Euskararen erabilera publikoa sustatzeko emandako urratsak partekatu eta hizkuntza erabilera berritzaileak aztertu dituzte Gipuzkoa Berdinagoko eragileek

“Euskarak eta hizkuntza berdintasunak aurrera egingo badute, hiru alor nagusitan eragin behar dugu, horietatik etorriko baita aurrerabidea. Gizarte aktibazioa, berrikuntza eta elkarlana”. Hitz horiekin ireki du gaurkoan Gipuzkoako diputatu nagusiak, Markel Olanok, Gipuzkoa Berdinago egitasmoko kideek Etorkizuna Eraikiz Gunean egindako jardunaldia. Hizkuntza erabilera aurreratuak partekatu eta sustatzeko sortutako egitasmo hau, gaineratu duenez, hiru ardatz horiekin “lerrokatzen” da.

Argitaratu da BAT 112: Euskaltzaleen mugimendu berritua

Euskaltzaleen Topagunearen eta Soziolinguistika Klusterraren arteko lankidetzaren fruitu da BAT Soziolinguistika Aldizkariaren zenbaki hau. Topaguneak euskaltzaleen mugimendurako interesekoak diren gaien inguruan urtero antolatzen ditu Topaldia jardunaldiak. Badira jada, hemezortzi edizio. Azkena, 2019ko urtarrilaren 31n, EHUren Bilboko Bizkaia Aretoan burutu zen eta “Euskaltzaleen Mugimendu berritu baterantz”goiburua izan zuen.

Gipuzkoako hizkuntza-aniztasunaren mapa aurkeztu da

Gipuzkoako hizkuntza-aniztasunaren mapa aurkeztu dute gaur Donostian Foru Aldundiak eta Soziolinguistika Klusterrak, lurraldean dugun hizkuntza-aniztasunaren egungo errealitatea  ezagutzeko ahalegina eta aniztasun hori ahalik eta modu egokienean kudeatzeko tresna gisa. Ikerketa honen arabera, euskara eta gaztelaniaz gain, 130 hizkuntza inguru hitz egiten dira gipuzkoarren artean, eta horietatik hamarren kasuan 1.000 biztanle baino gehiagok ezagutzen dituzte.

Miguel Galiciak irabazi du Txillardegi-Hausnartu soziolinguistika saria

Miguel Galicia Lambarri filologo eta euskaltegiko irakasleak irabazi du 2019ko Hausnartu soziolinguistika saria euskara biziberritzeko plan eta proiektuen ebaluazioaren inguruko lanarekin. Bigarren saria Jon Fernandez kazetariarentzat izan da, Ondarroako nerabeen sare sozialetako hizkuntza-erabileraren azterketagatik. Hirugarren saria Xabier Madorranek jasoko du IKTek euskaran duten eraginari buruzko lanagatik. Sarien XII. edizioa da 2019koa eta Soziolinguistika Klusterra eta Euskal Herriko Unibertsitateak elkarlanean antolatu duten lehena. Sari-emate ekitaldia Txillardegiri gorazarren egiteko eta UPV-EHUren Donostiako Carlos Santamaria Zentroan Txillardegi Aretoa inauguratzeko baliatu da.

Orriak