IX. HAUSNARTU - 2016ko Euskal Soziolinguistika Sariak

Ekitaldi mota: 

 

IX. HAUSNARTU – EUSKAL SOZIOLINGUISTIKA LEHIAKETAREN SARI-BANAKETA ekitaldia

San Telmo Museoa, Donostia

2017ko otsailaren 3an, 10:00etan

 

Sari-banaketa ekitaldian saria jasoko duten ikertzaileek euren lanak aurkeztuko dituzte. Ekitaldiaren lehen partean  TRIBUAREN BERBAK – SEKUENTZIA DIDAKTIKOEN aurkezpena  egingo da

EGITARAUA

Telebistatik geletara eta euskalgintzara: “Tribuaren berbak” sekuentzia didaktiko bihurtuta

Kike Amonarriz, Iñaki Zapirain eta Josune Zabala

ETBko “Tribuaren Berbak” saioa oinarri hartuta, euskarari eta Euskal Herriko eleaniztasunari buruzko oinarrizko ezagutza soziolinguistikoa lantzeko material didaktikoa sortu da Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioaren ekimenez. Material hau, une honetan, edonorentzat eskuragarri dago EIMA katalogoan.

‘Hizkuntzen mundua eta euskara deskubrituz' materiala, 10 sekuentzia didaktikok osatzen dute. Sekuentziak, euskara ikasgaiaren material osagarri gisa erabil daitezke eta DBHra begira prestatu badira ere, behar diren egokitzapenak eginda, irakaskuntzako goimailetan, unibertsitateetan, euskaltegietan, edo euskalduntze programak garatzen ari diren edozein sektore edo erakundetan erabil daitezke.

Sekuentzia bakoitzean gai bat jorratzen da, eta ikasleei edo erabiltzaileei helburu komunikatibo bat planteatzen zaie. Gaiak lantzerakoan, hainbat jarduera proposatzen dira eta jarduera horietako hainbatetan “Tribuaren atalak” saioko bideoak daude ikusgai.

Ikasleentzako jarduerek, lan koadernoak eta irakasleen gidak osatzen dute sekuentzia didaktiko bakoitza. Eta horiez gain, interesatuek, materiala erabiltzeko gida, sekuentzien edukien laburpena eta proiektuaren inguruko informazioa aurkituko dute.

Aurkezpen honetan, materialaren egileetako bik (Kike Amonarrizek, Iñaki Zapirainek) erabili den metodologia aurkeztu dute (Josune Zabala, hirugarren egilea ezin izan baitzuen bertan izan), “Tribuaren berbak” programaren edukiei buruzko azalpenak eman dituzte eta sekuentzia didaktikoen edukien eta berauen helburuen eta erabilera posibleen inguruko argibideak eskaini, adibide konkretuak ipiniz.

Helbidea: http://www.eimakatalogoa.eus/20962/tribuarenberbak/

12:00-12:15. SARI-BANAKETA EKITALDIA

Sariak ematen,

  • Estibaliz Alkorta Eusko Jaurlaritzako Euskara Sustatzeko zuzendaria

  • Mikel Irizar Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasunerako zuzendaria

  • Miren Azkarate Donostiako Udaleko Kulturako, Euskarako eta Hezkuntzako zinegotzi ordezkaria

  • Olatz Olaso Soziolinguistika Klusterrko lehendakaria

AURKEZPENAK

12:15-12:45. 1. SARIA: 1.500 € eta Jose Luis Zumetaren litografia bat.

  • Mario Zapata (soziologoa eta euskara teknikaria) Migratzaileen harrera, gutxiagotutako hizkuntzen testuinguruan

 

Migratzaileek helmugara iristean, harrera funtzioa egiten duten eragileekin egin ohi dute topo, eta horiengandik jasotako informazioek zein jarrerek migratzaileengan eragina izaten ahal dute. Ikerketa honetan euskararen eremu geolinguistikora etorritako migratzaileek euskarari buruz zein euren hizkuntzen inguruan eragile sozialek transmititzen dizkieten irizpideak eta jarrerak eta informazioa.

12:45-13:15. 2. SARIA: 1.000€

  • Txerra Rodriguez (soziologoa). Mihigintza ehuntzen Basaurin

  Basauriko Euskarabila euskara elkartearen inguruan garatutako aktibismoa eta diskurtsoak aztertu ditu lan honek, hainbat gairi oratuta (komunitategintza, administrazioarekin izandako harremanak, elkartearen barne-bizitza, elkartearen irudia, …). Diskurtsoak aztertzeaz gain, aurrera begirako proposamen eta  praktika zehatzak aztertu dira, beste euskara elkarte batzuentzat baliagarriak izan daitezkeelakoan.

13:15-13:45. 3. SARIA: 700€

Irati Lizeaga (Euskal Ikasketak hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketetako ikaslea UPV/EHU). Euskara, galiziera eta Irlanderaren hiztun berrien hizkuntza-identitatea

 

Hiztun berriek osatzen duten komunitatearen garrantzia dela eta, lan honetan euskara, galiziera eta irlandera ikasi duten hiztunak alderatu dira euren hizkuntza-identitatea elkarrekin alderatzeko. Horretarako, euskara, irlandera eta galiziera ikasi dituzten hiztunak sailkatzeko hiru profil bereizi dira hizkuntza-identitatearen arabera: ‘ez naiz hiztun zaharra’, ‘hiztun berria naiz’ eta ‘ez hiztun berri, ez zahar, hiztuna besterik gabe’.

   

Erakunde babesleak:

Laguntzailea

 

 
 

 
 

Eguna eta ordua: 
ostirala, Otsaila 3, 2017 - 10:00