OFERCAT. Katalanezko eskaintzaren adierazleak Santa Coloma de Grameneten (1998-1999)

Ofercat-ek (horixe baita jarri diogun izena gure proiektuari) hiriko populazioari egiten zaion hizkuntza eskaintza publikoaren[5] erradiografia ere eskuratu nahi du. Erradiografia hori indize eta grafiko batean laburbilduko dira. Indexplàren grafiko eta indizeen modukoak.

badakigu etorkinen artean zeinen gutxik zuten katalanera etxeko hizkuntza (% 11 besterik ez), edo santakolomar gehienek zuten katalaneraren ezagutza kaskarra. Populazioaren % 57,3ak ez zuen ulertzen, % 79,9ak ez zekien mintzatzen eta % 95,7a ez zen idazteko gai.

Hizkuntza batentzat, ordea, garrantzitsuena funtsean ez da ezagutza erabilera baizik. Zer dakigu populazioak katalanerarekin egiten duen erabileraz? Honi buruzko datu gutxi dugu 1994ko inkestak[7] dioenaz landa.

Ofercat

-ak erakunde baten ordezkaritza lanetan egiten diren hizkuntza erabilerak ebaluatu nahi ditu; alegia, zein hizkuntzetan komunikatzen diren herritarrekin. Helburua ez da gizabanakoen erabilera pribatua ikertzea, publikoa baizik: ez ditugu behatu banakoen artean gertatzen diren komunikazio pribatuak, ez eta erakunde hauetan herritarrei maila pribatuan nola zuzentzen zaizkien ere.

Ikerketaren egitura honakoa da: 4 sektoretatik abiatu gara: Administrazio publikoa, Ekonomia eta Gizartea, Hedabideak eta Hezkuntza eta Osasun zerbitzuak. Banaketa hau Santa Colomako errealitatea abiapuntu hartuta eginda dago

datuak adierazle sistema baten arabera jaso ditugu. Adierazle hauek erakundearen arabera aldatzen dira[12]. Adierazleak eragileen arabera multzokaturik daude, eragile bakoitzaren komunikazio motaren arabera taldekaturik.

Ahozko hizkuntzari dagokionez, hasteko hizkuntza (erakundea identifikatzen duena), eta erakunde horrek berak herritarraren hizkuntzari egokitzeko duen gaitasuna bereizi ditugu.

Eragilearen definizioa:

erakundeek paperean edo formato informatikoan sortzen dituzten idatzitako testuak dira. Erakunde bakoitzaren testuak hautatzeko herritarrari begira kaleratzen den hedapen handieneko testuaren alde egin dugu

Aldizkariak:

Santakolomarren eskura salgai dauden aldizkari guztiak behatu dira. Hori egiteko, alde batetik, Sant Carles kaleko kiskoan ikusgai dauden aldizkariak hartu ditugu, eta bestetik, kioskoen zirkuitutik kanpo banatzen diren herri mailako aldizkariak.

Bigarren hezkuntzan datuak biltzeko arazoak izan ditugu. Institutu bakoitzak kontzeptu desberdinei buruzko datuak eman dizkigu. Kasu batzutan katalanez eskaintzen den kreditu kopurua adierazi zaigu; bestetzuetan eskolak katalanez ematen dituzten irakasleen kopurua; eta besteetan, hizkuntza honetan ematen den ikasgai kopurua

Telefono bidezko arreta:

Herritarraren lehen interpelazioari erantzuteko erakundeak erabiltzen duen hizkuntza behatu dugu. Erakundea katalanerari egokitzen zaionentz hartu dugu kontuan

Hezkuntza eta Osasunak multzo bera osatu beharrik ez badute ere, elkarrekin jarri ditugu Administrazioari lotuta daudelako oso eta bereizi izan bagenitu sektore publikoak gehiegizko ordezkaritza izango lukeelako.

Ikertutakoaren ezaugarri nagusiak laburbildu nahi dituen zenbaki bat eskuratu nahi duen ikerketa orok ponderazioak egin behar ditu. Aztertutako azpiunitate guztiek zama bera ez dutelako batez ere. Hauxe da gure kasua.

Aldiz, telefonoari erantzutean gaztelera erabiltzen baldin bada eta solaskidea katalanez mintzo denean soilik egokituz gero, elkarrizketa gehienen hizkuntza gaztelera izango da, hain zuzen. Horregatik eman diogu balio handiagoa.

ponderazioa egiteko kontuan izan duguna da kaleko errotuluak egoitza barnekoak baino gehiago ikusten direla

Santa Coloma de Gramenet ez da dinamismo ekonomiko handiko hiria. Ez da inondik ere hiri industriala eta ez dago azpiegitura komertzial handiak ezartzeko lekurik. Saltoki gehienak txikiak dira.

Ez da, halaber, nabarmena sare asoziatibo indartsua izateagatik.

erabat elebakarrak ez diren hedabideetan[24] indizea neurtu asmoz hiru elementuen balioa ponderatzeko jarraitu dugun modua azaldu behar dut. Hiru elementuok izenburuko hizkuntza, azalekoa eta publikazioaren barneko katalanera portzentaia izanda

Administrazio publikoak (0,61) eta Hezkuntza eta osasunak (0,74) OFERCAT indizea (0,47) gainditzen duten emaitzak dituzte. Bi sektore hauek hiriko OFERCAT indizea goratzen dute, eta honetan Santa Colomako hezkuntza eta osasunean eragin publikoa azpimarratu behar da.

Ekonomia eta gizartea (0,32) eta Hedabideak (0,21) sektoreengatik balitz, funtsean izaera pribatukoak, hiriko katalan eskaintzak nekez gaindituko luke 0,25eko muga

Tarterik altuenean dauden azpisektoreak (Administrazio autonomikoa, Irakaskuntza, eta Udal administrazioa) udal administrazioa eta autonomikoaren eskutan daudenak dira, hain zuzen. Beste muturrean, tarterik baxuenean, 0,3tik beherakoan, Estatuko administrazioa, Hedabideak eta Ekonomia daude. Azken hauek, zalantza izpirik gabe, gizarte baten hizkuntza erabileran eragin handia dute.

