Hizkuntzen ahozko kale erabilera. Euskal Herriko neurketa.

Egileak: 
Soziolinguistika Klusterra
 
Euskararen Kale-Erabileraren Neurketa ibilbide luzeko ikerketa-lan zabala da, Siadecoren eta Euskal Kultur Batzordearen –EKB- eskutik abiatu, eta gaur egun, hogeita bi urteren ostean, Soziolinguistika Klusterrak egiten duena.
 
Neurketaren I. edizioa 1989an egin zen, eta azkena, VI.a, 2011n burutu da. Hogeita bi urtetan sei argazki atera zaizkio euskararen erabilerari Euskal Herri osoan. Argazki horiek aukera ematen dute une jakin bateko egoera zertan den jakiteko, eta, batez ere, urteotako bilakaera nolakoa den ezagutzeko.
 
Zenbat erabiltzen da euskara kalean?”. Galdera horri erantzun nahiak bultzatu zuen ikerketa. Hala, ahozko erabilera jasotzen da kalean. Eremu publikoan, denona den eta inorena ez den espazio librean egiten da ahozko jardunaren behaketa, herritarrak modu espontaneoan ari direla. Ez dago hizkuntza jardunean eragiteko interbentziorik (ez da eskola edo lantegia, adibidez).
 
2011ko VI. Neurketa honetan Euskal Herri osoko 97 udalerri neurtu dira, eta 154.277 elkarrizketaren nahiz 363.616 hiztunen informazioa bildu da.
 
Ikerketa honek Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren; Industria, merkataritza eta turismo sailaren; Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien; 46 Udalen; eta Orona kooperatibaren diru-laguntza jaso du.
 
Bestalde, VI. Kale-Neurketa honetan bereziki gogoratu nahi genuke Jose Luis Alvarez Enparantza, Txillardegi, urte honen hasieran hil zen adiskidea eta irakaslea izan baitzen 1989. urtean erabileraren neurketa bultzatu zuena.
 

 
Txostena-logoa
Euskal Herriko Hizkuntza Erabileraren Kale Neurketa 2011 EMAITZAK
 

 
Txostena-logoa
Medición de Euskal Herria del Uso de las Lenguas en la Calle 2011 RESULTADOS
 

 
 
Emaitza hauek eta Euskal Herriko Inkesta Soziolinguistikoarenak oinarritzat hartuta, interpretazioetarako, hausnarketarako eta eztabaidarako aukera izango da ondorengo uda ikastaroan:
 
Uda Ikastaroa EHKEN