Euskal Herriko Kale Erabileraren V. Neurketa

grafikoak
Ikusi Kale Neurketaren emaitza taula eta iruditan

 

Zenbat erabiltzen da euskara kalean?

 

Euskal Herriko Kale Erabileraren Neurketa 1989. urtean egin zen lehen aldiz
eta geroztik beste lautan errepikatu da: 1993an, 1997an, 2001ean eta 2006an.
Azken neurketan bezala, hemendik aurrerakoak ere bost urtean behin egingo dira
(besteak beste, erroldako datuekin bateratze aldera). Hurrengoa, beraz, 2011.
urtean egingo da. Neurketa horretan Euskal Herriko 5.000 biztanletik gorako
herri guztietan eta hemendik beherako batzuetako kaleetan ematen den hizkuntz
erabilera jasotzen da, hizkuntzaren egoera ahalik eta modurik errealenean ezagutzeko
aukera ematen duen neurri bat eskuratzeko asmoz.

Orotara 250.000 hiztunetik gora behatzen dira kalean hizketan. 2006ko neurketan
ikerketa sendotzeko hainbat aldaketa metodologiko egon ziren. Guztira 63 herri
neurtu eta erabilera datuak fitxa bakarraren bidez jaso ziren (aurreko neurketetan
ez bezala). Fitxa honen bidez hiztunen erabileraren datuak adinaren, generoaren
eta haurren presentziaren eraginaren arabera aztertzeko aukera dago.

1998an EKB desagertu ondoren, SEIk hartu zuen bere gain EHko Kale Neurketa
egitearen ardura. SEI elkartearen lekua Soziolinguistika Klusterrak bete zuen
2004. urtean. Aurreko neurketen metodologia eta esperientzia oinarri hartuta
Soziolinguistika Klusterrak 2006an Euskal Herriko Kale Erabileraren V. Neurketa
egin zuen.

 

Euskararen Erabileraren V. Kale Neurketa. Ondorio nagusiak.

  • Euskara gero eta gehiago erabiltzen da Euskal Herrian. 2006an Euskal Herriko
    elkarrizketen % 14,2 euskaraz izan dira.
  • Gehiago erabiltzen da, baina, oraindik ere minoritarioa da euska??†?½?N?Dl gizartearen
    zonalde gehienetan. Ahaleginak egiten eta neurriak hartzen jarraitu behar
    dugu, beraz, Euskal Herrian euskara gaztelaniaren edo frantsesaren parera
    iritsi dadin.
  • Gainera, erabileraren hazkundea nahi eta espero baino motelagoa da, izan
    ere, hamazazpi urtetan 3,4 puntu igo da.
  • Oraindik ere, elebidun eta elebakarren proportzioak kontuan hartuta, espero
    dena baino gehiago hitz egiten da, baina, euskararen erabilera indarra galtzen
    ari da. Hau da, erabilera ez da ezagutzaren erritmo berean hazi, eta gainera,
    ezagutzaren hazkundearen erritmoa erabilerarena baino bizkorragoa da; beraz,
    bien arteko aldea, geroz eta handiagoa da.
  • Herrialdeen arabera ezberdintasun handiak daude
    • Gipuzkoak euskararen erabileraren etengabeko hobekuntzarekin jarraitu
      du, eta erabilera % 33ra heldu da.
    • Araba, Bizkaia eta Nafarroan ere euskararen kale erabilerak goranzko
      joera adierazten du aztergai izan dugun 17 urteko tartean; nahiz eta,
      hiru herrialde horietan, erabileraren igoera trabatuagoa egon eta Gipuzkoakoa
      baino apalagoa izan.
    • Iparraldean euskararen erabileraren galerak ez du etenik.
  • Adinaren araberako datuei erreparatuz gero, hizkuntza normalizazio-prozesu
    batean egon daitekeen hurrenkerarik onena lortu da; beraz, zenbat eta gazteago
    izan orduan eta euskararen erabilera altuagoa dugu. (Hurrenkera: haur, gazte,
    heldu eta adineko). Aurreko neurketatik haurren artean handitu da gehien erabilera
    (% 20,8), helduek ere puntu batean hobetu dute (% 12,3), eta zaharrek etengabeko
    jaitsieran jarraitzen dute (% 10,6). Gazteen artean, berriz, ez da hobekuntza
    nabarmenik gertatu, aurreko neurketetako proportzio antzekoa jaso dugu (%
    13,8).
  • Haurren presentziak nabarmen eragiten du euskararen erabileran, hau da,
    e??†?½?G??_??*lkarrizketetan haurrak tarteko direnean euskara gehiago erabiltzen da haurrik
    ez dagoenean baino. Dena dela, hiriburuetan, eragina hori ahulagoa izan da
    2006ean, 2001ean baino.
  • Sexuaren araberako emaitzei dagokionez, Hego Euskal Herriko hiriburuetan
    (gainontzeko eremuetarako ez dugu lagin nahikorik) emakumezkoek gizonezkoek
    baino erabilera-maila hobeak azaldu dituzte.
  • Oro har, zonalde linguistiko guztietan erabilerak gora egin du, batez ere
    zonalde euskaldunenean, hau da, ezagutza % 75-100 bitarteko zonaldean.
  • 10.000 eta 25.000 biztanle arteko herrietan egiten da euskara gehien (%
    26,9) eta ondoren herri txikietan (5.000 biztanletik gorakoetan).
  • Euskara, gaztelania edo frantsesa ez diren beste hizkuntzen erabilera %
    2,3koa da.
  • Laburbilduz, argazki estatikoari erreparatuta, euskararen egoera eskasa
    da, oraindik. Aldiz, dinamikoki begiratuta joera itxaropentsua ikusten da,
    egoera duin batera iristeko asko falta zaigun arren.

BAT aldizkariko 64. zenbakian hainbat adituk emaitza guzti horiek aztertu
dituzte. Era berean, ikerketa honen emaitza nagusiak gure webgunean daude ikusgai.