Identifikatzeko errotulazioa izaten da aldatzen den lehen faktorea, era naturalean edo eraginda; denboran iraun egiten du eta batzutan ez dago erakundean beha daitezkeen gainerako eragileen pare. Irudian laguntzen du, noski, hiriaren paisaian, baina populazio baten hizkuntza aldaketa prozesuan eragiteko mugaturik dago.

Eragileen emaitzak Ofercat-aren emaitzarekin alderatuz, azpimarratzekoak dira idatzitako komunikazioaren multzoan biltzen diren eragileen (RID, RID eta CE) eta ahozkoen (LIO eta LAO) emaitzak. Orohar idatzitako eragileak (0,5) ozta-ozta gainditzen dute Ofercat indizea eta idatzitakoak, aldiz, indize honen azpitik daude.

Udal administrazioaren azpisektorea (0,8) eta Administrazio autonomikoarena (0,97) dira indize altuenak ematen dituztenak. Bi kasu hauetan faktoreak egiaztatzera jotzen badugu , udal administrazioaren idatzitako komunikazioak (0,67) soilik dira 0,70aren azpitik daudenak.

Estatuko administrazioaren kasuan (0,30) eta Justizia administrazioarenean (0,39) ikuspegia erabat aldatzen da: herritarrak topatuko duen katalanera eskaintza hiriko Ofercat indizearen azpitik dago (0,47)

Ekonomia

azpisektorearen kasuan, ahoz identifikatzeko hizkuntzaren balioa (0,1) sinbolikoa da. Ahoz egokitzeko hizkuntzaren balioak ere sinbolikoa izaten jarraitzen du (0,3), lehenaren balioa hirukoizten du, ordea.

Sektore pribatua denez eragile hauek aztertzeak alor publikoaz ari ginenean erabili ez genituen gogoetak ekarri behar ditugu. Erakunde sozioekonomikoak dira ahoz egokitzeko hizkuntzari dagokionez emaitzarik onenak dituztenak (0,62); denda eta entrepresak ez dira honen erdira iristen (0,3)

Idatzitako hedabideak

(0,12) daude azpisektoreko hurrenkera zerrendako azken muturrean; ez dago kioskora hurbiltzea besterik, hori da egin duguna horixe delako herritarrak egiten duena. Katalanezko egunkari gutxi topatu dugu (0,27) eta are gutxiago aldizkariak (0,02). Pentsa dezagun lipar batez aldizkarien kasuaz. Eremu honetan katalanerak duen presentzia oso da eskasa.

Irakaskuntza

azpisektorea (0,84) azpisektore guztien artean bigarren altuena da. Haur hezkuntza eta lehen hezkuntzaren eremua (0,95) bigarren hezkuntzarena baino altuagoa da (0,76), baina ikasle kopuru txikiagoari eragiten dio. Balore baxuena bigarren hezkuntzako ahoz identifikatzeko hizkuntzan (0,62) topatuko dugu

EKONOMIA ETA GIZARTEA

Indizerik baxuena duen sektoreetako bat da.

Faktoreei dagokionez, gora behera handiak topatu ditugu: honela, identifikatzeko errotulazioa Ofercat indizearen gainetik dago ahoz identifikatzeko hizkuntzaren baloreak, berriz, hiriko baxuenak dira.

Ahoz egokitzeko hizkuntzarekiko diferentzia nabarmena somatzen da, hau beti altuagoa baita. Hots, erakundeek herritarrari katalaneraz zuzentzeko gaitasuna dute, aldiz, hizkuntza hau hasieratik erabiltzen ez dutenez, elkarrizketa gehienak gazteleraz burutzen dira.

Ofercat indizea

(0,47) ez da baxuegia. Hiritar askok Santa Colomako hizkuntza eskaintzari buruz duen hautematea atera zaigunaren azpitik dago.[33]

Kontraste nabarmenak daude aztertutako sektore desberdinen artean, publiko edo nagusiki publikoak diren sektoreetan indizeak altuak dira, eta sektore pribatuetan (sare ekonomiko eta asoziatiboa), aldiz, indizeak oso dira baxuak.

Errolda eta padroien ezaugarri negatiboa autoebaluatzailea izatea da, ez baitago berauen objektibotasuna oinarritzen duen ikerketarik, eta horrek objektibitate gabezia esan nahi du. Arriskutsua da esatea datuek populazioak (egoki) ulertu, mintzatu, irakurri eta irakurtzen duena zorrozki informatzen duenik.

Egia esan, katalaneraren erabilera objektiboa ebaluatu nahi izatea ez da lan makala. Metodorik argiena zuzeneko behaketa zatekeen. Nola behatu zuzenean, ordea, ehun mila biztanletik gorako duen hiri bateko biztanleen erabilera? Aukerak badaude, kaleko erabilera behatzea, esaterako, eta hori nolabaiteko erreferentzia izatera iritsi daiteke. Hala eta guztiz ere, Santa Coloman ez dugu honelako behaketarik eginda.

Hitz gutxitan, hirian dagoen katalan eskaintza altuagoa izan zitekeen populazioaren hizkuntza ezagutzak horretarako aukera ematen baitu. Izatez, katalanezko eskaintza egitea ahalbideratzen duten gaitasunak besterik ez baditugu kontuan hartzen (ulertu, mintzatu eta irakurri), Compecat indizea 0,65an jarriko litzateke, Ofercat-aren gainetik hogei puntutara.

Lan hau Santa Coloma de Grameneteko L´Heura hizkuntza normalkuntza zerbitzuak egina da eta Kataluniako Generalitateak saritu egin du. Honen berri ezagutzeko aukera izan genuen Bilbon egindako Eremu Urriko Hizkuntzen Nazioarteko Biltzarrean eman zuten komunikazioaren bidez. Zertan datzan zehatzago ezagutzeko saritutako lana ekarri dugu hona, luzetxoa bada ere gure irakurle askori lagungarri gertatuko zaiolakoan.

