Euskal gaztetxoen jarrerak euskararen etorkizuna aurresaten

Euskal Herriko, eta batik bat Euskal Autonomi Erkidegoko, 13/14 urtetako ia gaztetxo guztiak iritsi dira, etxean nahiz eskolan jasotako euskararen bidez, euskara ikastera

Baina ezin dugu gauza bera esan erabilerari dagokionez. Nahiz eta oraingo gazteek euskara gehiago erabiltzen duten, erdara nagusitzen da oraindik ere gazte hauen gizarte harremanetan

argi ikusten da, alde batetik, gazteen gehiengoa euskararen normalizazioaren alde dagoela, baina, bestetik, iritziak banatuak agertzen direla euskarak zertarako balio duen adierazterakoan. Gazte batzuek euskara euskaldun izaerarekin lotzen dute; beste batzuek, berriz, lan aukerarekin lotzen dute hizkuntza hau

1999.urtean eginiko ikerketan berriz bi galdera ireki egiten zitzaizkien gaztetxoei:

- Zuk zeuk nolako interesa duzu euskararekiko?

- Euskara zertarako?

Beraz, esan daiteke euskal gazteen inguruan bizirik dauden euskarari buruzko uste, nahi eta asmoak jaso ditugula gazte hauek idazlanetan egin dizkiguten adierazpenen bidez

Jarrera izanerazleak, Sanchez Carrion J.M."Txepetx"ek(1991)[5] aipatzen duen hizkuntza gutxiengotu bat ikasi eta erabiltzeko motibazioarekin edo izan nahiarekin du zer ikusia. Txepetx'en esanetan, bai erabileratik edo bai motibazio kultural batetik abiatuta, hiztunak hizkuntza bat beretzat hartzen du eta hizkuntza horretan izan nahi du

Beste gazte batzuk, euskara lana topatzeko edo tituloa eskuratu eta beren ikasketak aurrera ateratzeko baliagarri zaien tresna bat bezala ulertzen dute. Iritzi guzti hauetan euskararen bidez eskuratu daitekeen beste zerbaiti lotua agertzen da euskara, horregatik esan dezakegu trukeordaineko eragileak direla

Orainarte gaztetxoen inguruan egin izan ditugun ikerlanetan garbi azaltzen da, gazteek euskararekiko zer-nolako jarrera duen erabakiorra dela gazte honek egingo duen hizkuntza aukeran. Jarrera izanerazlea adierazten duten gaztetxoak eta batez ere euskara euskaldun izaerarekin lotzen dutenak dira, euskara gehien erabiltzeko joera dutenak

Jarrera integratzailea duten gazteen etxeko euskara erabilera, jarrera izanerazleak dituztenen hainbatekoa da. Pentsatzeko hizkuntza bezala ordea, norberak bere buruarekiko erabileran euskara gehiago erabiltzeko joera agertzen dute, euskararekiko jarrera izanerazleak dituztenek

Euskararekiko jarrera trukeordainekoa nahiz integratzailea adierazten duten gazteak, euskara bigarren hizkuntza bezala hautatzeko joeran nagusitzen dira. Jarrera izanerazleak dituzten gazteek berriz, euskara gehienbat lehen hizkuntza bezala hautatzen dute

Esan dezakegu, euskarak lanerako trukeordianeko balioa ahuldu duela, nahiz eta ikasketetarako trukeordaineko balioa sendotu duen.

Azken azterketan, jarrera berri bat adierazi digute gazteek euskararekiko, jarrera integratzailearena hain zuzen. Azken urtean euskarak batez ere komunikaziorako baliagarritasuna irabazi du

Jarrera izanerazleen garrantzia aitortuta, esan behar da dena dela, bai jarrera trukeordainekoak eta baita integratzaileak ere, euskarak gure gizartean duen erabilgarritasuna eta balio pragmatikoaren adierazle direla eta zentzu horretan euskararen normalizaziorako bidelagun izan daitezkeela

in

in

1. GAZTETXOEN EUSKARA ERABILERA EZAGUTZAREN AZPITIK

Azken urteetan euskararen normalizazio bidean, irakaskuntzaren bidez, euskararen ezagutza zabaltzen egin dira batez ere ahaleginak. Ondorioz, asko gehitu da euskara eta euskaraz ikasi izan duten gaztetxoen taldea; baina badakigu, gazte hauen artean euskararen ezagupena hainbat ez dela ugaritu hizkuntza honen erabilpena. Eta jakina, gazteek erabiltzen ez duten hizkuntzak ez du oso argi bere etorkizuna.

Euskal Herriko, eta batik bat Euskal Autonomi Erkidegoko, 13/14 urtetako ia gaztetxo guztiak iritsi dira, etxean nahiz eskolan jasotako euskararen bidez, euskara ikastera –hizkuntza hau ondo ez bada ere erdizka ezagutuz-.

Baina ezin dugu gauza bera esan erabilerari dagokionez. Nahiz eta oraingo gazteek euskara gehiago erabiltzen duten, erdara nagusitzen da oraindik ere gazte hauen gizarte harremanetan. Gehienetan euskara erabiltzen dutenak nagusiki euskara ondo dakitenak dira, euskaldunak edo euskal elebidun deituak. Erdizka dakitenek, hau da, ia-euskaldun edo erdal elebidun bezala deitu izan direnek, ordea, ez dute euskara erabiltzeko joera garbirik agertzen.

Aipatzekoa da, hala ere, Etorkizuna aurreikusten 99 ikerketaren arabera, 13-14 urteko gaztetxoen euskararen erabilerak hazkundea izan duela azken urteetan, 1996ko datuak 1993koekin alderatuz. EAEn, batez ere lagunarteko erabileran[1]; etxeko erabilerak, berriz, ez du horrenbesteko hazkunderik izan, anai-arrebekiko harremanetan izan ezik.

