Zenbakia

Unibertsitatea eta euskara

PDF formatuan eskaintzen da.

HITZAURRE GISA 50 ZKIA.

Maria-Jose Azurmendi
  Unibertsitatean euskarak duen zeregina da 50. zenbaki honen aztergaia. Aldizkariaren 49. zenbakian unibertsitate aurreko hezkuntza mailetan euskararen egoera aztertu ondoren, zenbaki honetan unibertsitatean bertan egoera nolakoa den eta izan behar duen aztertzen da. Hezkuntza mailarik altuena Unibertsitatea denez, garrantzi berezia du bertan euskararen garapena noraino iritsi den ikusteak; alegia, egokia izan daiteke euskararen garapena unibertsitatean duen egoeraren arabera ikustea. Hori horrela, arreta handia jarri dugu zenbaki honetan.


Hizkuntza zerbitzuak unibertsitatean (EHU)

Iñaki Ugarteburu
  1. EUSKARA ZERBITZUAK     Honako irakurgai honek ez du aztergai akademiko bat izan nahi, hizkuntza zerbitzuen zeregin eta antolamenduaren inguruko gogoeta baizik. Bestalde, adierazi beharra daukat, lehenbizi, ez dela azterketa soziolinguistikoa ere, nahiz eta euskararen egoera eta unibertsitateko euskaldunen izaera behin eta berriz aipatuko diren. Horrela, hizkuntza zerbitzuez arituko naiz, eta ez hizkuntzak unibertsitatean duen egoeraz, ez irakaskuntzari, ezta ikerkuntzari dagokionez ere.


Mondragon Unibertsitatea eta euskara: gaur egungo egoera eta etorkizuneko erronkak.

Javier Arrasate
  Sarrera gisa, laburki, deskriba dezagun Mondragon Unibersitatea, hots, atera diezaiogun argazki bat.   Hiru fakultatek osatzen dute Mondragon Unibertsitatea: Humanitate eta Hezkuntza Zientziena, Enpresa Zientziena, eta Eskola Politeknikoa. Debagoienean dago kokaturik, nahiz eta Gipuzkoako eta Bizkaiko beste toki batzuetara ere iristen den. Unibertsitate txikia da, guztira bost mila ikasle biltzen ez dituena, eta enpresara bideratzen diren titulazioetan zentratzen da (irakasletza da salbuespena), nola diren enpresen eta enpresetako pertsonen kudeaketa eta ingeniaritza. Kooperatiben munduari estuki lotuta dago. Unibertsitate kooperatiboa da, izpirituz eta funtzionamenduz. Datozen ikasleen %75a gutxienez D eredutik dator, alegia, ikasleria oso euskalduna da.


Hizkuntz politika Deustuko Unibertsitatean

Rosa Miren Pagola
       1. SARRERA     Urteak dira Deustuko Unibertsitateak euskarari eta euskal kulturari ateak zabaldu zizkiela. Horren lekuko da 1967. urtean sortua izan zen Euskal Kultur Mintegia, zeinek, beste helburuen artean, euskararen irakaskuntza zuen nagusienetakoa. Unibertsitateak, 1978-1979 ikasturtean, Euskal Irakaslegoa deritzan Institutu bihurtu zuen mintegi hori eta, beraz, ikasturte honetan zilarrezko ezteiak ospatzen ditu. Hogeita bost urte nahiz bertako unibertsitariak nahiz kanpoko ikasleak euskalduntzen eta alfabetatzen, handik igaro diren 25000 mila ikasleek haren izen on eta ospea egiaztatzen dutelarik.


Euskal Unibertsitatea Nafarroako Unibertsitate Publikoan

Mª Luisa San Martin
  Oharra: Gaztelania eta euskara dira Nafarroako bere egiten dituen hizkuntzak eta beraz, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kide guztiek dute biak jakin eta erabiltzeko eskubidea, hurrengo artikuluan esaten den moduan. NUPeko Estatutuen laugarren títuluaren 6. artíkulua  


Euskara Nafarroako Unibertsitatean

Jose Maria Bastero
    Nafarroako Unibertsitateak beti erakutsi izan du euskararekiko interesa. 1963an Euskal Hizkuntzaren eta Kulturaren Katedra sortu zen eta On Jose Miguel Barandiaranek zuzendu zuen 16 urtez baino gehiagoz.  


