Soziolinguistika EHUren uda ikastaroetan: matrikula zabalik
Urtero bezala, EHUren Uda Ikastaroen aurtengo edizioan bi aukera eskainiko ditu Soziolinguistika Klusterrak. Zer egin ahozko komunikazioa eskolan lantzeko? tailerra (Uztailaren 4 eta 5ean Barakaldon) eta Jendaurreko euskarazko komunikazioa: praktikatik ikasten ikastaroa (Uztailaren 9 eta 10ean Bilbon).