1.- Sarrera:

Santa Coloma de Gramenet da, zalantzarik gabe, Katalunian migrazioaren fenomenoak gehien eragindako hirietako bat. 1915ean mila eta bostehun biztanle zituen nekazal herri txikia zen, eta egun ehun eta hogei mila biztanletik gora dituen hiri metropolitanoa da. Populazioaren hazkunde hau ez zatekeen posible izango kanpoko ekarpen demografikorik gabe. Azken jende etorria 1960 eta 1970 bitartean izan zen eta beronekin ehun mila biztanleen kopuru mitikoa gainditu zuen.

Jauzi honek hiriaren errealitate soziolinguistikoa aldatu zuen. Kontuan izan, bistan denez, etorkin gehienak ez zutela hartu zituen herriko hizkuntza ezagutzen. Honela, 1975ean etorkin populazioaren % 11-k besterik ez zuen katalanera etxeko hizkuntzatarako eta erdia baino gehiago zen ulertu besterik egiten ez zuena[1].

Errolda eta padroien datuen arabera, azken hogei urteetan panorama hau nabarmen aldatu da, hizkuntza ezagutzari dagokionez batez ere.

XX. Mendearen amaieran, zer dakigu, ordea, hirian katalanerak duen egoeraz populazioaren hizkuntza gaitasunaz landa,?

1994an egin eta oraindik berritu ez den ikerketa bati esker baditugu pertsonen arteko erabilerari buruzko datuak, bai eta jarrerei buruzkoak ere[2].

Hori dela eta, garrantzitsua iruditu zaigu santakolomarrei bertako nahiz kanpoko erakunde publiko eta pribatuek egiten dieten katalanezko eskaintzari buruzko datuak ezagutzea.

Ez dugu ezagutzen honelako ikerketa bat Kataluniako beste hiriren batean egin denik. Horra hor, hain zuzen bere erakargarritasuna. Azken batean, hizkuntza eskaintza katalaneraren erabileran eragiteko gaitasuna, jarrera edo hizkuntza identitatea bezain garrantzitsua den adierazlea da. Gure helburua, beraz, mende berria ukitzear gaudelarik, Santa Coloma de Grameneten hizkuntza katalanaren egoera ezagutzeko zegoen hutsune bat betetzea izan da[3].

Proiektua garatzeko Indexplà [4] izan dugu inspirazio iturri, zeina erakunde baten hizkuntza azterketa egiteko adierazle sistema bat eragile desberdinetan biltzen duen programa den. Programa horrek erakundearen hizkuntza normalkutza indize baten bidez adierazten du eta egoera zein den irudikatzeko grafiko bat egiten du.

Hala ere, Ofercat-ek (horixe baita jarri diogun izena gure proiektuari) hiriko populazioari egiten zaion hizkuntza eskaintza publikoaren[5] erradiografia ere eskuratu nahi du. Erradiografia hori indize eta grafiko batean laburbilduko dira. Indexplàren grafiko eta indizeen modukoak.

Lan honetan Ofercaten oinarrizko ezaugarriak azaldu ditugu (3. kapitulua), bai eta ezaugarri metodologikoak ere (aintzat hartu ditugun eragile eta adierazleak), 4. kapituluan; datuak biltzeko egin ditugun eremu eta azpieremuak, 5. kapituluan; eta ponderazioak, 6. Kapituluan; eta horrezaz gain, bistan da, ondorioak (7. Kapitulua) emango ditugu. Lana hiriaren ezaugarri demografiko eta soziolinguistikoei buruzko sarrera kapitulu batean bildu ditugu (1. Kapitulua) eta beste batean panorama linguistikoa laburtu eta Ofercat Santa Colomako hizkuntza adierazleen multzoan biltzen duena (8. Kapitulua). Lana ondorioekin amaitzen dugu eta metodologia eta jasotako informazioari buruzko eranskin batez osatu dugu lana.

2.- Katalanera Santa Coloma de Grameneten

1915az geroztik hiriak zenbait migrazio holde hartu behar izan du.

Lehena 1929ko Montjuic-en egindako Erakusketa Unibertsalarekin batera gertatu zen. Horrek eraginda Besòs-en beste aldea eraiki zen, Cases Barates, gaur egun Santa Colomaren udal barrutian direnak. “Murtziarrak izeneko migrazioa izan zen. Migrazio honek asko aldatu zuen hiria zatirik handiena urbanizatu baitzuen, baratza edo lorategi txikiz inguraturiko etxe txikiz baldin bazen ere. Oraindik gelditzen da honelako eraikuntzarik, jada arras zaharkitu eta hondaturik. Bizi izandako aldaketa 1. eranskineko planoetan ikus daiteke, hor ageri denez, gerraondoan auzo gehienak jada urbanizaturik daude, nahiz eta oraindik dentsitate oso baxua izan, herriguneak izan ezik, noski.

Bigarrena garrantzitsuagoa eta ikusgarriagoa da. Lehen grafikoan ikus dezakegu hirurogeitamarreko inflexioa eta hirurogeiko hazkunde ia asintotikoa.

1. grafikoa. Garapen demografikoa (biztanle kopurua).

Ondorioz sortutako hiria zantarra, desegituratua, ekipamendurik gabekoa, asfaltu eta argiteria kaskarreko kaleak zituena, garraio publikorik gabekoa[6] zen. Sortu zen hiria, dentsoa eta leporaino betea zen, 1987ko planoan edo 1. Eranskinean ikus daitekeen moduan, inolako espazio librerik gabe gelditu zen.

