II. Euskal Soziolinguistika Jardunaldia (2009/02/20). Datuak eta lidertza berriak

MAilinerako burua3

 

Jardunaldia hausnarketa teorikoan eta maila aplikatuan euskalgintzan ari direnei zuzendu zitzaien, hau da, ikerlarien, unibertsitateko irakasleen, eta ikastetxeetan, lan munduan eta administrazioan euskararen normalkuntzan ari direnen topagune izatea zuen helburu. Horretarako, hitzaldi eta tailerrak burutu ziren, eskura dauden datuak partekatuz, horien inguruan hausnartu eta eztabaidatzeko.

  • 2006ko datuetan oinarritutako IV Inkesta Soziolinguistikoak eta urte berean egindako Euskal Herriko Kale Neurketak emandako Datuek, zer diote? Zein da argazkia?
  • Lan esparruan euskara planak egin bai. Zer gehiago? Nola eragin lantokiko erabileran lidergoaren bidez? Eta eskola eremuan, zenbat euskara egiten da jolaslekuan? Zeren arabera?
  • Komunikazio gizartean, teknologia berrien erabilerak ba ote egiazki eragin zuzenik hizkuntza-berritzean, belaunaldien arteko konexioan, sare berrietan? Kataluniako esperientzia arrakastatsua, baita euskararentzat ere?

Babesleak:

 

 

 

Laguntzailea: