dira. Hala ere, katalanaren erabilera ezberdina da unibertsitatearen arabera, eta baita fakultatearen eta titulazioaren arabera ere. Ahozko eta idatzizko erabileren artean ere badira ezberdintasunak.

 Hona ekarri ditugun datuak Bartzelonako Unibertsitate Autonomoarenak (UAB) dira, 2000-2001 urteari dagozkionak.

 Lehenengo eta bigarren zikloko eskolen %64,54 katalanez ematen dira, %29,98 gaztelaniaz eta %5,52 beste hizkuntza batzuetan[1]. Arbeleko oharretan, gardenkietan eta abarretan katalanaren erabilera %58,68koa da. Irakasleek idazten duten materialari dagokionez – ariketa liburuak, praktiketarako gidak–, katalanaren erabilera %54,04 da. Ez daukagu hirugarren zikloari buruzko daturik, baina pentsatzekoa da doktorego programetan, masterretan eta graduondoko ikastaroetan katalanaren presentzia askoz ere txikiagoa izango dela. Izan ere, estatuko beste herrialdeetatik ikasle asko etortzen dira eta, halaber, atzerriko irakasle asko gonbidatu ohi dira.

 Fakultateen arteko ezberdintasunak nabarmenak dira. Hezkuntza Zientzien Fakultatean katalanaren erabilera altuena aurkituko dugu (eskolen %83,12 ematen dira hizkuntza honetan), eta baxuena, berriz, Zuzenbide Fakultatean eta Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean (%46,78 eta %45,77, hurrenez hurren).

 Datu hauek egonkor samarrak dira duela hamar bat urtetik gutxienez, nahiz eta Kataluniako unibertsitatearen inguruan, itxuraz, hizkuntzaren erabileran eragina izan beharko luketen hainbat aldaketa gertatu. Esate baterako, unibertsitatearen internazionalizazio nabarmena gertatu da, globalizazio orokorraren barruan koka daitekeena. Horrek geroz eta ikasle atzerritar gehiago egotea dakar (baita irakasleak eta ikertzaileak ere), eta hauetako gehienek ez dute katalana batere ezagutzen unibertsitatera iristen direnean (1999-2000 ikasturtean 50.036 ikasletatik 1.198 atzerritarrak ziren)[2]. Beste eragile garrantzitsu bat ere bada: etengabe irakasle berriak sartzea. Hauek, adinagatik, lehen eta bigarren hezkuntzan katalana erabili dute, eta, beraz, hizkuntzaren ezagutza teoriko nahikoa dute. Irakasle hauen artean, ordea, katalana ama-hizkuntza dutenen kopurua txikiagoa da aurreko belaunaldietan baino; berrogeita hamarreko eta hirurogeiko hamarraldietako migrazioen eta (neurri txikiagoan) globalizazioaren eraginez gertatzen da hau. Badirudi, beraz, eragile hauek elkarrenganako eragina orekatzen dutela, eta emaitzek, oro har, aldatu gabe jarraitzen dute. Beste gertaera batzuk ere kontuan hartzeko modukoak dira gai honetan, unibertsitateko hizkuntzaren erabileran izan dezaketen eragina neurtzea zailago den arren. Batetik, Kataluniako Administrazioen hizkuntza-politika zalantzan jartzen duten kanpaina mediatikoak ditugu. Bestetik, beren burua elebiduntzat jotzen duten geroz eta hiztun gehiago ditugu, bi ama-hizkuntza edo bi berezko hizkuntza baitituzte, gehienetan katalana eta gaztelania.

 Doktorego-tesiei dagokienez, gaztelaniaren erabilera gailentzen da, gaiaren arabera ezberdintasun nabarmenak dauden arren. 1999-2000 ikasturtean 297 doktorego-tesi irakurri ziren UAB-n; hauetako %33,67 katalanez ziren, %51,85 gaztelaniaz, %3,13 ingelesez eta %1,34 beste hizkuntzatan.