Hala ere, jakinekoa da lurralde ezberdintasunak daudela kontu honetan, beren ikastetxeetan euskara ikasteko aukerak ere ezberdinak izan diren bezala. 1991ko datuak oinarri dituen gaztetxoen ikerketan, EAEn -euskara gehien erabiltzen den lurraldean- euskaraz ia beti hitz egiten zutenak 13-14 urtekoen hamarretik bi inguru ziren; hau da, euskaraz hitz egiten ondo dakitenen erdiak erabiltzen du ondoren hizkuntza hau[2].

Euskara ikasteko aukera izan duten gazteengan, euskararen ezagutzaren eta erabileraren artean etena dagoela ere nabarmentzen da Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikak bideratutako Euskararen Jarraipena III azterketan. 1991ko eta 2001eko datuak alderatuz, euskararen erabilerak gora egin duela ikus daiteke berrogeita hamar urte baino gutxiago dituztenen artean, batik bat. Baina, adin talde guztietan, euskararen erabilera elebidun kopuruaren erdia ingurukoa dela ere ikus daiteke, eta 16 urte baino gutxiagokoen artean, berriz, ezagutza-erabileraren arteko aldea handitu egiten dela.[3]

Beraz, azken urteotan -sei edo hamar urteko aldea duten ikerketen emaitzak alderatuz- zerbait hobetze bidean doa gure gizartearen etorkizuna diren gazteen euskararen erabileran. Ikerketa hauetan guztietan, ordea, behin eta berriz errepikatzen da gazte askok euskara jakin arren ez duela erabiltzen hizkuntza hau bere ohiko giza harremanetan. Beraz, behin eta berriz egiten dugu ondorengo galdera hau: Zerk eragiten du euskara bezalako hizkuntza gutxioengotu batekiko jokabidean edo erabileran?

2. EUSKARA, EUSKALDUN IZATEKO ALA LANA TOPATZEKO?

Gaztetxoen artean euskarari buruzko jarrerak neurtzeko hainbat gai aztertu ondoren -20 item ezberdin erabili ziren Lickert eskala batean-, argi ikusten da, alde batetik, gazteen gehiengoa euskararen normalizazioaren alde dagoela, baina, bestetik, iritziak banatuak agertzen direla euskarak zertarako balio duen adierazterakoan. Gazte batzuek euskara euskaldun izaerarekin lotzen dute; beste batzuek, berriz, lan aukerarekin lotzen dute hizkuntza hau.

Ondorengo taulan ikus daitekeenez, gazteen iritziak banatuta agertzen dira euskara eta norbere izanarekin egiten duten lotura ezberdinetan, eta baita euskararen beharrizan pragmatikoaren aurrean ere. Hain zuzen ere bi gai hauen inguruan: euskaldun izateko euskara jakin behar da edo lana topatzeko duen balioaren inguruan.

1.Taula: EUSKARAREKIKO JARRERA BEREIZGARRIENAK (13/14 URTEKO GAZTEAK Guztira 3.655 1991)

EUSKARAK LANA TOPATZEKO BAKARRIK BALIO DU

Guztira 3.655
%

E.A.E.

NAFARROA

IPARRALDEA

Ados

37,0

43,7

21,8

12,4

Aurka

49,8

45,2

55,4

75,7

EZ DA EUSKARARIK JAKIN BEHAR EUSKALDUNA IZATEKO

Guztira 3.655
%

E.A.E.

NAFARROA

IPARRALDEA

Ados

48,5

46,3

53,5

56,8

Aurka

34,8

37,9

22,0

34,0

NAHIAGO DUT INGELESA IKASI EUSKARA BAINO

Guztira 3.655
%

E.A.E.

NAFARROA

IPARRALDEA

Ados

34,3

28,4

51,8

49,1

Aurka

46,3

51,2

32,5

32,8

EZ DAGO EUSKALERRIRIK EUSKARARIK GABE

Guztira 3.655
%

E.A.E.

NAFARROA

IPARRALDEA

Ados

67,7

72,3

42,5

78,4

Aurka

15,8

15,6

17,7

13,9

ITURRIA: N.Larrañaga: Euskalerriko gaztetxoen euskararekiko jarrerak eta beren eragina euskara ikasi eta erabiltzean. Tesi Doktorala. Deustuko Unibertsitatea. Bilbo. 1995. (1991 urtean egin zen datu bilketa)

Jarrera ezberdin hauek -1991.urtean bildutako datuak-, 1999.urtean bildu ziren beste ikerketa batekoekin alderatu ahal izan ditugu. Azken zortzi urteetan izan dira aldaketa batzuk gaztetxoen euskararekiko jarreretan. "Euskalduna izateko ez dago euskara jakin beharrik" dion iritziak indarra galdu du azken urteotan. 1991ko datuen arabera EAEko13/14 urtekoen %46k ez zuen uste euskara jakin behar zenik euskalduna izateko; 1999an %39raino jaitsi da uste hau. Aurkako iritzia berriz, hau da, euskal izaera eta euskararen arteko lotura indartu egin da bi puntutan besterik ez bada ere.

Hiru lurraldetan errepikatzen da joera hau, honela Nafarroan 1991ean %53k ez zuen euskaldun izaera euskararekin lotzen eta 1999an %45eraino jaitsi da iritzi horren indarra; aurkako iritziak berriz ugaritu egin dira sei puntutan, hau da, euskaldun izaera euskararekin lotzen dutenena, %22tik %28raino igo da, Iparraldean ere lau puntutan hobetu da euskara euskaldun izaerarekiko lotura %34 tik %38raino.[4]

3. GAZTETXOEN EUSKARAREKIKO BURUKIDEAK BERAIEK IDATZITAKO IDAZLANETAN

Ikerketa honetan, euskararekiko jarreren azterketan sakontzeko asmoz, euskarari buruzko idazlan bat idazteko eskatu genien gaztetxoei; beraientzat euskara zer den askatasun osoz adierazteko aukera emanez.