2.1.- Hizkuntza ezagutzak

Bigarren holde honetako etorkin gehienak penintsulako hegoaldetik zetozen (Andalusia eta Extremaduratik batik bat) eta ez zuten ezagutzen, beraz, bertako hizkuntza, katalanera.

Horixe da, hain zuzen, 1975eko Bartzelonako herrialdeko hizkuntza ezagutza eta erabilerari buruzko Modest Reixach-en ikerketan aipatzen den gertaera soziolinguistiko garrantzitsua. Lan honen bitartez badakigu etorkinen artean zeinen gutxik zuten katalanera etxeko hizkuntza (% 11 besterik ez), edo santakolomar gehienek zuten katalaneraren ezagutza kaskarra. Populazioaren % 57,3ak ez zuen ulertzen, % 79,9ak ez zekien mintzatzen eta % 95,7a ez zen idazteko gai.

Zorionez, adierazle hauetako zenbaitek azken hogei urteotan garapen positiboa izan dute.

2. grafikoak ongi azaltzen du esandakoa. Hogei urtetan, 1975etik 1996ra, katalana ulertzeko gaitasuna bikoiztu egin da, mintzatzekoa 2,5 aldiz biderkatu da, gutxi gora-behera, eta idaztekoa are gehiago, 8 aldiz biderkatu baita.

2. grafikoa. Santa Colomako biztanleriaren hizkuntza gaitasunak (ulermena/mintzamena/idazmena)

Hala ere, hazkunde hau populazioaren adin talde gazteenetan gertatu da, ahozko eta idatzizko gaitasuna batez ere.

2.2.- Hizkuntza erabilerak, ohiturak eta jarrerak

Erabilerak

Hizkuntza batentzat, ordea, garrantzitsuena funtsean ez da ezagutza erabilera baizik. Zer dakigu populazioak katalanerarekin egiten duen erabileraz? Honi buruzko datu gutxi dugu 1994ko inkestak[7] dioenaz landa. Ikerketa honetatik atera ditugu maila pribatuko pertsonen arteko harremanei buruzko datu garrantzitsuenak.

Nahiz eta Santa Colomako populazioaren % 18ak esan katalana zela bere hizkuntza, ohiko erabilera zutela ziotenak gehiago ziren, santakolomarren % 28a hain zuzen. Gertaera baikor hau, ordea, itzali egiten zen honako galderari emandako erantzunak ezagutzean: “zein hizkuntzan mintzatu zara etxekoa ez den norbaitekin izan duzun azken elkarrizketan?. Elkarrizketatuen %16ak soilik adierazi zuen azken elkarrizketa katalaneraz izan zuela. Inkestaren egileek, INUSCAT-en[8] terminologian oinarrituz, bi indize hauek indize subjektiboa eta indize objektiboa deitzen dituzte, hurrenez hurren, biak oso garrantzitsuak.

Ohiturak

Zein dira bi hiztun multzo nagusien hizkuntza ohiturak elkarrizketa elebidunetan, hizkuntza identitateari erreparatuz gero? Alegia, nola jokatzen dute katalanera hiztunek eta katalanera hiztunak ez direnek[9]?

Katalan hiztunek, ezezagun bati informazioa eskatzen diotenean katalaneraz egiten dutela diote (Hein berean, gazteleraz mintzo den pertsona batekin elkarrizketan ari direnean jada ezagutzen dugun solaskideari egokitzearen araua betetzen dute eta horrek esan nahi du elkarrizketa hauen artean gehienak gazteleraz gertatzen direla). Zehatzago esanez, lehen kasuan % 12,7-ak soilik eusten dio katalanerari eta aldiz, % 65,1-a mintzatzen zaio bere hizkuntzan ezezagun bati.

Aldiz, katalaneraz mintzatzen ez direnak, talde garrantzitsua oso, % 30a gutxi gora-behera, katalanez mintzatzen zaizkienean elkarrizketa hizkuntza honetan jarraitzen dute, elkarrizketa gazteleraz jarraitzen duen taldea oraindik nagusi izan arren (% 59,3a zehatzago esanda). Hala eta guztiz ere, katalanera hiztunak ez direnen % 13,3ak dio katalanez mintzatu ohi dela, eta erabiltzen ez dutenen multzo handi batek dio ez dutela mintzatzeko beharrik.

Jarrerak

Azkenik, zein da santakolomarren jarrera katalanaren erabilerarekiko? Orohar, positiboa, nahiz eta baden uzkur ageri den gutxiengo bat. Honela, % 71,5ak jarrera positiboa du eta % 28,5a da horren argi ikusten ez duena.