 Bada nabarmendu beharreko atal bat, urteen buruan aldaketa handia izan baitu: unibertsitatera sartzeko hauta-probetan erabilitako hizkuntza. Katalanaren erabileran hazkunde handia gertatu da, azken hiru urteetan geldi badago ere;  1991n erantzunen %52,3 ziren katalanez, eta 2000.urtean, berriz, LOGSE-ko ikasleen %92,35[3]
 

ARAUDIA

 Kataluniako unibertsitateetako hizkuntza-politikak hiru araudi jarraitzen ditu: Espainiako Konstituzioa, Kataluniako Autonomia Estatutua, eta Hizkuntza-politikarako Legea.

 Araudi nagusi horietaz gain, Kataluniako unibertsitate gehienek katalana bultzatzeko neurriak hartu dituzte. Kasu batzuetan hizkuntza-politikaren edo hizkuntza-kalitatearen barneko plangintzetan; beste batzuetan unean uneko erabaki gisa. Neurri hauen artean zenbait deialdi aipatuko ditugu: doktorego-tesiak katalanez idazteko laguntzak[4], eskola-material idatzia sortzeko balioko duten katalanezko biltzarrak antolatzeko (edo hauetan parte hartzeko) laguntzak, hizkuntza-dinamizazioa helburu duten proiektuetarako laguntzak, eta irakasle-lanpostuetako deialdietan aurkeztu beharreko dokumentuak gaztelaniara itzultzeko laguntzak (horrela, hautagaiak katalanez idatz ditzake dokumentu horiek, epaimahaian hizkuntza ulertzen ez duten kideak egon arren)

 Nabarmendu beharreko beste atal bat ere bada: unibertsitate askotan hizkuntza-boluntariotzako programak daude. Programa horien bidez unibertsitateko kideek, batez ere ikasleek, hizkuntza sustatzeko ekintzetan parte har dezakete eta baita katalanez hitz egiten ez den estatu espainiarreko lurraldeetako eta atzerriko ikasleekin burutzen diren hizkuntza-trukeetan ere. Valentziako unibertsitateetan urtero egiten dira kanpainak ikasleak berezko hizkuntzan matrikula daitezen. Era berean, katalana nagusi den unibertsitateetako hainbat fakultatetan hizkuntza-politikarako taldeak daude. Talde hauen betebeharrak bi dira: unibertsitateko hizkuntza-politika beren zentroetan zabaltzea eta hizkuntza beharrak atzematea. Gainera, unibertsitate guztiek itzulpen eta zuzenketa zerbitzuak dituzte eta baita hizkuntza-ikastaroak ere (ikastaro hauek, kasu askotan, antzinako hizkuntza normalizaziorako ikastaroetatik haratago doaz eta hizkuntza era orokorrean ikasteko bideratuta daude). Espezialitate-hizkeren ikastaroak (teknikoa, zientifikoa, juridikoa...) eta helburu zehatzetarako ikastaroak ere (idazketa teknikoa, zuzenketa fonetikoa...) eskaintzen dira. Aldi berean, terminologia hedatzeko lan handia egin da. Horretarako, oinarrizko hainbat hiztegi eleaniztun argitaratu dira, unibertsitatean irakasten diren arlo askotako ikasleei zuzenduak.

 Azken urteetan arreta berezia eskaini zaie truke-programetatik datozen ikasleentzat antolatutako ekintzei. Horretarako, hizkuntzak ikasteko eskaintza zehatzak daude unibertsitateetan; halaber, Intercat http://www.intercat.gencat.es ere hor dago, ikasleek jatorrizko herrialdeetatik katalanarekin lehen harremanak izan ditzaten sortutako tresna.

 Zenbait proiektu eta ekintza hainbat unibertsitatek elkarlanean burutzen dituzte; esate baterako, oinarrizko hiztegiak eta Intercat proiektua. Unibertsitateen arteko lankidetza bultzatzeko zenbait erakunde daude: Joan Lluís Vives Institutua katalana nagusi den unibertsitate-sarea da, eta Katalunia, Valentzia, Balear Uharteak, Andorra, eta Katalunia Iparraldeko (estatu frantsesa) 18 unibertsitate elkartzen ditu. Katalunian, Comisión de Normalización Lingüística del Consejo Interuniversitario de Cataluña delakoak eta Valentziako unibertsitateek bilerak maiz egiten dituzte, eta Valentziako Generalitateko hizkuntza-politikarako arduradunekin ere biltzen dira.

 HIZKUNTZA-POLITIKARAKO NEURRIEN EMAITZAK

 Katalana nagusi den unibertsitateetan hartu diren hizkuntza-politikarako neurriek eragin positiboa izan dute hizkuntza honen sustapenean. Katalunia, Balear Uharteak, eta Valentziako gobernuek[5] unibertsitateetako hizkuntza-politikan izan duten parte-hartzea oso txikia izan da, batez ere irakaskuntzako beste gai batzuekin alderatuz. Beraz, unibertsitateetan hizkuntzaren erabileran lortutako aurrerapenak unibertsitateek eurek hartutako neurrien ondorio dira. Baina indarrean dauden legediek, kanpaina mediatikoek eta unibertsitateetako hizkuntza-politikaren aurkako auziek mugatu egiten dute unibertsitateek legeak sortzeko duten boterea. Gainera, onartutako  neurri batzuk aurrera eramatea oso zaila da. Esaterako, irakasleek katalan nahikoa jakin behar dutela esaten da, baina ez da ezarri eta politikoki ez da komeni ezartzea jakintza hau ez dutenen aurkako zigorrik.

 Sustapen neurriak, doktorego-tesiak katalanera itzultzeko laguntzak edo zuzenketa eta itzulpen-zerbitzuak, adibidez, azken emaitzan sumatzen dira: katalanaren hizkuntza-kalitatea bermatzea. Baina horretaz gain, unibertsitateko kideei katalanez hizkuntza-autonomia lortzen lagunduko dieten neurriak behar dira. Izan ere, azken helburua unibertsitateko komunitatea ahalik eta laguntza gutxienekin arazorik gabe komunikatzeko gai izatea da. Bestalde, unibertsitateak ezin die, inolaz ere, aurre egin neurri hauen ondorioz sortutako dokumentazio guztiaren kostuei. Lagundutako itzulpenak egiteko tresnak garatzeak kostu hauek gutxitzen lagunduko luke.

 Nabarmendu beharreko beste gai bat ere bada. Katalana hitz egiten ez den lurraldeetako geroz eta ikasle gehiago dago, eta Katalunian irakasleek hizkuntza hautatzeko askatasun osoa dutela dioen legea zalantzan jartzen hasita daude. Lehenengo mailetan eskolak gaztelaniaz eta ingelesez ematea komenigarria dela pentsatzen da, beraz, eta horretan ari dira dagoeneko talde batzuk. Ez dirudi, ordea, katalanak oso leku gutxi duen ikastetxeetan eskolak katalanez jasoko dituen talderen bat izatea hain komenigarritzat jotzen denik. Hala ere, unibertsitateren batean talde batzuei eskolak ingelesez (edo ofiziala ez den beste hizkuntza batean) ematea pentsatzen ari dira. Horretarako, ikastetxe horiek bi baldintza hauetako bat bete beharko lukete: unibertsitateak eskaintzen dituen katalanezko eskolen batez besteko bera edo altuagoa izatea edota katalanaren erabilera sustatzeko biziberritze-plan bat garatzea. Aurtengo ekainean, Kataluniako Unibertsitatearteko kontseiluak Hirugarren Hizkuntzan Trebatzeko Programa onartu zuen.  Programa honek, unibertsitate titulua lortzeko hirugarren hizkuntza bat jakitera behartzen ditu ikasleak eta aipatutako neurrien antzekoak susta ditzake. Baina eleaniztasuna sustatzeko politikak ba al du zentzurik mundu berri globalizatu honetan?

 

HIZKUNTZAREN ETA NORTASUNAREN ETORKIZUNA: AUKERAK ETA ZAILTASUNAK

Hizkuntzen eta nortasun kulturalen zoria komunikazio-ekosistemen ekonomia eta politikaren  arloko alderdiek baldintzatzen dute.

 Estaturik gabeko nazioen ikuspegitik aukera asko eskaintzen dituen egoera batean gaude. Baina aukera horiek ezin izango dira orain arte hizkuntza- eta kultura-politikan jarraitu diren ikuspegi berarekin kudeatu. Estatudun nazioek asmatutako politikak praktikan jartzea litzateke hori eta haiek ere euren metodoak aldatu beharrean daude dagoeneko, geroz eta zaharkituago baitaude.