Euskararen egoera Baionako Unibertsitatean (Xarles Bidegaini elkarrizketa)

Xarles Bidegain
    Azaldu iezaguzu Baionako Unibertsitatea zein unibertsitateren baitan dagoen.   Bai, bada hor aipatzen duzun izendapenean berean gauza bat zuzendu behar dena. Jartzen delarik Baionako Unibertsitatea, de facto da Paueko Unibertsitatea da aipatzen dena. Pau eta Aturri aldeko herrietako Unibertsitatea. Unibertsitate horrek baditu kanpus batzuk, eta bat Baionan dauka. Baionako disziplinarteko Fakultatea deitzen da, eta hor Zuzenbidea nagusia da bederen ikasleen kopuruaren aldetik Zientzi Ekonomikoekin batera; gero, Letra Modernoak badaude adar xume batean eta azkenean gure Euskal Adarra. Gure Euskal Adarra Baionan ttipia da, eta Baionako kanpus hori berez ez da autonomoa; ez du unibertsitate bakarra osatzen; Paueko adar bat baizik ez da. Euskararen adar horrek, ttipia izanik ere, abantaila bat badu, osoa baita, erran nahi baita, lehen, bigarren, hirugarren urteko ikasleak lizentziatura arte biltzen dituela, bai eta ere ondoko urteko ikasleak tesiraino. Euskal adarrean ikerketa-lan guziak euskaraz egiten ahal dira. Lehen, tesia Bordeleko Unibertsitatean bakarrik egiten zen, eta orain bietan egiten da: Pauen edo Bordelen, baina beti gure euskal departamenduan. Bestela erranez, unibertsitateko maila guziak badauzka Euskal Adarrak. Honen izen ofiziala da Baionako Unibersitatearteko Euskal Ikastokia. Erran gabe doa hemen aipatzen dudan antolaketa aldatuko dela, heldu den urtean indarrean jartzeko den LMD deitu erreformarekin.


Udako Euskal Unibertsitatea

Idoia Torregarai
SARRERA   Udako Euskal Unibertsitatea (UEU) lukuru-asmorik gabeko kultur elkartea da, unibertsitate-eremuan aritzen dena, izenak berak dioskunez. Horrez gain, E.H.A.A.ko urriaren 16ko 280/1990 dekretuak Onura Publikoko aitormena esleitu zion.  


Europan Euskal Unibertsitate sistema bat izateko beharrezko legea

Anjeles Iztueta
Ezagutzaren Gizartean parte hartu nahi duen gizarte orok arreta berezia eskaini behar dio bere unibertsitateari. Ikuspegi horretatik, logikoa da unibertsitatearen jarduera-esparru berri bat egituratzen, antolatzen eta eratzen duen lege-ekimen batek jendearengan pizten duen interesa. Esparru berri horrek gure Unibertsitatea Europarantz orientatu behar du, Boloniako Adierazpenak markatutako Europa horretarantz; horrela, Adierazpena sinatu zuten herrialdeetan beren tituluak onartuak izatea ahalbidetuko die gure unibertsitatean sartzen direnei. Horretarako, ikasleen eta irakasleen mugikortasuna areagotu beharko da, egituraketa akademikoa berriz bideratu beharko da eta gure herrialdean dauden unibertsitate desberdinen artean lankidetza-esparruak sortu beharko dira. Eta hain zuzen ere horretarako, alegia Europako testuinguruan “higitzeko”, onartu dugu Euskal Unibertsitate Sistema egituratzen duen legea, Euskal Unibertsitate Publikoa (UPV-EHU), Deustuko Unibertsitatea eta Mondragon Unibertsitatea barne hartzen dituena.


Euskal Unibertsitate Sistemaren Legea

Alberto Bilbao
  IBILBIDEA:     1998ko maiatzaren 25eko Sorbonne-ko adierazpenak goi-mailako hezkuntza-sistemen arkitekturarako harmonizazio urratsa eman zuen, goi mailako hezkuntzaren eremu europarra sortzeko, identitate nazionalen eta interes amankomunen elkarreraginez Europako goi-mailako hezkuntza jarraikorra eta eguneratua eskaintzerakoan unibertsitate europarrak nazioartean erreferentzia izateko, Europaren onerako, bere ikasleen eta bere hiritarren onerako.


Euskarak Euskal Unibertsitatea behar du

Alex Marañon
  Eusko Legebiltzarrak onartu berri duen “Euskal Unibertsitate Sistema” arautzeko legean hizkuntzen inguruan eta bereziki euskararen inguruan artikulu hau idaztea eskatu zidatenean, nik behintzat ez nuen espero hain zaila egingo zitzaidanik euskararen inguruan legeak aipatzen dituen artikuluak hitzez hitz egoki interpretatzea. Hilabeteetan gora eta behera ibili ondoren, hasierako lege proiektuaren itzulketaren ostean, azkenean 2004. urtean “Euskal Unibertsitate Sistema” arautzeko legea bozkatu eta onartu egin zen. Lege horrek, halaber, kritika ugari jaso ditu eta unibertsitate sektore ezberdinenetan gogor kritikatua izan da, ikasleen aldetik, adibidez.


