V. HAUSNARTU - 2012ko Euskal Soziolinguistika Sariak

Ekitaldi mota: 

V. EUSKAL SOZIOLINGUISTIKA SARIAK (2012)

SARI-BANAKETA EGIN DA

VI. Euskal Soziolinguistika Jardunaldian

 

VI. Euskal Soziolinguistika Jardunaldia Donostian burutu da 2013ko urtarrilaren 31n, Ikasleen jarduna: emaitzen hausnarrean ARRUE ikerketa izenburu eta gai hartuta.

Bertan Hausnartu sarien banaketa egin da:

1. SARIA: Iñigo Fernandez Ostolazaren izenean Joxerra Gartziak jaso du saria.

Saria ematen Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

2. SARIA: Xabier Bengoetxea Muxika

Saria ematen Zigor Etxeburua Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara Zuzendari Nagusia

3. SARIA: Antton Ugarte Muñozen izenean Miren Muñozek jaso du saria.

Saria ematen Estiñe Astorkia Soziolinguistika Klusterreko lehendakaria

 

 

Hiru saridunak (edota ordezkariak)

 

 

 

Soziolinguistika Klusterrak antolaturiko V HAUSNARTU Euskal Soziolinguistika Lehiaketako sariak erabaki ziren 2012ko abenduaren 13an buruturiko epai-mahaiaren bileran.

Aurkezturiko lanak saritzeko orduan epai-mahaiak deialdian ezarrita zeuden irizpideak kontuan hartu ditu, bereziki, euskal soziolinguistikarentzat berritzailea izatea, eta, neurri batean, euskal eremuan aplikagarria izatea.

Epai-mahaiaren bilera 2012ko abenduaren 13an izan zen, eta bertan parte hartu zuten honako kideek:

 
  • Pello Jauregi, Pedagogiako UPV-EHUko Hezkuntzaren Teoria eta Historia Saila
  • Iñaki Martinez de Luna, EHUko irakaslea, BAT Soziolinguistika aldizkariko argitalpen batzordea
  • Joxean Amondarain, Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara teknikaria.
  • Iván Igartua, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Koordinaziorako Zuzendaria
Hartutako erabakiaren arabera honako lanak saritu ziren:
 

 

 

 

 

LEHIAKETAKO OINARRIAK

EGILEA
  • Bakarra edo lantalde bat aurkeztu ahal izango da.
FORMATUA
  • Word formatuan bidaliko dira eta irudiak ere izan ditzakete.
LUZERA
  • Lehiaketak ez dio lanaren luzerari mugarik jarri. Nolanahi ere, gehienez 30.000 karaktere (hutsunerik gabe) dituen laburpena leharaziko du egileak, jatorrizko lana muga hori baino luzeagoa bada.
EPAI-MAHAIA
  • Soziolinguistikan adituak biltzen dituen lantalde batek ebaluatuko ditu jasotako lanak.
  • Epaimahaia osatuko duten kideak honako hauek izango dira:
    • Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako ordezkaria
    • Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkaria
    • BAT Soziolinguistika Aldizkariko ordezkaria
    • Soziolinguistika Klusterreko kidea
  • Euskal soziolinguistikan aditua den beste pertsona batek ordezka dezake aurreko mahaikideren bat, egoki ikusiz gero.
SARIAK
  • Lehen saria: 1.500 €
  • Bigarren saria: 1.000 €
  • Hirugarren saria: 700€
ZABALPENA
  • Lan hoberenak BAT aldizkariaren berariaz prestaturiko ale berezian argitaratuko dira.
LAN SARITUEN ERREFERENTZIA
  • Lan sarituak BAT Aldizkarian argitaratuko dira lehenbizikoz. Lan horien ondorengo aipamenetan berariaz jaso beharko da Soziolinguistika Klusterrak antolatutako HAUSNARTU Sarietan saridun izana.
EPEA
  • 2012ko urriaren 31 arte.
NORA
DATUAK
  • Egile guztien izena eta bi deiturak
  • Helbide postala zein elektronikoa
  • Telefono-zenbakia
  • Lanbidea: Irakaslea, ikaslea, euskararen gaietan profesionala, euskaltzalea e.a.
  • Lantokia, hala badagokio: Unibertsitatea, Fakultatea, e.a.
 
 

Laguntzaileak:

 

 

Eguna eta ordua: 
osteguna, Urtarrila 31, 2013 - 10:00