EHU-ko Udako Ikastaroa 2019 - Immigrazioa eta hizkuntza-aniztasuna: Harrera integralaren bila

XXI. mendean Espainiako Estatutik kanpoko jatorria duten populazioaren etorrerak eta XX. mendeko penintsulako populazioaren bertaratzeak gaur egungo Gipuzkoako hizkuntza-aniztasun handia eratu dute. Aniztasun horren ezagutza eta aitortza kudeaketa egoki baten mesedetan joango da, oinarri demokratiko eta justizia soziala erdigunean izango duen plangintzak proposatzeko.

Ikastaroaren helburua Gipuzkoako immigrazioko populazioaren hizkuntza-aniztasuna ezagutzera ematea da, lurraldean duen banaketaren arabera; eta euskararen biziberritze-prozesua kontuan hartuta hizkuntza-kudeaketa egokia definitzen laguntzeko.

Helburu horiek erdiesteko honako tarteko helburuak identifikatu dira:

  • Gaur egungo Gipuzkoako immigrazioko populazioaren ezaugarri nagusiak eta banaketa ezagutzera ematea, eta horien araberako hizkuntza-aniztasunaren inguruko mapa ezagutzera ematea.
  • Hizkuntza-aniztasun horrekin harremanetan dauden kolektiboen esperientzia eta proposamenak lantzea: immigraziokoak, gizarte eragileak, teknikariak eta Herri Administrazioak, eta baita Kataluniako esperientziatik ikas daitekeena probestea.
  • Immigrazioko populazioarekin landu beharreko harrera-plana zeharlerrokoa izatea ziurtatzea, gutxienez gizarte zerbitzuetako eta euskara sailetako baliabideak modu koordinatuan balia daitezen.

“Immigrazioa eta hizkuntza-aniztasuna. Harrera integralaren bila” ikastaroaren egitaraua  hemen topatuko duzue.

Ikastaor honek lotura zuzena du Gipuzkoako Hizkuntza Aniztasunare Mapa proiektuarekin.

 

Matrikula prezioa: Maiatzaren 31ra bitarte: 60€. Ekainaren 1etik aurrera: 70€

Balio akademikoa: 20 ordu

Matrikula eta informazio gehiago: hemen

Eguna eta ordua: 
osteguna, Ekaina 20, 2019 - 09:00 ..  ostirala, Ekaina 21, 2019 - 13:30