 “Normalizazioa” kontzeptuak berak aurkako eragina izan dezake orain, nahiz eta frankismotik atera den eta katalana berreskuratzeko garrantzitsua izan den. Normaltasuna aipatzen dugunean, bi gauza uler ditzakegu funtsean: hizkuntza-espazio homogeneo bat ezartzea, edo katalanaren eta gaztelaniaren arteko elebitasun perfektu eta orekatua. Bigarren interpretazioa Espainiako Konstituzioaren eta katalanaren lege berriaren arteko irakurketa baikorra litzateke, tartean Konstituzio Epaitegiaren hainbat epai ere kontuan hartuz[6]. Lehenengo aukera litzateke logikoena, Frantzia, Italia, Alemania, Portugal eta abarren ikuspegitik, hau da, estatudun nazioen ikuspegitik. Gainera, bideragarritasun soziolinguistikoaren aldetik aukera koherenteena, funtsezkoena eta zuhurrena da. Baina bietako bat ere ez da erabilgarria eta errealista egoera berrian.

 Elebitasun “konstituzionalaren” ideiak alde txar bat du: teoria hutsa da. Inoiz ez da elebitasun simetrikodun kasurik izan erabileraren ikuspegitik eta Kataluniako errealitatea ez da salbuespena. Kataluniako eta gainerako Herri Katalanetako hizkuntza nagusia gaztelania da, bai erabileran eta bai ezagutzan. Kataluniako hizkuntza-espazioa simetria horretara iritsiko balitz ere, estatuko espazio ekonomikoarekin, politikoarekin, eta kulturalarekin duen loturak simetria ahul hau gaztelaniaren alde apurtuko luke. Izan ere, Kataluniako espazio elebiduna Espainiako kultura-sistemaren azpisistema bat izango litzateke[7]. Elebitasun zurrunak badu hain txarra ez den beste alde bat ere: bideragarria litzatekeela pentsatuz, aukera motza litzateke, tokian tokikoa. Gaztelaniak lekukotasun handia du munduan, baina komunikazio globalizatuan bigarren mailakoa da. Beraz, elebitasun simetrikoaren ideia ez da benetan simetrikoa eta ez da, halaber, irtenbide bideragarria; ezta nahi ere.

 Baina estatudun nazioen ikuspegiari jarraituz, katalanaren normalizazio utopikoa lortzea ere ez da bideragarria. Ikus dezagun.

 Estatu tradizionaletan gaurkotasuna galtzen ari da muga administratibo kultural “gogorren” barruan hiztun eta kultura-espazio homogeneoak sortzeko ideia. Hainbat eragile hibridazioa eta deslurraldetzea bultzatzen ari dira: mugimendu migratzaileen berpiztea, informazioa mundu osoan zabaltzea, eta ekonomiaren globalizazioa, besteak beste. Gainera, tokian tokiko kulturak azaleratzen ari dira (indigenak Amerika Latinoan, kultura historikoak Europan, tradizionalak Afrikan...) eta estatuen gainetik dauden ekonomia eta politika egiturak ari dira sortzen (Europar Batasuna, adibidez). Honek guztiak hainbat kultura biltzen dituen ekonomia- eta politika-egitura homogeneoak sinesgarri bihurtzen ditu. Estatuen gainetik dauden ekonomia- eta politika- egitura hauek ezin dira ulertu azken bi mendeetan nagusitu izan den estatu-nazio eredutik begiratuz gero. Horrekin lotuta, geroz eta eztabaida gehiago daude estatudun nazio horien muinetan. Izan ere, estatu hauek geroz eta ardura gutxiago dute: batetik, estatuen gainetiko egiturak daude; bestetik, tokian tokiko erakundeek eta “lurralde erakundeek” geroz eta indar gehiago dute. Gaur egungo estatuak txikiegiak eta handiegiak dira. Txikiegiak dira globalizazioaren erronkei aurre egiteko eta handiegiak kultura-aniztasunak eta politika-modu berriek dakartzaten erronkei aurre egiteko. Estatu nazionalismoaren chauvinismoa bere oinarri objektiboa galtzen ari da[8].