1991.ko ikerketan, gazteei idazlan bat eskatzen zitzaien, hauxe izanik galdera:

- Zer da zuretzat Euskara?

1999.urtean eginiko ikerketan berriz bi galdera ireki egiten zitzaizkien gaztetxoei:

- Zuk zeuk nolako interesa duzu euskararekiko?
- Euskara zertarako?
 

Galdera irekien metodologia honen bidez -erantzuleari libreki erantzuteko aukera emanez-, galdera eratzean ikerlariak erantzulearengan izan dezakeen eragina gutxitu egiten da; bestalde erantzuleari ez zaio inolako mugarik ezartzen, eta azkenik, erantzuleak dituen ikuspegi eta kezka ezberdinak jasotzeko aukera zabalik uzten da; erantzun aukerak zehaztu gabe izatean. Arrazoi guzti hauengatik, galdera irekien metodologia honen bidez gazteen burubideak hurbilagotik aztertzeko aukera izan dugu.

Gazteek bere inguruan euskarari buruz entzuten dituen adierazpenen bidez, gurasoei, andereino-irakasleei nahiz lagunei entzuten dietenaren bidez osatzen dute bere jarrera euskararekiko. Beraz, esan daiteke euskal gazteen inguruan bizirik dauden euskarari buruzko uste, nahi eta asmoak jaso ditugula gazte hauek idazlanetan egin dizkiguten adierazpenen bidez.

Gaztetxoen idazlanetako adierazpenak bere horretan irakurri ondoren eta hitz adierazgarri bakoitzak bere testuinguruan duen esanahiaren arabera osatu ditugu sailkapeneko kategoria ezberdinak. Gaztetxoei egiten zitzaien galderari erantzunez, gazteek egindako adierazpenak honela sailkatu ditugu:

3.1. Eragile izanerazleak

Adierazpen hauei, norbere izatea edo izanahiari loturik daudenez, eragile izanerazleak deitu diegu. Gazte batzuen adierazpenetan, euskara norbere izanahiari lotua agertzen da, beste batzuentzat euskara euskaldun egiten gaituen hizkuntza da, beraz euskara beharrezkoa da euskaldun izateko. Hona hemen esaldi adierazgarri batzuk.

[...] Ni euskalduna naiz, alabaina nere hizkuntza euskara da.[...] (1991. 2.287.IDATZIA)
[...]Lehenik ni euskalduna naiz eta ez bakarrik Euskadin jaio naizelako nere hizkuntza euskera delako eta egunkari batek esan zuten bezela 1000 hizkuntz galdu behar dira eta hoien artean ez da euskera izan behar.[...](1999)
[...]Euskera Euskaldunon hizkuntza, Euskaldun egiten gaituena.[...][...] Euskera Euskaldunen hizkuntza bada eta beraz Euskaldun egiten gaituena euskera barik ez ginateke Euskaldunak izango.[...][...] Hau dalata, eta Euskaldun konsideratzen bagara gure hizkuntza Euskera egin behar dogu.[...] (1991. 1.448.IDATZIA)
[...] No me considero vasca vasca; sino que bueno algo si me considero pero como no lo se hablar, no me puedo considerar muy vasca.[...] (1991. 1.953.IDATZIA)

Euskararik gabe ez litzateke Euskalerririk izango, euskara baita bere oinarria eta funtsa:

[...] Euskera oso garrantzitsua da guretzat, zeren euskera bait da Euskal herria, Euskal Herri egiten duena. Euskal Herriak duen kulturarik nabarmenena eta haundiena euskera da. [...] (1991. 462.IDATZIA)
[...] Euskadi sin el euskera no sería nada. Es como una madre sin su hijo. Yo creo que el euskera se tiene que seguir enseñando, para toda la vida.[...] (1991. 940.IDATZIA)
[...] Pour moi c'est une langue importante et qu'il ne faudrai pas la pendre car le pays basque sans le basque ne serai plus le pays basque. J'aime c'ette langue et j'aimerais le pratiquer mais ce serait une langue de plus avec le francais, l'Espagnol et l'anglais.[...] (1991. 3.237.IDATZIA)
[...]euskara Euskal Herriko kulturaren zatirik garrantzitsuena da. Euskara gabe ez dago Euskal Herririk. Beharbada Espairian ez duzu euskaraz hitz egiteko aukera handitik baina hori berdin dio[...](1999).
[...]a mi el euskera en si me atrae me gusta aunque sencillo no me parece. Me parece que hace identificarnos con el Pais Vasco de donde somos. Me parece que quienes saben hablarlo tienen mucho merito me encanta escucharles ya que en la[...](1999)
 

Jarrera izanerazleak, Sanchez Carrion J.M."Txepetx"ek(1991)[5] aipatzen duen hizkuntza gutxiengotu bat ikasi eta erabiltzeko motibazioarekin edo izan nahiarekin du zer ikusia. Txepetx'en esanetan, bai erabileratik edo bai motibazio kultural batetik abiatuta, hiztunak hizkuntza bat beretzat hartzen du eta hizkuntza horretan izan nahi du.

3.2. Trukeordaineko eragileak

Beste gazte batzuk, euskara lana topatzeko edo tituloa eskuratu eta beren ikasketak aurrera ateratzeko baliagarri zaien tresna bat bezala ulertzen dute. Iritzi guzti hauetan euskararen bidez eskuratu daitekeen beste zerbaiti lotua agertzen da euskara, horregatik esan dezakegu trukeordaineko eragileak direla.

