Euskal Soziolinguistika Jardunaldia

Soziolinguistika Klusterraren helburuetako bat soziolinguistika ezagutza kudeatzea da: ezagutza transferitzea, iritziak trukatzea eta ahots ezberdinak harremanetan jartzeko plaza eskaintzea.

Euskal Soziolinguistika Jardunaldia da helburu hori lortzeko erabiltzen dugun bitartekoetako bat.

2008an egin genuen lehen edizioa eta ordutik urtero urtero, gai bat ardatz gisa hartu eta jardunaldian landu ohi dugu. Batzuetan Klusterrak lantzen dituen proiektuen erakuslehio izan ohi da Jardunaldia baina beste batzuetan, beste eragile batzuekin antolatzen dugu Jardunaldia.

Jardunaldian elkartu ohi dira soziolinguistika ezagutzaren premian dauden edo soziolinguistika ezagutza sortzen duten eragile diferenteak: unibertsitateko irakasle eta ikerlariak, hizkuntza, hezkuntza eta kultura arloko teknikari eta aholkulariak, gizarte eragileak...

Webgunearen atal honetan orain arteko jardunaldien berri izango duzu.