3.- OFERCAT-aren ezaugarriak

· Ofercat-ak erakunde baten ordezkaritza lanetan egiten diren hizkuntza erabilerak ebaluatu nahi ditu; alegia, zein hizkuntzetan komunikatzen diren herritarrekin. Helburua ez da gizabanakoen erabilera pribatua ikertzea, publikoa baizik: ez ditugu behatu banakoen artean gertatzen diren komunikazio pribatuak, ez eta erakunde hauetan herritarrei maila pribatuan nola zuzentzen zaizkien ere.
· Ofercat-ak Santa Colomako biztanleek eskura duten eskaintza aztertzen du. Ez du hiritarraren bizitzako eremu guztien azterketa sakona izan nahi. Ongi hautatutako adierazle batzuren bidez hirian dagoen katalanezko eskaintzaren gutxi gora-beherako irudi bat eman nahi du.
· Hautatutako adierazleek jasotzeko errazak izan behar dute baliabideen errentagarritasuna eta ikerketaren ekitaldi berriak errazteko: bazterrean utzi ditugu eskura izan arren, berriro eskuratu ezin izango ditugun datuak. Honela, ez ditugu aintzat hartu gureak diren edo kanpokoak diren zenbait ikerketa ez baikenuen errepikatzeko ziurtasunik, nahiz eta honekin erakunde baten adierazle motak ugaritu ahal izan. Are gehiago, adierazle berak behatu nahi izan ditugu arlo guztietan.
· Ofercat-a egiteko guk geuk egindako ikerketak (ezagunak ditugu metodoa, iturriak eta fidagarritasuna) eta kanpokoak (gure konfidantza dutenak) erabili ditugu.
· Bada hiriko bizitzaren zenbait alderdi hemen jasotzen ez dena, ez ditugu gutxietsi, gure baliabideekin behar bezala jasotzerik ez genuenez baztertzea erabaki dugu (Ofercat-ak errealitatera hurbiltzeko tresna bat izan nahi duela azpimarratu nahi dugu; neurketa eta alderaketa egiteko tresna bat, ikerketa errepikatu eta bizi izandako garapena ezagutzen lagunduko digun tresna).[10]
· Ikerketa honen izaera esperimentalak informazio bilketa hasieran aurrikusitakoa baino gehiago luzatzea eragin du. Datu bilketa 1998ko ekainan hasi genuen eta 1999ko urrian[11] amaitu genuen biltzen. Gure ustez, oraingoan zehazturik gelditu diren bezala, hurrengoan aski izango dira hiru hilabete behar diren datu guztiak biltzeko.
· Adierazleak erabilera idatzia eta ahozkoak dira. Ponderazioei buruzko 6. atalean azalduko dugun moduan, ahozko adierazleei idatzizkoei baino pisu handiagoa eman diegu.
· Ikerketaren egitura honakoa da: 4 sektoretatik abiatu gara: Administrazio publikoa, Ekonomia eta Gizartea, Hedabideak eta Hezkuntza eta Osasun zerbitzuak. Banaketa hau Santa Colomako errealitatea abiapuntu hartuta eginda dago, ikus 5. atala (sektore, azpisektore eta eremuak).

Sektore bakoitza azpisektoretan banatu dugu eta bakoitzaren eremuak zehaztu ditugu.

SEKTOREA AZPISEKTOREA EREMUA
·Administrazio publikoa Administrazio autonomikoa -Egoitzak
  Udal administrazioa -Egoitzak
-Kaleko paisaia
  Justizia administrazioa -Egoitzak
  Estatuko administrazioa -Egoitzak
·Ekonomia eta Gizartea Ekonomia -Erakunde sozioekonomikoak
-Komertzio eta zerbitzu enpresak
-Publizitatea
  Gizartea -Kirol elkarteak
-Bestelako elkarteak
· Hedabideak Idatzitako hedabideak -Egunkariak
-Aldizkariak
  Ikusentzuneko hedabideak -Telebista
· Irakaskuntza eta Osasuna Irakaskuntza -Haur hezkuntza eta lehen hezkuntza publikoak
-Bigarren hezkuntza publikoa
  Osasuna -Osasun zerbitzu publikoa
-Osasun zerbitzu pribatua

4.- Eragile eta adierazleak

Indexplan egiten den bezala, datuak adierazle sistema baten arabera jaso ditugu. Adierazle hauek erakundearen arabera aldatzen dira[12]. Adierazleak eragileen arabera multzokaturik daude, eragile bakoitzaren komunikazio motaren arabera taldekaturik. Ondoren datoz aztertutako bost eragileak eta eragile bakoitzaren kasuan hartutako adierazleak:

  1. Eragilea: errotulazio identifikatiboa (RID)
  2. Eragilea: errotulazio informatiboa (RIN)
  3. Idatzizko komunikazioa (CE)
  4. Ahoz identifikatzeko hizkuntza (LIO)
  5. Ahoz egokitzeko hizkuntza (LAO)

Interesgarria iruditu zaigu errotulazio informatiboa eta identifikatiboaren artean bereiztea beti ez baitaude hizkuntza berean idatziak. Aurretik egindako beste zenbait ikerketek hori bera nabarmentzen dute[13].

Ahozko hizkuntzari dagokionez, hasteko hizkuntza (erakundea identifikatzen duena), eta erakunde horrek berak herritarraren hizkuntzari egokitzeko duen gaitasuna bereizi ditugu. Izatez, bi adierazleok desberdinak dira, neurtzean bi gauza desberdin neurtzen ari gara eta ez dute emaitza bera eman beharrik. Bestalde, bi elementuok erakunde hori eta herritarraren artean izango den elkarrizketa baldintzatzen dute –ez, ordea, era berean[14]-.

Ahal izan den guztietan behatutako erakunde bakoitzean eragile guztiei buruzko informazioa bildu da. Kasu batzutan, aldiz, eragileren bat behatzea ez zen pertinentea (esaterako, ez du bururik Santa Colomako aldizkarien errotulazioa neurtzeak ez baitute kanpo rotulazioa duen lokalik).

Gainera, erakunde bakoitzarekin, eragile desberdinen behaketa era batera edo bestera gauzatu dugu. Ez da gauza bera, esaterako, idatzizko komunikazioa behatzea udal egoitza batean eta ludoteka batean.

Horrengatik guztiagatik, behatu nahi diren eragileak zein diren jakinda, erakunde bakoitzaren kasuan arreta zein adierazletan jarri nahi dugun zehaztu dugu horko informazio azpimarragarriena jasotzeko.

1. ERAGILEA: ERROTULAZIO IDENTIFIKATIBOA

Eragilearen definizioa: erakundea identifikatzen duen errotulazioa da, izenaz ari gara.

Adierazleak:

Errotulazio finkoa[15]: errotulu nagusiaren hizkuntza behatu da. Bat baino gehiago baldin badaude, lehen biak behatu ditugu. Normalean sarrera nagusian egoten da.

6.2. ataleko ponderazioetan aukera guztiak eta bakoitzari emango zaion balorea zehazturik dago.

Eragile honen kasuan adierazle bakarra hartu dugu kontuan.

2. ERAGILEA: ERROTULAZIO INFORMATIBOA

Eragilearen definizioa: hirian azalpenak emateko finko jarrita dagoen errotulazioa da. Erakunde, kale edo bestelakoei buruzkoa izan daiteke.