Euskara lan aukerei lotua agertzen da:

[...] Euskera ere oso baliogarria izaten da lanpostuak bilatzeko eta horrela jende asko bultzatzen du euskeraz hitzegitera eta ikastera.[...] (1991. 20.IDATZIA)
[...]euskera gure herriko hizkuntza denez ba beharrezkoa da eta edozein lanetarako nire ustez euskara jakitea behar beharrezkoa izan behar da gaztelera berriz beharrezkoa da Espanian baina euskal[...] (1999)
[...] El interes que muestra es bueno, porque se que si del euskera saco algo va a merecer la pena, para mi futuro creo que si yo lo supiera, tendre muchos más trabajos, aunque yo igual no utilize el euskera nada más que para trabajar, porque de mi familia nadie lo sabe, ni mis amigos.[...] (1991.621.IDATZIA)
[...]me preocupa algo porque siempre me han dicho que si no se euskera no podre tener trabajo ect. Asi que prefiero saber algo que nada[...] (1999)

Ikasketak aurrera ateratzeko edo gizartean eskatzen diren tituloen jabe egiteko ere baliagarri zaie euskara:

[...] Yo voy a estudiar euskera porque hay que estudiarlo pera poder seguir estudiando cualquier curso. Sino no lo estudiaba.[...] (1991.291.IDATZIA)
[...]Me interesa el euskera porque me parece una lengua bonita y relativamente facil. Me preocupa porque sin aprobar esta asignatura igual no puedo pasar de curso o no me puedo relacionar con otras personas que solo hablan en euskera[...](1999)
 
[...] Y eso son muchos años. Yo creo que si no tienes ni idea del euskera es como no tener graduado escolar. El que no tiene graduado escolar se va apique y el que no sabe euskera es igual.[...] (1991. 940.IDATZIA)
[...]euskera para nada excepto clase de euskera castellano para todo[...](1999)
[...] Euzkararen erabilera oso garrantzitzua da oraingoan euzkadin edozein ikasketa egiteko euzkararen tituloa ezkatzen dute lan irtenbide oso garrantzitzuak izaten ditu euzkara. [...] (1991.688.IDATZIA)

Quebec bezalako lurralde elebidunetan, Gardner R.C. eta Lambert W. (1959) [6] bigarren hizkuntza ikasteko motibazio mota bat bezala bereiztu izan dute motibazio instrumentala edo pragmatikoa.

3.3. Eragile integratzaileak

Jarrera mota hau azken ikerketan (1999) indartuta agertzen da. Zenbait gaztek euskarari balio komunikatzailea aurkitzen diote, hizkuntza hau ezagutzeak euskaldunak diren lagunekin harremanak izateko aukera ematen die. Euskara erabilgarria zaie euskal hiztunekin harremanak izateko, lagunak egiteko, euskaldunekin hitz egiteko e.a.

[...] Y cuando voy de viaje con eso de que nos juntamos todos los vascos ago muchos amigos.[...] (1991. 259.IDATZIA)
[...] J'aime cette langue car on communique, le plus souvent dans mon village, de cete langue.[...] (1991. 3.192.IDATZIA)
[...]Me interesa mucho porque me parece que es muy importante saber algo de euskera. 1¦ porque todo lo que sepas siempre te va a venir bien y 2¦ porque en Navarra mucha gente sabe euskera y si tu sabes puedes hablar con ellos. [...](1999)
[...]Siempre suelo hablar con mis hermanas en euskera en casa [...](1999)

[...] Euskera : euskera da lagunekin hitzegiteko eta ikastolan hitzegiteko. Erdera: da aita eta amarekin hitzegiteko.[...](1999)

W.Lambert'ek,[7] motibazio orientabide integratzailea eta instrumentala bereizten ditu Quebec'en bigarren hizkuntza ikasteko motibazio mota bezala. Beste hizkuntza komunitateko hiztunekin harremanak izan nahia, motibazio orientabide integratzailea litzateke W.Lambert'en esanetan. Euskaldunekin harremanak izan nahiak euskal munduan integratu nahia adierazten baitu.

Baina motibazio integratzailearekiko ezberdina litzateke jarrera izanerazlea. Besteekiko harremanak izatea eta norbere izanahia ezberdina baita, nahiz eta beste taldeko hiztunekin harremanak izateak taldekide edo kulturadun izatera bultzatu dezakeen harremanak jarraituak izanez gero.

Sanchez Carrion J.M."Txepetx"ek, azken jarrera mota honi motibazio naturala deitzen dio, berezkoa den zerbait gizakiarentzako eta ezberdindu egiten du motibazio hau motibazio razional edo kulturalarekiko. Hauek, Sanchez Carrion J.M."Txepetx"en ustez ez dute hizkuntzaren jabetzaren bigarren zirkuitoa bete ahal izateko hainako kontzientzia linguistikorik, ez dira hizkuntzaren balio kulturalaz jabetu, eta berezko balioa bakarrik aitortzen diote.

4. JARRERA IZANERAZLEEN ERAGINA EUSKARAREN ERABILERAN

Euskara ikasi duten gazteek, hizkuntza honekiko dituzten jarrera, asmo eta nahiak, berauen hizkuntz jokabideetan -hizkuntza ikasi eta erabiltzean- erabakiorrak dira.

Orainarte gaztetxoen inguruan egin izan ditugun ikerlanetan garbi azaltzen da, gazteek euskararekiko zer-nolako jarrera duen erabakiorra dela gazte honek egingo duen hizkuntza aukeran. Jarrera izanerazlea adierazten duten gaztetxoak eta batez ere euskara euskaldun izaerarekin lotzen dutenak dira, euskara gehien erabiltzeko joera dutenak.

