Hizkuntzen ahozko kale erabilera. Herrietako neurketak

Egileak: 
Soziolinguistika Klusterra

Euskal Herriko VII. Kale Neurketako datu-bilketa 2016ko udazkenean egin zuen Soziolinguistika Klussterrak, eta orain, datu-prozesaketan eta interpretazioan ari da. Emaitzak, ez dira, beraz, oraindik argitaratu.

Hainbat udalerritan, ordea, Hizkuntzen erabileraren kale-neurketa bereziak egin dira Euskal Herrikoaren baitan. Neurketa berezi horiek, udalek berariaz eskatuta, neurketa-ordu gehiago eta lagin nahikoa izan ohi du, udalerriko datu zehatz fidagarriak eskaintzeko.

Udalerriz udalerri eginiko neurketa horien emaitzak publiko aurkeztu ahala argitaratuko dira webgune honetan, denon eskura izan daitezen:

Hona hemen martxoko agenda:

• Martxoak 7, asteartea: Zarautz (Laburpen-txostena)

• Martxoak 8, asteazkena: Zumaia (Laburpen-txostena)

• Martxoak 9, osteguna: Hondarribia (Laburpen-txostena)

• Martxoak 15, asteazkena: Bermeo (Laburpen-txostena)

• Martxoak 16, osteguna: Igorre (Laburpen-txostena)

• Martxoak 23, osteguna: Oiartzun (Laburpen-txostena)

• Martxoak 29, asteazkena: Errenteria