Adierazleak:

Errotulazio finkoa: erakunde baten errotulazio informatiboa da. Egoitzak adierazteko edo argibideak emateko (ordutegia, aginduak...) izan daiteke. Orobat egoitzaren barruko aldean egoten da, bat baino gehiago daudenean gehienez hiru behatu ditugu.

Pasabide errotuloak: errotulazioa zein hizkuntzetan egina duten behatu dugu. Zein behatu hautatzeko 7. eranskinean adierazten den ibilbidea jarraitu dugu (1. ibilbidea).

Kaleen errotulazioa: Kaleen izena darameten plaken errotulazioa aztertu dugu. Zein behatu hautatzeko 7. eranskinean aiderazten den ibilbidea jarraitu dugu (2. ibilbidea).

Parkimetroak: instrukzioak zein hizkuntzetan ematen dituzten behatu dugu. Behaketa 1. ibilbidea jarraituz egin dugu (7. eranskina).

Kale errotulazioa: egoitzak, zerbitzuak, ekipamenduak edo kalean egiten ari diren lanak adierazten dituzten errotuloak behatu ditugu. Errotulo hauek udalarenak izaten dira, inoiz ez publizitate helburua dutenak. Ibilbidea 7. eranskineko lehena da.

Ibilbideko errotulazioa: hirian dauden transito errotuloak behatu ditugu. Ikus lehen ibilbidea 7. eranskinean.

3. ERAGILEA. IDATZIZKO KOMUNIKAZIOAK

Eragilearen definizioa: erakundeek paperean edo formato informatikoan sortzen dituzten idatzitako testuak dira. Erakunde bakoitzaren testuak hautatzeko herritarrari begira kaleratzen den hedapen handieneko testuaren alde egin dugu[16]. Kasu gehienetan erakunde bakoitzarentzat testu bakarra hautatu da, erakunde handienetan edo kasu zehatzetan izan ezik.

Adierazleak:

Udal informazio orria: udal albiste boletinean zenbat katalanera erabiltzen den behatu dugu (1998ko azaroaren 13ko 676 zenbakidun alea eta 1998ko azaroaren 27ko 678 zenbakidun alea). Izenburuan eta lehen orrian agertzen den hizkuntza eta katalaneraz idatzitako lerro kopurua hartu ditugu kontuan[17].

Udal informazio orriko iragarkiak: gizarte erakundeek orri honetan sartzen dituzten iragarkien hizkuntza behatu dugu (arestian aipatutako boletinak aztertu ditugu –676 eta 678-).

Agrupació del Comerç i la Indústriaren (ACI) informazio boletina: ACI-ren bi boletinetako katalanera portzentaia aztertu da (1998ko otsaileko 2. hamabostaldikoa eta 1998ko azaroko 1. hamabostaldikoa). Lehen orriko eta izenburuko hizkuntza eta katalaneraz idatzitako lerro kopurua zenbatu dira.

Nortasun agiriak: Honakoak behatu ditugu:

Liburutegi Nagusiko bazkide txartela.

Kale nagusiko Centre d´Atenció Primàriaren (CAP) ikustaldi programazio txartela.

Gizarte Segurantzaren agiria: Gizarte Segurantzari lotuta dagoen herritar baten agiria behatu dugu.

Aldez aurreko hitzorduaren jakinazpena: Kale nagusiko CAP-eko aldez aurreko hitzordua jakinarazteko idazkia aztertu da.

Gutun korrespondentzia: Honako hauetako hizkuntza behatu dugu:

  • Ogasun ministerioak errenta aitorpena dela eta etxe guztietara bidaltzen duen gutuna. 1998ko deklarazioa egiteko 1999ko apirilan bidalitako gutuna hartu dugu.
  • Kirol elkarteekInstitut Municipal d´Esports-era (IME) bidaltzen duten gutuna. 1998ko ekaina eta abuztuan IMEko sarrera erregistroan agertzen diren agiri guztiak aztertu ditugu.
  • IMEren irteera erregistroan 1999ko apirilan agertzen den korrespondentzia guztia.
  • Lehen eta bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoek gurasoei bidaltzen dizkieten gutunak. Datuok SEDEC-ek (Servei d´Enseñament de Catalá) eman dizkigu lehen hezkuntzari buruzkoak eta ikastetxeetako hizkuntza koordinatzaileek bigarren hezkuntzari buruzkoak.
  • Udaletxeko irteera erregistroko dokumentuak. Bi egunetako informazioa jaso dugu: 1998ko martxoaren 17koa eta azaroaren 19koa. Katalaneraz mintzo den eremuari zuzenduriko korrespondentzia soilik hartu da kontuan

Diptiko eta triptiko informatiboak: Honako hauek aztertu ditugu:

  • Ogasun ministerioak 1998ko errenta aitorpena dela eta, bidalitako diptikoa.
  • Poliklinikako diptiko informatiboa[18]
  • Hospital de l´Esperit Sant-eko diptikoa
  • Grameimpuls-en diptikoa

Kartelak. Herriko elkarteen kartelak behatu ditugu. 7. eranskinean agertzen den 3. ibilbidea egin genuen.

Egunkariak: Sant Carles kalean dagoen kioskoan salgai dauden katalanerazko egunkariak zenbatu ditugu.

Aldizkariak: Santakolomarren eskura salgai dauden aldizkari guztiak behatu dira. Hori egiteko, alde batetik, Sant Carles kaleko kiskoan ikusgai dauden aldizkariak hartu ditugu, eta bestetik, kioskoen zirkuitutik kanpo banatzen diren herri mailako aldizkariak. Hauen artean El Mercat de Santa Coloma, Fòrum Grama, Gramenet 2000, Guaita!, Més Coloma eta SC.