2.Taula: EUSKARAREKIKO JARRERA ETA HIZKUNTZA ERABILERA

(13/14URTEKO GAZTETXOAK EUSKALERRIKOAK Guztira 3.655)

 

Zeharkako ehunekoak

%

GAZTELERA ERABILTZEN DU BETI EDO IA BETI

BI HIZKUNTZEN ERABILERA

EUSKARA ERABILTZEN DU BETI EDO IA BETI

EUSKARAK LANA TOPATZEKO BAKARRIK BALIO DU %100

86,5

04,0

08,1

EUSKARAK EZ DU LANA TOPATZEKO BAKARRIK BALIO %100

67,8

08,7

22,3

EUSKALDUNA IZATEKO EUSKARA JAKIN BEHAR DA %100

57,7

09,9

 

31,3

EZ DA EUSKARA JAKIN BEHAR EUSKALDUNA IZATEKO %100

89,3

04,2

05,5

ITURRIA: N.Larrañaga: Euskalerriko gaztetxoen euskararekiko jarrerak eta beren eragina euskara ikasi eta erabiltzean. Tesi Doktorala. Deustuko Unibertsitatea. Bilbo. 1995. (1991 urtean egin zen datu bilketa)

Euskal gazteen artean euskara beti edo gehienetan erabiltzen dutenen batazbestekoa ehuneko hamabostaren ingurukoa bada, bikoiztu egiten da euskararen erabilera, euskara euskaldun izaeraren oinarritzat dutenen artean.

Sanchez Carrion J.M."Txepetx"en ustez, hiztunak hizkuntza bat kulturalki baloratzen duenean, hizkuntza horri bizitza ematen dio; hiztun osoa litzateke hau, hizkuntzaren eremu sinbolikoa osatuko lukeena.

Jarrera izanerazleak, norbere barneko edo izatezko eragileak dira. Norbera izateko euskara beharrezkoa dutenak dira gehienbat euskara ikasten dutenak eta ikasteaz gain hizkuntza hau erabiltzen dutenak.

Beste zenbait ikerketetan berriz, inguruneko euskara ezagutza urria eta hizkuntza gaitasun ez nahikoa azpimarratu izan dira, euskara ez erabiltzearen arrazoi bezala, Euskararen Jarraipena III kasu. Gure ikerketan ingurunearen euskara ezagutza neutralizatu nahi izan genuen. Bestalde, norberaren euskara ezagutza ziurtatua genuen nolabait gure adin taldean; kontutan izan behar da 13/14 urterekin gaur egun EAEko gazteek izan dutela euskara eskolan ikasteko aukera. Beraz, inguruneko euskararen ezagutzaren baldintza ziurtatua izanez gero, jarrerek erabileran zenbateraino eragina duten jakingo genuen.

Ondorengo taulan ikusi daitekeenez, gune erdaldunetan ez da nabari gazteen jarrerek euskararen erabileran duten erasana, erdara hizkuntza nagusia izanik, euskararekiko jarrera bat ala bestea izanda ere, erdarak ordezkatzen baitu euskara gehienetan.

Zonalde euskaldunetan berriz, hau da, euskara erabiltzeko baldintzak ematen diren guneetan eta 13-14 urteko gazteen euskara ezagutza ziurtatua dagoenean, jarrera bat ala bestea izateak banatzen ditu euskara erabiltzaileak, ez erabiltzaileekiko. 3.taulan giza harreman gehienetan euskara erabiltzen dutenen ehunekoak azaltzen ditugu, erabilera honen indarra batzuen eta besteen artean alderatu asmoz.

3.Taula: EUSKARA ERABILTZEN DUTEN GAZTEAK, HERRIKO EUSKARA EZAGUTZA

ETA JARERRAREN ARABERA (13/14URTEKO GAZTETXOAK EUSKALERRIKOAK Guztira 3.655 1991)

EUSKARA ERABILTZEN
DUTENAK
BETI EDO GEHIENETAN
%

ZERBAIT EUSKALDUNA
%0-40
Euskaldun
(2.520 gazte)

NAHIKO EUSKALDUNA
%40-60 Euskald.
(484 gazte)

OSO EUSKALDUNA
%60-100
Euskaldun
(651 gazte)

EUSKARA LANA TOPATZEKO BAKARRIK BALIO
Ados....1.284

Aurka...1.703


0.4

3.2


6.4

18.2


10.4

36.2

EZ DA EUSKALERRIRIK EUSKARARIK GABE
Ados....2.324

Aurka.....553


3.7

0.1


24.8

1.0


46.4

2.6

NAHIAGO DUT INGELESA IKASI EUSKARA BAINO
Ados....1.181

Aurka...1.597


0.3

3.1


0.4

22.5


0.9

46.1

EUSKALDUNA IZATEKO EZ DA EUSKARA BEHAR
Ados.....1.662

Aurka...1.210


1.1

2.4


5.2

18.8


6.9

37.9

ITURRIA: N.Larrañaga: Euskalerriko gaztetxoen euskararekiko jarrerak eta beren eragina euskara ikasi eta erabiltzean. Tesi Doktorala. Deustuko Unibertsitatea. Bilbo. 1995. (1991 urtean egin zen datu bilketa)

OHARRA: Euskara erabiltzen dutenen datuak bakarrik aurkezten ditugu, %100 a, erdara erabiltzen dutenek eta euskara eta erdara biak berdin erabiltzen dutenek osatzen dute kasu guztietan.

Bigarren ikerketa batetan, 1999.urtean 13/14 urteko gaztetxoen ikerketan[8] berriztatu genuen neurketa berbera, hau da, euskararekiko jarrerek beren hizkuntza erabileran duten erasana. 1999.urteko ikerketan euskararen erabilera edo jokabide ezberdinak neurtu ziren:

  • - Jakitea gustatuko litzaizkiokeen hizkuntzen hautapena.
  • - Norberak bere buruarekiko egiten duen hizkuntza erabilera, pentsatzeko norberak erabili ohi duen hizkuntzaren aukera.
  • - Etxeko euskararen erabilera, hau da, familiarteko harremanetan euskararen erabilera.
  • - Ikasketak jarraitzerakoan, euskaraz zenbat ikasgairen aukera egiten den

4.taulako datuetan ikus daitekeen bezala, jarrera izanerazleak adierazten dituzten gaztetxoak dira ondoren euskara gehien erabiltzeko joera argienak dituztenak.

