Euskara Donostia-Baiona Eurohirian

EAE

Ereduen eboluzioak bide berdinetik jarraitzen du azken 20 urteotan. D eredua igo eta B eredua mantenduz (gutxi gorabehera haur hezkuntzako ikasleriaren % 30 izanik), joera garbia azaltzen da urtetik urtera. Datu hauek adierazten dutenez, eskolan hasten diren umeen % 90 eredu elebidunetan ari dira

Iparraldean, aldiz, eskolatze prozesua oso bestelakoa da, Thierry Delobel, Ikas-Bi (2003) guraso elebidunen elkartearen arduradunaren arabera. Lurralde horretan 2010erako lortu nahi dute sare publikoaren % 40 elebiduna izatea. Egungo kopurua % 25 da ikastetxe publikoetan

EAEn euskaraz mintzatzen den populazioaren kopurua apurka-apurka gora doan heinean (% 11,5etik % 16ra pasatuz), Iparraldean, epe berdinean, 1989tik-2001era, kopuru horrek pitin bat behera egin du, % 6,5etik % 5,8ra pasatuz

Bi lurraldeetan ikasten diren lau hizkuntzak eta eskolaren eta gizartearen bidez horietan lortutako gaitasunak, ikasleen arteko ezberdintasunak oso nabarmenak direla adierazten dute

Alegia, bi lurraldeetako ikasleak elkarren artean ulertzeko aukerak horrelakoak dira: euskaraz eta gaztelaniaz lautik bat, ingelesez lautik hiru, eta frantsesez ia deus ez

Iparraldean beharrezkoa da beren euskararekiko politika berraztertzea, B eta D ereduan ikasten duten ikasleen % 25eko kopuru hori gaindituz

EAEn ere, era berean, sakoneko hausnarketa egin beharra dago. Lau urtetik aurrera ingelesa bultzatzen duen eskolako hizkuntza politika berrikustea komenigarria izango da, frantsesa bultzatuz Iparraldekoek gaztelania ikasten duten antzera (% 25), mugaz bi aldetara elkar ulertzea bultza nahi badugu

1.-EUSKARA ESKOLETAN

EAE

Ereduen eboluzioak bide berdinetik jarraitzen du azken 20 urteotan. D eredua igo eta B eredua mantenduz (gutxi gorabehera haur hezkuntzako ikasleriaren % 30 izanik), joera garbia azaltzen da urtetik urtera. Datu hauek adierazten dutenez, eskolan hasten diren umeen % 90 eredu elebidunetan ari dira, hau da, euskara era trinko edo ertainean (B eta D ereduak); A ereduan ari direnak, aldiz, % 10era ez dira iristen. Gipuzkoari dagokionez, Donostia hiriaren antz handiena duen lurraldean, haur hezkuntzan hasitako ikasleen kopurua, B eta D ereduan, % 97 da, 2002-2003 ikastaroan.

HAUR HEZKUNTZA GIPUZKOAN

PUBLIKOA

PRIBATUA

A

0,1

5,4

B

14

28,9

D

85,9

65,7

 

100

100

IPARRALDEA

Iparraldean, aldiz, eskolatze prozesua oso bestelakoa da, Thierry Delobel, Ikas-Bi (2003) guraso elebidunen elkartearen arduradunaren arabera. Lurralde horretan 2010erako lortu nahi dute sare publikoaren % 40 elebiduna izatea. Egungo kopurua % 25 da ikastetxe publikoetan. Bestalde, irakaskuntza elebidunak, kasu honetan, B eredua esan nahi du, erdia euskaraz eta beste erdia frantsesez, Frantziako Konstituzioaren arabera frantsesa baita hizkuntza ofizial bakarra eta ezinezkoa baita ikastetxe publikoetan D eredua ezartzea. Paueko Inspection Academiqueren iturriak harturik (2000), Iparraldean, 3 urtetik 10 urtera eredu elebidunetan (B + D) ikasten duten umeen kopurua % 20 da. Kopuru honetan hartzen ditugu eskola publikoak (B eredua), eskola pribatu konfesionalak (B eredua) eta Seaska Ikastolak (D eredua).

Sare pribatuan, SEASKA Ikastolan azken urtean (2002) 1800 ikasle matrikulatu dira D ereduan, haur hezkuntza, lehen hezkuntza eta ertaina kontuan hartzen ditugula. 20 urteko garapena honako hau da:

2.-EUSKARA KALEAN

 
 

 

 

 

 

 

 

Goiko grafikoan ikus dezakegunez, EAEn euskaraz mintzatzen den populazioaren kopurua apurka-apurka gora doan heinean (% 11,5etik % 16ra pasatuz), Iparraldean, epe berdinean, 1989tik-2001era, kopuru horrek pitin bat behera egin du, % 6,5etik % 5,8ra pasatuz

 
 

 

 

 

 

 

 

Haurrei dagokionez, EAEn, epe berdinean (1989tik 2001era), euskararen erabilpenak gora egin duela baiezta dezakegu; 12 urteotan % 16,7tik % 23,5era igaro da. Urte sasoi horretan, euskararen erabilpena Iparraldean haurrengan, maila berdintsuan mantendu da: % 5 inguruan.