 Eskema moduan, munduko hizkuntzen mapan hiru hizkuntza mota bereizten direla esan dezakegu:

  • Lehendabizi, “hizkuntza frankoa” dugu, munduko hizkuntza: ingelesa. Ingelesa gaur egungo latina da, eta ez dirudi indartzen ari diren IKT-ek[9] nagusitasun hori kenduko diotenik. Baliteke, hala ere, “munduko ingeles” aratz eta inpertsonal honen alboan, eredu horretatik urruntzen diren tokian tokiko forma jatorrak garatzea.
  • Bigarren tokian, lurralde-hizkuntzak[10] ditugu: arabiera, gaztelania, frantsesa, alemana, errusiera, portugesa, txinera... Estatuen gainetik dauden hizkuntzak dira, edo garrantzi demografiko handiko nazio askoko estatuei lotuak daudenak. Hizkuntza hauen egoera askotarikoa da. Aurrera doazen edo egonkortuta dauden hizkuntzak ditugu batetik (arabiera, alemana, gaztelania...), eta atzeraka doazenak edo egonkortasun ahulekoak bestetik (frantsesa, errusiera...).
  • Azkenik, hirugarren taldean, gainerako guztiak ditugu. Talde honetan aniztasuna da nagusi. Literario-tradizioa duten eta ez duten hizkuntzak daude; estatudun hizkuntzak eta estatu gabeak; milioika pertsonak hitz egiten dituzten hizkuntzak eta milaka edo ehunka lagunek hitz egiten dituztenak. Hirugarren multzo honetan bizirik ziur jarraituko dutela dakigun hizkuntzak daude eta, halaber, epe laburrean edo luzean desagertzeko arriskua dutenak.

 Talde honetako hizkuntza asko desagertzeak esan nahiko luke munduko hizkuntzak alboratu dituela edo aurrera doan lurralde-hizkuntza batek irentsi dituela. Dena den, hizkuntza haietako edozeinen biziraupena ezinezkoa izango da hizkuntza- eta kultura-politikarik garatzen ez bada. Horrela, merkatuaren indarra eta hiritarren eta administrazioaren parte-hartzea berdintzea lortuko genuke. Horixe da gure kasua.

 Hizkuntza- eta kultura-politikak hiru talde hauetako hizkuntzei zaien atxikimenduaren araberakoak dira. Ingeles batentzat, iparramerikar “WASP” batentzat, edo europar jatorriko australiar batentzat aukera elebakarra “naturala” da. Bigarren hizkuntza bat jakitea salbuespena izango da. Beste kontu bat izango da tokian tokiko ingelesa nola garatzen den munduko ingeles eredu horren itzalean eta, garrantzitsuagoa dena, hizkuntza txiki ez anglofonoen hiztunek eduki beharreko eskubideak noraino errespetatuko diren.

 Bigarren taldeko hiztunentzat “hizkuntza frankoa” ezagutzea geroz eta ezinbestekoagoa izango da. Horren ondorioz, elebitasun asimetriko baterantz bideratuko dira: “lurralde-hizkuntza” lehenengoa izango da, eta “mundukoa” bigarrena. Kasu honetan ere aldaera edo dialektoen, eta koiné edo estandarraren arteko tirabirak izango dira. Gainera, “munduko hizkuntzaren” presioa gehitu behar zaie berezko hizkuntza-egiturei. Beste tentsio elementu bat ere bada: atzeraka doazen edo egonkortasun ahula duten “lurralde hizkuntzekin” duten harremana.

 Amaitzeko, hirugarren taldeko hiztunak ditugu. Lortu nahi izango duten egoeran, oinarri eleaniztuna izan beharko dute, eta gutxienez hiru hizkuntza ezagutuko dituzte: berezkoa, eragin zuzeneneko lurraldekoa eta mundukoa. Berezkoak nahiko indar ez baldin badu, lurraldekoak irentsiko du.