Ondoren euskara gehien erabiltzen dute, jarrera integratzaileak adierazten dituzten gaztetxoek, hau da euskara komunikatzeko baliagarria ikusten denenek. Jarrera integratzailea duten gazteen etxeko euskara erabilera, jarrera izanerazleak dituztenen hainbatekoa da. Pentsatzeko hizkuntza bezala ordea, norberak bere buruarekiko erabileran euskara gehiago erabiltzeko joera agertzen dute, euskararekiko jarrera izanerazleak dituztenek.

Trukeordaineko eragileak, hau da, euskara beste zerbait lortzeko -lana, ikasketak ea.-ikasten dutenek, euskararen aldeko jokabide ahulagoa agertzen dute. Hauek euskara gutxiago erabiltzen dute bai pentsatzeko hizkuntza bezala, eta baita etxean ere. Joera berdina ikusten da ikastetxeko ikasgaietan euskara aukeratzerakoan ere, euskara gutxiago aukeratuz.

Euskararekiko jarrera trukeordainekoa nahiz integratzailea adierazten duten gazteak, euskara bigarren hizkuntza bezala hautatzeko joeran nagusitzen dira. Jarrera izanerazleak dituzten gazteek berriz, euskara gehienbat lehen hizkuntza bezala hautatzen dute.

4.Taula: EUSKARAREKIKO JARRERAK ETA EUSKARAREN JOKABIDE EZBERDINAK.

EUSKARAZKO JOKABIDE EZBERDINAK

Zeharkako ehunekoak %

 

Guztira

Jakitea nahi lukeen

1.go hizkuntza:

Euskara

Jakitea nahi lukeen

2.go hizkuntza:

Euskara

Pentsatzeko hizkuntza:

Euskara, beti edo gehienetan

Etxeko hizkuntza:

Euskara, Beti edo gehienetan

Ikasgaien hizkuntza: Euskaraz guztiak edo gehienak

TRUKEORDAINEKO JARRERAK
Euskara lana topatzeko baliagarria

           
319

%33

%31

%15

%13

%33

Ikasketetarako baliagarria
JARRERA INTEGRATZAILEA

121

%36

%32

%18

%13

%40

           

Komunikaziorako baliagarria da
JARRERA IZANERAZLEAK

239

%44

%31

%18

%19

%43

           

Gure hizkuntza euskara da

68

%55

%20

%26

%12

%62

Euskarak euskaldun egiten gaitu

186

%62

%13

%26

%18

%60

Euskalerriaren izaera eta oinarria

106

%52

%28

%19

%19

%52

ITURRIA: N.Larrañaga: “Jarrerak eta jokabideak euskararen etorkizunera begira�» in I.Martinez de Luna, Berriotxoa K. eta beste batzuk: Etorkizuna aurreikusten 99:Euskalerriko gaztetxoak eta euskara. EHU Soziologia II Saila, Nafarroako Unibertsitate Publikoa eta Iparraldeko Euskal Kultur Erakundea. Gasteiz 2.000

5. EUSKARAREKIKO JARREREN BILAKAERA

Euskalerriko 13/14 urteko bi azterketak alderatuz, 1991 eta 1999.ekoak, euskararekiko jarrerak gaztetxoen artean izan duten bilakaera ezagutu dezakegu. Horretarako, ikerketa bakoitzean bildu diren idatzi guztien gain ateratako ehunekoak alderatu ditugu.

5.Taula: GAZTETXOEN EUSKARARI BURUZKO ADIERAZPENEN BILAKAERA 1991/1999

 

GAZTETXOEK EUSKARARI BURUZ

AIPATU DITUZTEN GAIAK

Testuak

1991

%

Testuak

1999

%

ALDEA

 

1991 /1999

 

TRUKEORDAINEKO JARRERAK

622

%18

440

%14

-4

Lana topatzeko eta etorkizunerako beharrezkoa da

560

16%

319

%10

-6

Ikasketetarako balio du

62

2%

121

%4

+2

JARRERA INTEGRATZAILEA

   

239

%7

+7

Komunikatzeko, elkarulertzeko baliagarria, etxekoekin, lagunekin, ikastetxean e.a.

   

239

%7

+7

JARRERA IZANERAZLEAK

616

%18

453

%14

-4

Euskara, gure hizkuntza eta gure kultura da

236

7%

186

%6

-1

Euskarak euskaldun egiten gaitu, euskal izaeraren oinarria

236

7%

68

%2

-5

Euskara Euskalerriaren izaera eta oinarria da

   

106

%3

+3

Euskalerriko jendeak jakitea edo erabiltzea nahiko luke

   

23

%1

+1

Euskara Euskalerriko hizkuntza da

144

4%

70

%2

-2

BESTELAKO JARRERAK

         

Euskara betiko hizkuntza, ohitura

166

5%

   

-5

Euskara ikasi, hizkuntza bat gehiago jakiteko

131

4%

123

%4

=

Euskara hizkuntza baliotsua, garrantzitsua, interesgarria

   

387

%12

+12

Euskara Euskalerrian erabilgarria edo beharrezkoa da

   

195

%6

+6

Hizkuntza zaharra, aintzinakoa, gizarte tradizionalari lotua

506

14%

112

%4

-10

Euskara ikastera behartuta

201

6%

63

%2

-4

Euskara ikasi beharraren alde

   

17

%1

+1

Euskara ikastea zaila da

   

168

%5

+5

Euskara ikastea ez da zaila

   

20

%1

+1

Euskara ikastea aspergarria, ez dute atsegin

   

45

%1

+1

Gure hizkuntza erdara da. Euskara ez da gure hizkuntza

   

23

%1

+1

Euskara eta erdara dira gure hizkuntzak

   

11

%0

 

EUSKARAREN BALIOA ZALANTZAN

364

%10

508

%16

+6

Euskarazko ikasgaia ez du atsegin, ez da beharrezkoa

   

