Lankidetza
Soziolinguistika Klusterrak bere proiektuen eta estrategien garapenerako hainbat lankidetza hitzarmen sinatu ditu. Honako hauek dira lankidetza hitzarmen nagusiak:
- Euskaltzaindiarekin oinarrizko lankidetza hitzarmena.
-
Euskal Herriko Unibertsitatearekin oinarrizko lankidetza hitzarmena.
- Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrarekin oinarrizko lankidetza hitzarmena.
- Donostia Research Group on Education and Multilinguialism (DREAM) taldearekin Eleaniztasunari eta Hezkuntzari buruzko Master Europarreko praktikariak hartzeko.
- Hezkuntzako Ikerkuntza eta Diagnosi Metodoak Sailarekin Eralan 3 proiektuaren baitako Portaera Aktiboak Garapen Taldearen zuzendaritzarako.
- Hezkuntzaren Teoria eta Historia Sailarekin Aldahitz Ikerketaren zuzendaritzarako.
- HABE liburutegiarekin oinarrizko lankidetza hitzarmena.
- Langunerekin oinarrizko lankidetza hitzarmena.
- Xarxa Cruscat-ekin oinarrizko lankidetza hitzarmena.
- Mintzolarekin oinarrizko lankidetza hitzarmena.
- Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultatearekin Eralan 3 proiektuaren eta Euskararen Normalizazio Kasu Aurreratuak proiektuen zuzendaritzarako.
- Asmoz Fundazioarekin HIZNET-Hizkuntza Plangintza Graduondokoko laguntzaile izateko.
Europa mailan Hizkuntza Aniztasuna Sustatzeko Sarearen (Network to Promote Linguistic Diversity) kide da Soziolinguistika Klusterra.Hizkuntza politika eta plangintzan diharduten gobernuen, unibetsitateen eta elkarteen sare zabala da. Europa mailan hizkuntza aniztasunaren garrantzia nabarmentzea eta kideen arteko ezagutza eta esperientzia ahalbidetzea du xedetzat NPLDk.