Gazteak euskararen eszenatokian: erabileraren auzia

Gazteen euskararen erabilerarekin lotura duten faktoreak izan dira aztergai, ikuspegi kualitatibotik, lau udalerritan. Zehazki, euskararen erabileraren inguruko diskurtsoa eraikitzeko aukera eman zaie gazteei, mugarik gabe, euren interes eta esperientziatik.

Hiru erabilera “mota” bereizi dira: 1) Erabilera ideologikoa: euskara gizartean jartzen duena 2) Erabilera kokatua: espazio jakinetan euskararen erabileraren legitimazioa –edo legitimazio eza- aztertzen duena. 3) Erabilera bizitua: erabilera sentitua eta performatua, hau da, hizkuntza eta identitatea lortzen dituena.

Hiru dimentsioetan euskarak duen presentzia/ausentzia aztertu da, hainbat galderatan oinarrituz: Zer diskurtso dute gazteek euskararen inguruan? zein iritzi dute euskalgintzari edota hizkuntza politikari buruz? non dago euskara euren eguneroko praktiketan eta eurentzako erreferente diren esparruetan? zein praktikek eta harremanek ahalbideratzen dute euskararen presentzia handiagoa? zein lotura dute gazteek euskararekin, euren barne elkarrizketetan, euren mundu emozionalean, euren burua definitzeko eta agertzeko moduan?

 

Zuzendaria:

Jone Miren Hernandez (EHU)

Koordinatzaileak:

Olatz Altuna eta Maialen Iñarra

Partaideak:

Iñigo Beitia, Ainara Santamaria, Josu Ozaita (EHU)

Babesleak:

Zumaiako udala

Pasaiako udala

Gernikako udala

Amorebieta Etxanoko udala

Gipuzkoako Foru Aldundia

Eusko Jaurlaritza

UEMA

Emaitzak

 

 

 

Laburpena esaldi batean: 
Hiztun gazteen bizipen eta diskurtsoetatik beraien hizkuntza-erabileraren gakoak ulertzeko hurbilpena