50

%2

+2

Euskarak ez du balio lana topatzeko

   

14

%0

 

Euskararen balioa zalantzan ipintzen dute, erdara garrantzitsuagoa

203

6%

185

%6

=

Euskara Euskalerrian bakarrik da erabilgarria

   

96

%3

+3

Euskarak ez du balio komunikatzeko edo ez da erabiltzen

   

38

%1

+1

Nahiago beste hizkuntzak ikastea euskara baino

161

5%

61

%2

-3

TESTUAK GUZTIRA

3.442

%100

3.146

%100

 

ITURRIAK: - N.Larrañaga: Euskalerriko gaztetxoen euskararekiko jarrerak eta beren eragina euskara ikasi eta erabiltzean. Tesi Doktorala. Deustuko Unibertsitatea. Bilbo. 1995. (1991.urtean bildutako datuak)

  • - N.Larrañaga: “Jarrerak eta jokabideak euskararen etorkizunera begira» in I.Martinez de Luna, Berriotxoa K. eta beste batzuk: Etorkizuna aurreikusten 99:Euskalerriko gaztetxoak eta euskara. EHU Soziologia II Saila, Nafarroako Unibertsitate Publikoa eta Iparraldeko Euskal Kultur Erakundea. Gasteiz 2.000

Alde batetik, aitortu behar dugu, jarrera mota berdintsuak ageri direla ikerketa batean eta bestean. Azterketa ezberdinak izan arren, jarrera garrantzitsuenek bere presentzia mantendu dute beraz. Gure emaitza eta ondorioei baliotasuna ematen dio honek, behin eta berriz errepikatzen baitira emaitzak.

Euskara hizkuntza baliagarri bat bezala deskribatzen dute gazteek eta hizkuntza honen aldeko jarrera nagusitzen da beraien artean Baina arrazoi ezberdinetan oinarritzen dute gazte batzuek eta besteek euskararen balioa.

Euskarak lanerako duen balioa ageri da bi ikerketetan aipatuena den arrazoi bezala. Baina euskararen lanerako baliagarritasunak, 1999.ean indarra galdu du, 1991.urtearekin alderatuz. Bestalde, euskarak ikasketetarako duen baliagarritasunak zerbait gora egin du azken urte hauetan. Esan dezakegu, euskarak lanerako trukeordianeko balioa ahuldu duela, nahiz eta ikasketetarako trukeordaineko balioa sendotu duen.

Azken azterketan, jarrera berri bat adierazi digute gazteek euskararekiko, jarrera integratzailearena hain zuzen. Azken urtean euskarak batez ere komunikaziorako baliagarritasuna irabazi du. Esan dezakegu, euskarak gazteentzat, beste euskaldunekin harremanak izateko balioa irabazi duela.

Bestalde, oraingo gazteek 1991.ekoekin alderatuz, euskara euskaldun izaerarekin zerbait gutxiago lotzen dute. Baina joera honen kontrajarrian, gehiago lotzen dute oraingoek euskara Euskalerriaren izaerarekin. Dena dela esan dezakegu zerbait ahulako agertzen direla jarrera izanerazleak azken azterketan.

Azkenik, euskararen balioa zalantzan ipintzen dituzten gazteak gutxiengo badira ere -bi ikerketetan ageri da hau-, azken urteetan gorako joera hartu dutela azpimarratzekoa da.

6. EUSKARAREKIKO JARRERA EZBERDINAK GIZARTEZKO EZAUGARI EZBERDINEN ARABERA

Euskararekiko jarrerak ezberdinak dira gaztetxoen gizarte ezaugarriak aldatzen diren eran. Badira gizarte ezaugarri batzuk, euskararekiko jarrerak osatzen eragin nabarmena dutenak. Gizarte ezaugarri hauek euskararekiko jarrerekin duten lotura errepikatu egiten da guk eginiko bi ikerketetan:

1999.urtean eginiko ikerketan honelako gizarte ezaugarriak dituzte jarrera ezberdinak adierazten dituzten gaztetxoek:

Ikastetxe motaren arabera:

  • - Ikastola pribatuetan euskarak euskaldun egiten gaituenaren iritzia nagusitzen da.
  • - Euskarari lana topatzeko baliagarritasuna berriz ikastetxe pribatuetan eta publikoetan nagusitzen da.
  • - Ikastola publikoetan berriz, euskara Euskal Herriko hizkuntza bezala duen erabilgarritasuna nagusitzen da.
Hizkuntza ereduei begira:
  • - D ereduko ikasleak dira nagusiki euskarak euskaldun egiten gaituen adierazpena egiten dutenak
  • - A ereduko ikasleek berriz gehienbat euskara lana topatzeko aukera bezala ikusten dute
  • - B ereduko ikasleen artean euskarari komunikaziorako baliagarritasuna aurkitzen diote gehienbat.

Ama hizkuntzaren arabera:

  • - Ama hizkuntza euskara izan dutenek, euskarak euskaldun egiten gaitu eta komunikaziorako baliagarri zaiela azpimarratzen dute batez ere. Eta indar gutxiagoarekin adierazten dute lanerako baliagarritasuna.
  • - Ama hizkuntza euskara eta erdara izan dituztenek, lanerako baliagarraitasuna eta ondoren komunikaziorako baliagaraitasna azpimarratzen dituzte. Indar gutxiagoarekin diote euskaldun egiten gaituela
  • - Ama hizkuntza erdara izan dutenek, lanerako balioa ikusten diote hizkuntza honi eta ondoren Euskalerrian hizkutza honek duen erabilgarritasuna nabarmentzen dute.

Beraz, behin eta berriz ikusten da jarrera izanerazlea batez ere D ereduan, ikastoletan eta ama hizkuntza euskara izan dutenen artean indartzen dela. trukeordaineko jarrera berriz, lanerako baliagarritasuna azpimarratuz, A ereduan du presentzia nagusiena, ikastetxe pribatu nahiz publikoetan eta ama hizkuntza erdara nahiz biak -erdara eta euskara- izan dituztenen artean.