 Berezko hizkuntzaren eta munduko hizkuntzaren arteko elebitasuna ere gerta daiteke. Baina Europan lehenengo kasua da arruntena. Horixe da katalanaren kasua eta, halaber, portugesarena (lurraldekoa, baina tokian tokikoa gaztelaniarekin alderatuz), danierarena, nederlanderarena, txekierarena, eslovenierarena, finlandierarena, suedierarena, polonierarena, euskararena, eta abar. Gaztelania, frantsesa, alemana, eta errusiera dira inguru horretako lurralde-hizkuntzak. Katalanak adinako zama demagrafikoa duen hizkuntza batentzat irtenbide erosoena eta bideragarriena Holandan, Danimarkan, eta Suedian dagoeneko gertatzen dena da: holandar baten berezko hizkuntza nederlandera da, baina Alemaniako ekonomia- eta kultura-espazioari lotuta dago, eta alemana ezagutu behar du. Gainera, ingelesari ere ezin dizkio ateak itxi.

 Eskema hau gure errealitatera eramaten badugu, elebakartasunaren (katalana edo gaztelania) ideia hautsi beharko dugu, baina baita elebitasunarena ere. Arrazoia begibistakoa da: egoera sinesgarria izan dadin, katalanaren nagusitasuna bermatu beharko litzateke; katalanak bere berezko tokian nagusitasuna lortzen ez badu, lurralde-hizkuntza garrantzitsuenak irentsiko du: gaztelaniak. Beste modu batera esanda: lurraldeko hizkuntza garrantzitsuenak eta munduko hizkuntzak egiten duten presioari gaina hartzeko, guztiz beharrezkoa da berezko hizkuntzaren nagusitasuna bermatzea (ezagutzan eta erabileran). Nagusitasun hau gabe, katalana ez da komunikazio modu guztietan egongo. Helburua hauxe litzateke: valentziar batentzat, bartzelonar batentzat, eta mallorcar batentzat katalana ezinbestekoa izatea, gaztelania baliagarri eta ingelesa hizkuntza erabilgarri. Ikuspegi honen arabera hizkuntzak jakitea jakintza hutsetik haratago joango litzateke.

 Beraz, nortasuna eta mundura zabaltzea defendatu nahi baditugu, ezinbestekoa da katalanak, berezko tokian, nagusitasuna lortzea. Helburu hauek lortzeko zer tresna ditugun jakitea da lehenengo urratsa. Hiru bide nabarmendu ditzakegu:

 a)       IKT-ek irekitako aukerak.

b)      Merkatuen dinamika.

c)       Gizartearen eta administrazioen zama.

 Hiru bide hauek batera jorratzen ez dituen kultura-politikarik ezean, ez dago emaitza onik lortzeko aukerarik. IKT-en ekintza “espontaneoak”, merkatuen logika “naturalak” eta ekonomia, eta teknologia- eta kultura-aldaketak kontuan hartzen ez dituen politikek ezin dute ezer bermatu.

 Jarraian, banan-banan ikusiko ditugu hiru bideak.

 IKT-ek aukera berri asko eskaintzen dituzte. Horretarako kulturari lurraldetasun zentzua kentzen diote, zentralizatu gabeko kultura-ekoizpena bultzatzen dute, itzulpen software-a bezalako kultura-tresnak sortzen dituzte, ikasketa prozesuak errazten dituzte eta abar. Dena den, helburu hauek ez dira egia bihurtuko merkatuaren laguntzarik gabe (hau da, arlo honetan kultura-inbertsioek izango dituzten gutxi gorabeherako etekinak), eta administrazioen eta hiritarren bultzadarik gabe. El Periódico de Cataluña-ren katalanezko edizioak IKT-en lan positiboa eta merkatuaren zama islatzen ditu. Corporación Catalana de Radio y Televisión delakoa sortu zenetik, horixe izan da katalanari sinesgarritasuna eman dion ekimen garrantzitsuena.

 Bestalde, ez dugu ahaztu behar hizkuntza bat merkatu bat dela. Beraz, hizkuntza baten espazioa zatitzea kultura-merkatua zatitzea da. Kultura-merkatua zatitzeak hizkuntzaren erabilera murriztea dakar: hizkuntza baten kultura-merkatua zenbat eta handiagoa izan, orduan eta administrazioaren laguntza gutxiago behar du; alderantziz, merkatua zenbat eta txikiagoa izan, administrazioen parte-hartzea ezinbestekoa gertatzen da. Arrazoi honengatik, zenbait girotako taldeek gaztelaniaren nagusitasuna defendatzen dute estatu osorako eta horrela katalanaren oinarrizko hizkuntza-batasuna ukatzen dute. Ez dira batere inozoak!