Inprimakiak: inprimakitzat joko dugu aldez aurretik idatzitako testua izan eta herritarrak edo erakundeko langileak eskuz idatziz betetzeko hutsuneak bete dituena. Kasu honetan aldez aurretik inprimaturik zegoen testua besterik ez dugu behatu. Jasotako inprimakiak honakoak izan dira:

  • Gutun zertifikatuak egiteko Correos-eko inprimakia.
  • Udaltzaingoaren isunak jartzeko inprimakia.
  • Erregistro zibilean ezkontzeko eskaera egiteko inprimakia.
  • Udaltzaingoan pasaportea eskatzeko inprimakia.
  • Gizarte Ongizate bulegoan erabiltzaileei egiten zaien galdetegia.

Deiak: Telegrama eran epaitegietako zitazio bat aztertu da.

Lan-bizitza txostena: Kale nagusian Instituto Nacional de Seguridad Socialek duen bulegoan sortutako bi lan-bizitza txosten aztertu dira.

Web orriak: Santa Colomari buruz Vilaweb, Ozú, Olé eta Yahoo bilatzaileetan dauden Gramenet eta Gramanet hitzak dituzten web orriak aztertu ditugu.

Postontzietako publizitatea: Hizkuntza Normalizazio Zerbitzuko postontzian hilabetez jaso ditugun publizitate orriak aztertu ditugu.

Bidaia anitzeko txartelak: Honako Txarteletan erabiltzen den hizkuntza aztertu dugu:

  • T-1 bidaia anitzeko txartela
  • Tubsal bidaia anitzeko txartela
  • T-MES bidaia anitzeko txartela
  • T-2 bidaia anitzeko txartela

4. ERAGILEA: AHOZ IDENTIFIKATZEKO HIZKUNTZA

Eragilearen definizioa: erakundeak herritarrarekin komunikatzeko lehen-lehenik erabiltzen duen hizkuntza da.

Adierazleak:

Telefono bidezko erantzuna: Informazio eske telefonoz deitzean erakundeek lehen erantzuna ematean erabiltzen duten hizkuntza aztertu dugu. Erantzunak bietarako balio baldin bazuen (esaterako Si?), lipar bat itxaron dugu solaskideak bietarako balio ez duen beste hitzen bat esan arte. Erantzungailu automatikoak erantzunez gero ere kontuan hartu dugu.

Irakas hizkuntza:

-Lehen hezkuntzan katalaneraz (murgiltzean) zenbat taldek ikasten duen hartu dugu kontuan; alegia, legeak ezartzen duen katalanezko ordu kopuru handiena egiten duten taldeak, egun %88koa da 3 eta 8 urte bitarteko ikasleen artean, eta % 66koa 8 eta 12 urte bitartekoena[19].
-Bigarren hezkuntzan datuak biltzeko arazoak izan ditugu. Institutu bakoitzak kontzeptu desberdinei buruzko datuak eman dizkigu. Kasu batzutan katalanez eskaintzen den kreditu kopurua adierazi zaigu; bestetzuetan eskolak katalanez ematen dituzten irakasleen kopurua; eta besteetan, hizkuntza honetan ematen den ikasgai kopurua[20].
-Hitzarmendutako ikastetxeen kasuan eta helduen hezkuntzarenean ezin izan dugu katalaneraren erabilerari buruzko datu fidagarririk eskuratu. Azkenik, eta Ofercatak hiriaren azterketa xehea izan nahi ez duenez, eremu honi buruzko datu bakar bat ere ez sartzea erabaki dugu[21].

Elizkizunak: hiriko eliza katoliko guztietan izaten diren elizkizunak hartu ditugu kontuan. Datuak Bartzelonako gotzaitegiko Servei Catòlic d´Informació-k eman dizkigu eta 1996koak dira.

Telebista programazioa: Behatu dugunez telebistaz eskaintzen diren orduek egun bat betetzen dute.

5. ERAGILEA: AHOZ EGOKITZEKO HIZKUNTZA[22]

Eragilearen definizioa: erakundeak herritarrari ahoz erantzuteko erabiltzen duen hizkuntza da. Erantzun horrek, noski, herritarraren aldez aurreko interpelazioari jarraitzen dio.

Adierazleak:

Telefono bidezko arreta: Herritarraren lehen interpelazioari erantzuteko erakundeak erabiltzen duen hizkuntza behatu dugu. Erakundea katalanerari egokitzen zaionentz hartu dugu kontuan, izan ere, gu (informazio eske goazen herritarrak garelakoan) erakundeei beti katalaneraz zuzendu gatzaizkie.

Eragile honi dagokionez, adierazle honen informazioa soilik jaso dugu.

5.- Sektoreak, azpisektoreak eta eremuak

Errealitatea taldeka zatitzea beti da arbitrarioa. Eta are gehiago da sortutako eremuetan biltzea. Hala eta guztiz ere, egindako zatiketa azaltzen saiatuko gara Santa Colomako gizartea erosoago ikertu ahal izateko.

1. kuadroan (3. atalean ere ikusi ahal izan duguna) sektore, azpisektore eta eremuak zer nola bereizi ditugun ikus dezakezue.

SEKTOREA AZPISEKTOREA EREMUA
· Administrazio publikoa Administrazio autonomikoa -Egoitzak
  Udal administrazioa -Egoitzak -Kaleko paisaia
  Justizia administrazioa -Egoitzak
  Estatuko administrazioa -Egoitzak
· Ekonomia eta Gizartea Ekonomia -Erakunde sozioekonomikoak
-Komertzio eta zerbitzu enpresak
-Publizitatea
  Gizartea -Kirol elkarteak
-Bestelako elkarteak
· Hedabideak Idatzitako hedabideak -Egunkariak
Aldizkariak
  Ikusentzuneko hedabideak -Telebista
· Irakaskuntza eta Osasuna Irakaskuntza -Haur hezkuntza eta lehen hezkuntza publikoak
-Bigarren hezkuntza publikoa
  Osasuna -Osasun zerbitzu publikoa
-Osasun zerbitzu pribatua

5.1.- Sektoreak

Hezkuntza eta Osasunak multzo bera osatu beharrik ez badute ere, elkarrekin jarri ditugu Administrazioari lotuta daudelako oso eta bereizi izan bagenitu sektore publikoak gehiegizko ordezkaritza izango lukeelako.