Azkenik, jarrera integratzailea, B ereduan eta ama hizkuntza bezala -euskara eta erdara-bi hizkuntza izan dituztenen artean agertzen da batez ere.

7. ONDORIOA

Ikerketa hauekin behin eta berriz agerian uzten dugu beraz euskara ikasteko aukerak emanik ere, batez ere eskolaren bidez, euskara ikasiko duen gaztetxoak hizkuntza horrekiko jarrera izanerazlea izateak duen garrantzia, hizkuntza hori ikasteaz gain hizkuntza horretan hitz egingo badu.

Batez ere azken azterketan ikusi dugu gazteek jarrera integratzailea izatea euskararen erabilerarekiko ere oso baikorra izan daitekeela; beste euskaldunekin komunikatzeko tresna bezala ikusten dute gazteek euskara eta horrek hizkuntza hau erabiltzera bultzatzen ditu. Eta agian, etorkizunean, euskaldunekiko harremanak jarraituz gero jarrera izanerazle bat har dezakete.

Baina euskararekiko jarrera trukeordainekoa dutenen artean agertzen da batez ere euskara ikasi bai baina hizkuntza hau ez erabiltzeko joera. Hauek, euskara batez ere eskolan ikasten dute, ordainetan etorriko den zerbaiten truke -lana, titulua-, bere ahaleginaren ordaina izaten duenean, edo ordainik ikusten ez dutenenean, hau da, titulua eskuratu, ikasketak bukatu edo euskara behar ez den lanen bat aurkitu- hizkuntza honekiko motibazioak ere indarra gal dezake.

Jarrera izanerazleen garrantzia aitortuta, esan behar da dena dela, bai jarrera trukeordainekoak eta baita integratzaileak ere, euskarak gure gizartean duen erabilgarritasuna eta balio pragmatikoaren adierazle direla eta zentzu horretan euskararen normalizaziorako bidelagun izan daitezkeela.

OHARRAK

1. LARRAÑAGA N. (1995). Euskal gaztetxoen euskararekiko jarrerak eta beren eragina euskara ikasi eta erabiltzean. Tesi doktorala, Bilbo, Deustuko Unibertsitatea.
E.A.E.'n %18k erabiltzen du euskara ia beti, euskara ondo menperatzen duten gaztetxoak %36 osatzen duten bitartean.
2. MARTINEZ de LUNA I. eta besteak (2000). Etorkizuna aurreikusten 99: Euskal Herriko gaztetxoak eta euskara. Gasteiz. Orr.172.
EAEan ia beti euskara erabiltzen dute 13-14 urtekoen %23k koadrilako lagunekin, %28k ikaskideekin eskolan eta %21k ikaskideekin eskolaz kanpo. Familiako erabilera ere antzekoa da %23k aitarekin, %20k amarekin eta gehiagok erabiltzen du euskara anai-arrebekin %28k.
3. EUSKO JAURLARITZA (2001), EUSKARAREN JARRAIPENA III: "Euskararen egoerari buruzko adierazleak, adinaren arabera" EAE.
4. MARTINEZ de LUNA I.eta besteak (2000) 179 orr.
5. SANCHEZ CARRION J.M. "Txepetx" Un futuro para nuestro pasado. Claves de la recuperación del Euskara y teoría social de las lenguas. (1991) 2ªed. SFV Julio Urquijo, Adorez eta Atseginez, Donostia.
6. GARDNER R.C., LAMBERT W.E. (1959). "Motivational variables un second-language acquisition" in Canadian Journal of Psychology (959) 13.
7. GARDNER R.C., LAMBERT W.E. (1959)
8. MARTINEZ de LUNA I.eta besteak (2000) 248 orr.

 


 

[1] MARTINEZ de LUNA I eta besteak (2000). Etorkizuna aurreikusten 99: Euskal Herriko gaztetxoak eta euskara. Gasteiz. 172. or.

EAEan ia beti euskara erabiltzen dute 13-14 urtekoen %23k koadrilako lagunekin, %28k ikaskideekin eskolan, eta %21ek ikaskideekin eskolaz kanpo. Familiako erabilera ere antzekoa da: %23k aitarekin, %20k amarekin, eta gehiagok erabiltzen du euskara anai-arrebekin: %28k.

[2] LARRAÑAGA N. (1995). Euskal gaztetxoen euskararekiko jarrerak eta beren eragina euskara ikasi eta erabiltzean. Tesi doktorala, Bilbo, Deustuko Unibertsitatea.

EAEn %18k erabiltzen du euskara ia beti, euskara ondo menperatzen duten gaztetxoak %36 osatzen duten bitartean.

[3] EUSKO JAURLARITZA (2001. EUSKARAREN JARRAIPENA III: "Euskararen egoerari buruzko adierazleak, adinaren arabera" EAE.

[4] MARTINEZ de LUNA I.eta besteak (2000) 179 orr.

[5] SANCHEZ CARRION J.M. "Txepetx"(1991) Un futuro para nuestro pasado. Claves de la recuperación del Euskara y teoría social de las lenguas. Donostia, 2ªed. SFV Julio Urquijo, Adorez eta Atseginez.

[6] GARDNER R.C.,LAMBERT W.E (1959). "Motivational variables un second-language acquisition" in Canadian Journal of Psychology 1959, 13.

[7] GARDNER R.C., LAMBERT W.E. (1959)

[8] MARTINEZ de LUNA I.eta besteak (2000) 248 orr.

BAT aldizkaria: 
47. 2003ko ekaina. Donostria-Baiona Eurohiria
Kokapen geografikoa: 
Euskal Herria
Egilea(k): 
Nekane Larrañaga
Urtea: 
2003