Soziolinguistika teknikarien formazio premiak

Duela 25 urtetik hona haziz joan da hizkuntza normalkuntza ogibide duten profesionalen taldea. Hala eta guztiz ere, betebehar horretarako beharrezko formazio profila eta horretara heltzea ahalbidetu dezakeen formazio eskaintza ez dira garbi identifikatzen. Honen aurrean, Soziolinguistika Klusterrak Soziolinguistika Arloko Formazio Premien Azterketa proiektua martxan jartzea erabaki zuen 2006an.
 
Abiapuntu gisa, Euskal Herrian soziolinguistika arloko formazio eskaintza zein zen aztertu zen 2006ko udazkenean. Azterketa horren emaitza BAT soziolinguistika aldizkariaren 61. alean publikatu zen.
 
Jarraipen bezala, soziolinguistika arloko teknikari eginkizunetan (administrazioan, enpresen euskalduntzean, aisialdi hezitzaile gisa,...) lanean diharduten profesionalek euren lana burutzeko beharrezko ezagutza, gaitasun eta ezaugarriei buruz eta teknikari bezala formatzeko dauden aukerei buruz zituzten iritziak jaso ziren 2007an zehar. Iritzi horiek oinarri hartuta, Soziolinguistika arloko teknikari bikainaren profila osatu zen eta formazio eskaintzaren egoeraren indargune eta ahulezia nagusiak identifikatu. Formazio Premien Azterketaren ondorioen txostena gaiarekin harreman zuzena duten adituekin kontrastatu zen azkenik.
 
 
ERANSKINAK:
AbiatzeTxostena
Txostena (laburpena)

Laburpena esaldi batean: 
Egungo teknikarien formazio premiak zeintzuk diren ikertzeko proiektua