3.-ATZERRIKO HIZKUNTZA ESKOLAN

Europar adituaren iritziz (Ruud Halink, CICERO proiektua, “Mugaldeko hizkuntzak», 2002) elkar-bizikidetasuna eta elkartrukeak bultzatzeko euskara da lehenengo ikasi behar den hizkuntza, ondoren auzokoarena eta azkenik ingelesa, 12 urtetik aurrera.

EAEko ikasle gehienak (% 95) atzerriko hizkuntza ingelesa ikasten duen bitartean, Iparraldean kopuru hori % 75 da, gainontzeko % 25ak espainola atzerri hizkuntza aukeratzen dutelarik.

Gipuzkoako ikasleen % 5ak besterik ez du frantsesa, alemanera, italiera… ikasten atzerri hizkuntza bezala. Datu horren arabera, frantsesa ikasten dutenen kopurua, gutxi gora behera, % 2-3koa da.

Orain arte esandako datuen arabera, eskolan ezagutzen diren hizkuntzekin ondorengo taula osa dezakegu:

 

ERKIDEGOA

IPARRALDE

EUSKARA

% 97

% 25

GAZTELANIA

% 100

% 25

INGELESA

% 95

% 75

FRANTSESA

% 2

% 100

 
 

Bi lurraldeetan ikasten diren lau hizkuntzak eta eskolaren eta gizartearen bidez horietan lortutako gaitasunak, ikasleen arteko ezberdintasunak oso nabarmenak direla adierazten dute. Goiko grafikoa ikusiz, Bidasoaren bi aldeetan, ikasleen arteko hizkuntzetan berdinen dagoena ingelesa izango litzateke, Gipuzkoan % 95 eta Iparraldean % 75 izanik; euskara eta gaztelaniaren kasuan, Gipuzkoan ia % 100 ikasten da, baina Iparraldean kopuru horiek % 25 inguruan dabiltza. Hizkuntzen arteko distantziarik handiena frantsesaren kasuan aurki dezakegu, % 2 besterik ez baitira Gipuzkoan hizkuntza hori ikasten dutenak; Iparraldean, aldiz, % 100ak menperatzen du.

Alegia, bi lurraldeetako ikasleak elkarren artean ulertzeko aukerak horrelakoak dira: euskaraz eta gaztelaniaz lautik bat, ingelesez lautik hiru, eta frantsesez ia deus ez. Egoera paradoxiko honetan bi lurraldeetako gazteen artean ingelesez ulertzea errazago dirudi beste hizkuntzetan baino; hain zuzen urrutiena gertatzen den hizkuntzan, ez batzuena ez besteena ez den “lingua franca»n

4.-ONDORIOAK

Donostia eta Bilbo Baionatik Bordeletik baino gertuago daudela ohartu behar dugu eta, era berean, Baiona Donostiatik Londresetik baino hurbilago dagoela; bi lurraldeetako elkar trukea erraztu egingo litzatekeela onartu beharko genuke hezkuntza sistemen hizkuntza politikaren paradoxa harrigarria konpontzen den heinean. Horrela, hau da ondorio gisa azaldu nahi duguna:

1.-Iparraldean beharrezkoa da beren euskararekiko politika berraztertzea, B eta D ereduan ikasten duten ikasleen % 25eko kopuru hori gaindituz, EAEko gazteekin elkar ulertzea eta trukatzea nahi badugu.

2.-EAEn ere, era berean, sakoneko hausnarketa egin beharra dago. Lau urtetik aurrera ingelesa bultzatzen duen eskolako hizkuntza politika berrikustea komenigarria izango da, frantsesa bultzatuz Iparraldekoek gaztelania ikasten duten antzera (% 25), mugaz bi aldetara elkar ulertzea bultza nahi badugu.

3.-Iparraldean dagoen euskarazko irakasleen hutsunea, EAEn dauden irakasleekin bete daiteke; eta baldin eta EAEn ingelesetik frantsesera aldatuko balitz atzerri hizkuntza ikasteko joera, frantseseko irakasleak Iparraldeko jatorrizko irakasleekin osa daitezke EAEn.

BAT aldizkaria: 
47. 2003ko ekaina. Donostria-Baiona Eurohiria
Kokapen geografikoa: 
Euskal Herria
EAE
Ipar Euskal Herria
Egilea(k): 
Felix Etxeberria
Urtea: 
2003