Euskal Unibertsitate-Sistemaren Lege-proiektua

Iñaxio Oliveri
Mondragon Unibertsitateko Errektore naizen aldetik, EAEko Unibertsitate Sistema arautzea helburu duen lege-proposamena baloratzen hasi aurretik, nahitaezkoa iruditzen zait argibide batzuk ematea. Dena den, sistemaren antolamenduari lotutako alderdiak baino ez ditut izango hizpide, eta halaber, unibertsitate publikoa ez garenez, gugan eragina dutenak ere aipatuko ditut. Beraz, ez dut legearen oso alderdi garrantzitsu bat epaituko, hau da, Hezkuntza Sailaren eta Unibertsitate Publikoaren arteko harremanak arautzen dituena eta Unibertsitate horren ingurukoak xedatzen dituena.


Unibertsitario euskaldunen egoera zaila

Xabier Isasi Balanzategi
Artikulua hasi aurretik zenbait iradokizun eta jakinarazpen egin nahi genizkioke irakurleari. Aurrena, artikulu hau ez litzatekeela posible izango UEUko kide eta lagunen ekarpenak eduki gabe. Aipamen berezia egin nahi nioke INGUMA proiektuari. Bigarrena, eta iradokizun gisa har beza irakurleak, bi dokumentu interesgarri aipatu nahiko genituzke. Bat EIREk eginda eta UEUk argitaratutako Euskal Unibertsitatea 2021 liburua eta, bi, UEUren II. kongresuko liburukia. Biak aurki ditzake UEUn; zilegi bekit, bada, irakurleari UEUren erreferentzia ematea: www.ueu.org.


Irakasle-antolakuntza propioa Euskal Unibertsitatean

J.R.Etxebarria, N.Xamardo, Jesus Mari Zalakain
Lan hau “Unibertsitatea eta Euskara” izenburu orokorra duen dossierraren atal bat dela kontuan izanik, gure ustez, gaia bere osotasuneko ikuspegitik aztertzeko, nahitaez abiatu behar dugu Euskal Unibertsitatearen kontzeptutik, “euskal” osagarriak “euskaraz ari dena” esan nahi duela onartuz; alegia, eguneroko bizitzan bere barnean mota guztietako harremanetan nagusiki eta ardatz harturik euskaraz funtzionatuko duen unibertsitatearen ikuspuntutik. Zer esanik ez, horrek ez du inolako mugarik jartzen bertako kideek beste hizkuntzetan izan behar dituzten ezagutzari eta erabilerari dagokienez, oso gogoan hartzen baititugu gaur egungo munduan hizkuntza propioaz gain beste zenbait hizkuntza erraztasunez baliatzeak dakartzan onurak. Baina ondo baino hobeto dakigu abiapuntutik bertatik, munduko unibertsitate orok duela bere hizkuntza propioa (sarri egitate hori ezkutatu nahi izaten den arren), bertako atal guztietan lehentasuna duena (nahiz beste hizkuntzez baliatzeko aukera beti irekita dagoen); horregatik, Euskal Unibertsitateari dagokionez lehentasunezko hizkuntza hori euskara dela postulatzen dugu.


EHU/UPV eta euskara: sindikatuetako ordezkariei elkarrizketa

Arantza Urkaregi, Iñaki González, Rikardo Saez
       Zein da UPV/EHUn euskararen normalizazioaren inguruan egiten duzuen diagnostikoa?     R.S.: Lehendabiziko diagnostiko bat izango zen, autonomia unibertsitarioan oinarrituz, unibertsitatea ez dela sartu beste administrazio publikoak sartu diren planetan. Horrek esan nahi du, unibertsitateko normalizazio plana eragin politikorik gabe egiten ari dela, zenbait interes korporatiboen arabera, eta horrek beste administrazio publiko batzuekiko ezberdintasuna eragiten du. Hortik begiratuta, hemengo normalizazio plana atzeratua dago beste administrazioekin alderatuta.


Unibertsitatea eta hizkuntza politika Katalunian

Enric Marín, Marta Estella
Oharra:  lan hau, EIREk antolatutako Euskal Unibertsitatea 2021 Kongresuan aurkezturiko txostenaren eta ondoren UEUk argitaraturiko liburuko artikuluaren hainbat atalek osatzen dute. Liburuaren erreferentzia: Euskal Unibertsitatea-2021, UEU, Bilbo, 2002, 491 or.


Europako hizkuntza-komunitate txikiak eta beren unibertsitatea: ikuspegi orokorra eta etorkizuneko garapena

Aureli Argemi
Oharra:  lan hau, EIREk antolatutako Euskal Unibertsitatea 2021 Kongresuan aurkezturiko txostenaren eta ondoren UEUk argitaraturiko liburuko artikulua da. Liburuaren erreferentzia: Euskal Unibertsitatea-2021, UEU, Bilbo, 2002, 491 or.