 Bukatzeko, hizkuntza gutxitu bat menpekotasunera eta are desagertzera kondenatua dago, erakundeen laguntzarik jaso ezean. Lehenago aipatu ditugun zenbait gertaerak (tokian tokiko komunikazioa azaleratzea, estatudun nazioaren krisia, ekonomia eta politika globalizatzea, deszentralizatze prozesuak...) ziurtatzen dute, gaur egun hizkuntza baten biziraupena bermatzeko, ez dela beharrezkoa estatudun nazioa. Baina edozein hizkuntzak erakundeen onarpena behar du biziraupena ziurtatzeko, hau da, ofizialtasun osoa. Eta hala ere ez da nahikoa. Merkatua baliatu gabe eta IKT-ek emandako aukeretan sakondu gabe, hizkuntza gutxitu ofizial bat menpekotasunera eta heriotzara kondenatua egon daiteke. Nolanahi ere, estatu gabeko hizkuntza batek egonkortasuna lortu ahalko luke ofizialtasuna eta administrazioen laguntza (udala, unibertsitateak, “autonomikoak”, estatuen gainekoak...) izango balitu. “Iraultza digitala”-k, merkatuak, eta politika publikoak eskaintzen duten onena elkartu ahal izango lukete beren hizkuntzaren mesedetan.          



 [1] Gabinet de Llengua Catalana de la UAB. Els usos lingüístics a la docéncia a la UAB: curs 2000-2001, 2001. Datu hauetan filologiako eta itzulpengintzako datuak ere badaude.

 [2] 1.198 horietan ez dira kontuan hartzen katalanez hitz egiten ez den Espainiako estatuko beste lurraldeetatik etorritako ikasleak; 50.036 horien artean espezializazio ikastaroetako ikasleak daude.

[3] Iturria: Kataluniako Generalitateko Unibertsitate, Ikerketa eta Informazioaren Gizarte saila. Memória estadística: curs 2000-2001 eta Kataluniako Generalitateko Kultura Saila. Web de la llengua http://cultura.gencat.es/llengcat.

[4] Halaber, lizentziatura tesientzat, ikasketa amaierako proiektuentzat eta ikerketa memorientzat.

[5] Aparteko kasuak dira Andorrako eta Perpinyià-ko unibertsitateetakoak. 1997ko uztaileko Andorrako Unibertsitate legeak 7. artikuluan dioenez, Goi-mailako ikasketak eskaintzen dituzten ikastetxeetako hizkuntza ofiziala katalana da. Katalanaz gain beste hizkuntza batzuk ere erabil daitezke irakaskuntzan. Perpinyà-ko unibertsitatean katalanaren erabilera lekukotasun hutsezkoa da.

[6] Katalanarentzat irakurketa ezkorragoa ere egin dezakegu. “Hizkuntza arruntaren” aldeko elebitasun asimetrikoa litzateke, hau da, estatuaren hizkuntzaren aldekoa.

[7] Gure etxean elebitasunaren alde egiten dutenek ez dute ezagutzen gertaera hau: elebitasuna edo eleaniztasuna estatu mailan ezarri behar dira sinesgarri izateko. Hara hor, Suitzako eta Kanadako adibideak.

[8] Honek ez du esan nahi homogeneotasuna lortzeko eta txikiziorako indarra bat-batean galtzen dutenik. Oso posiblea da egoera berriak sorrarazitako defentsarako jarrerek tentsio berriak sortzea.

[9] IKT: Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak.

[10] Lurralde diogunean, nazio edo estatu bateko zatia esan nahi dugu. Munduaz ari gara (Amerika Latinoa, Asiako hego-ekialdea...)

 

BAT aldizkaria: 
50. 2004ko martxoa. Unibertsitatea eta euskara
Kokapen geografikoa: 
Katalunia
Egilea(k): 
Enric Marín eta Marta Estella
Urtea: 
2004