EHU-ko Udako Ikastaroa 2015 - Koldo Mitxelenaren eta Ramón Piñeiroren ekarpenak...

   
 

M3 MINTEGIA

Zuzendaritza: Jokin Azkue (Eusko Jaurlaritza)
  Belen Uranga (Soziolinguistika Klusterra)
 

 

IKASTAROAREN HELBURUAK

Koldo Mitxelenaren eta Ramón Piñeiroren jaiotzaren mendeurrena aurten betetzen dela gogoan hartuta, gaur egungo hizkuntza aniztasunaren testuinguruan euskarak eta beste hizkuntza gutxiagotu batzuek izan behar duten lekuari buruzko hausnarketa egin eta aukera onenak aztertzea da mintegiaren helburu nagusia.

 

Koldo Mitxelenaren hizkuntzalaritza-esparruko lanak oso ezagunak eta goraipatuak dira Euskal Herrian eta baita harago ere. Soziolinguistikaren eta pentsamenduaren arloko haren lanak, ordea, ezkutuagoan geratu dira. Mintegia baliatuko da Mitxelenaren ekarpenok hobeto ezagutzeko, eta horien inguruan euskararen etorkizunerako baliagarriak izan daitezkeen ideiak gizartean zabaltzeko.

 

Europako eta bertako hizkuntza-aniztasunaren testuinguruan euskarak izan behar duen lekuaren gainean hausnartu eta eztabaidatuko da.

 

Hizkuntza gutxiagotuak direnez, galizierak eta euskarak elkar elikatzeko duten aukera eta modua aztertuko dira, egungo globalizazio aro hizkuntza aniztunean leku propioa izateko.  

 

PARTE HARTUKO DUTEN HIZLARIAK

 
  • Xabier Aierdi Urraza. Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea. UPV/EHU.  Leioa.
  • Xesus Alonso Montero. Galiziako Akademiako presidentea.  A Coruña.
  • Miren Azkarate Villar.  Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea UPV/EHU. Donostia.  Euskaltzaindia. Bilbo. 
  • Patxi Xabier Baztarrika Galparsoro.  Hizkuntza Politikarako sailburuordea. Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco. Vitoria-Gasteiz.
  • Albert Branchadell Gallo. Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa. Bartzelona.
  • Francisco Caamaño Domínguez. Valentziako Unibertsitatea. Valentzia.
  • Jasone Cenoz Iragui. Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea.  UPV/EHU. Donostia.
  • Pedro Miguel Etxenike Landiribar - Donostia International Physics Center. Donostia .  
  • Ester Franquesa i Bonet.  Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusia, Kataluniako Generalitat. Bartzelona.
  • Valentín García Gómez.  Hizkuntza Politikarako idazkari nagusia.  Galiziako Xunta. Santiago de Compostela.
  • Anjel Lertxundi Esnal Idazlea. Zarautz.
  • Henrique Monteagudo Romero.  Santiago de Compostelako UnibertsitateaGaliziako Kultura Kontseilua. Santiago de Compostela.
  • Meirion Prys Jones. Hizkuntza Aniztasuna Sustatzeko Sarea (Network to Promote Language Diversity).  Cardiff.
  • Fernando Ramallo Fernández. Vigoko Unibertsitatea. Vigo.
  • Ibon Sarasola Errazkin. Euskaltzaindia. Bilbo.
  • Ramón Villares Paz. Galiziako Kultura Kontseiluko presidentea. Santiago de Compostela.
  • Mikel Zalbide Elustondo. Euskaltzaindia. Bilbo
 

Moderatzaile eta bideratzaileak

 
  • Estibaliz Amorrortu Gómez. Deustuko Unibertsitatea. Bilbo.
  • Nerea Azurmendi Zabaleta. Kazetaria. Donostia.
  • Ana Urkiza Ibarbarriaga. Deustuko Unibertsitatea. Donostia.
  • Elixabete Larrinaga Artetxe. Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea. UPV/EHU. Leioa.
  • Miren Lourdes Oñederra Olaizola. Letren Fakultatea. UPV/EHU. Vitoria-Gasteiz. Euskaltzaindia. Bilbo.
  • Elixabete Pérez Gaztelu. Deustuko Unibertsitatea. Bilbo.
 

MATRIKULA PREZIOA

  Maiatzaren 31ra arte: 60€.   // Ekainaren 1etik aurrera: 68€
 

Hizkuntza ofiziala

 

Euskara / gaztelania (aldibereko itzulpen zerbitzua izango da)

 

EGITARAUAN PDF-n

 
   
   
  http://www.euskara.euskadi.eus
  http://www.habe.euskadi.eus
  http://www.xunta.es
  http://www.consellodacultura.gal
  http://www.cirp.es
  http://www.soziolinguistika.eus

Eguna eta ordua: 
asteartea, Iraila 1, 2015 - 09:00