Ikerketaren helburuak

Lau helburu izan ditu ikerketak:

  1. Quebec-en sortutako “Bizindar Etnolinguistikoa”ren (Ethno-linguistic Vitality) eredu teorikoa Euskal Herriko egoera soziolinguistikora modu aplikatuan doitzea eta garatzea.
  2. Euskararen erabileran eragiten duten faktoreak identifikatu, bakoitzaren garrantzia zehaztu eta neurtzea, eta ahalegin hori teorikoki hornitzea.
  3. Andoain, Arrasate, Bergara, Hernani eta Lasarte-Oriako euskal hizkuntza komunitateen azterketa konparatibo bat egitea.
  4. Aurreko hiru puntuen bidez, ibilbide luze baten lehen urrats xume baina sendoa ematea.