Bigarren sektorean Ekonomia eta Gizartea bildu ditugu, horiek osatzen baitute Santa Colomako elkarteen sarea. Bakoitzari eremu bana eman ez badiegu hiriaren baitan horrenbesteko zamarik ez dutelako izan da.

Alta, lau multzo ditugu: bik gizarte zibila ordezkatzen dute eta beste biek Administrazio publikoa ordezkatu edo honi estu-estu loturik daude.

5.2.- Azpisektore eta eremuak

Eremuei dagokionez, hiriko paisaiaren eremua herriko Administrazioaren eremuan sartu dugu, bertako hiriko hizkuntza paisaia gorpuzteko oso garrantzitsua zelakoan. Egoitzen eremuan gainerako administrazio guztiak ere sartzea jarritako irizpideekiko koherentzia hutsa da.

Bestalde, zenbait eremu baztertu behar izan dugu ezin izan baitugu hasieran biltzea erabakitako datu guztiak biltzera iritsi. Horixe da Irakaskuntza azpieremuarekin gertatu zaiguna. Bertatik 0 eta 3 urte bitarteko hezkuntza eta helduen hezkuntza kendu ditugu.

Ikusentzunezko hedabideen azpieremuari dagokionez, irratien datuak bazterrean utzi behar izan ditugu, izan ere, ezinezkoa zitzaigun Santa Coloman entzuten diren irrati guztiek katalaneraz zenbat ordu emititzen duten neurtzea. Genituen datuak Katalunia osoko irratiei buruzkoak ziren.

Gizartearen azpieremuan, sail berezia eskaini diegu kirol elkarteei hirian garrantzia handia baitute.

6.- Ponderazioak

Ikertutakoaren ezaugarri nagusiak laburbildu nahi dituen zenbaki bat eskuratu nahi duen ikerketa orok ponderazioak egin behar ditu. Aztertutako azpiunitate guztiek zama bera ez dutelako batez ere. Hauxe da gure kasua. Atal honen helburua, kasu zehatzak alde batera utzita, lanean erabili dugun eragile, sektore, azpisektore eta eremu bakoitzari eman diogun garrantzia aipatzea da.

6.1.- Eragileak

3. atalean esan bezala, hiriko hizkuntza eskaintza neurtzeko aintzat hartutako eragileak bost izan dira, hiru hizkuntza idatzian eta bi ahozkoan.

Bost eragile hauek ponderatzeko bi premisa izan dugu kontuan: ahozkoari idatzizkoari baino garrantzia handiagoa eman behar diogu, eta ahozkoan katalaneraren erabileran eragin biderkatzailea duenari eman diogu lehentasuna.

Irizpideak eztabaidagarriak izan badaitezke ere, hautatzen duguna hautatuta ere, garrantzitsuena garapena ikusi ahal izateko urte batzutara ikerketa, irizpide berak erabiliz, errepikatu ahal izatea da,.

Honela, idatzizkoarekin loturiko eragileei 1 balioa eman diegu, 2 egokitzeko hizkuntzari eta 3, berriz, identifikatzeko hizkuntzari. 2. kuadroan ikus dezakegu.

2. taula

Faktorea Ponderazioa
Identifikatzeko errotulazioa (RID) 1
Informatzeko errotulazioa (RIN) 1
Idatzitako komunikazioak (CE) 1
Ahoz identifikatzeko hizkuntza (LIO) 3
Ahoz egokitzeko hizkuntza (LAO) 2

Eztabaidagarria izan daiteke idatziko eragile guztiei balore bera ematea. Izango da lehen begiradan identifikatzeko errotulazioari, hiriaren irudian duen baloreagatik, garrantzia handiagoa aitortuko dionik; izango dira beste batzuk, aldiz, esango dutenak errotulazio guztia katalan hutsean egon arren gainerako dokumentazioan informazioa gaztelera hutsean egon daitekeela. Guk, egiten hasitan, denei balore bera eman diegu.

Azkenik, ahoz identifikatzeko hizkuntzak egokitzeko hizkuntzak baino emankorragoa dirudi. Izan ere, elkarrizketa gehienen hizkuntza hasmentan hautatutakoak ezartzen du.

Santa Coloma eta inguruetan herritarrak elkarte edo erakunde publiko nahiz pribatu batera jotzen badute katalanez hartuko dituzte hasieratik eta askok era berean jarraituko dute. Aldiz, telefonoari erantzutean gaztelera erabiltzen baldin bada eta solaskidea katalanez mintzo denean soilik egokituz gero, elkarrizketa gehienen hizkuntza gaztelera izango da, hain zuzen. Horregatik eman diogu balio handiagoa.

Faktoreen ponderazioaz landa, ikerketako beste ponderazio zenbait ere zehaztu beharrean gara, sektore, azpisektore eta, komeni bada, baita eremuak ere.

Ahal izan dugun guztietan datu egiaztagarrietan oinarrituz egin ditugu ponderaziook. Hori ezinezkoa izan denean, ponderaziorako irizpide konbentzionalagoa erabili dugu eta elementu guztiak maila berean jarri ditugu.

Irizpide konbentzionalago hau da, esaterako, Ofercat-aren lau sektoreetan erabili duguna: Administrazio publikoa, Ekonomia eta Gizartea, Hedabideak eta Hezkuntza eta Osasuna. Lau hauetako bakoitzari balio bera eman diogu, ehunetik 25.

Orain eragile bakoitzarekin erabili dugun ponderazioa azalduko dut.

6.2.- Adierazleak

Azaldu beharrekoa da errotulu eta idatzizko komunikazioei emandako balioa:

Katalaneraz bakarrik 1
Katalaneraz nagusiki edo katalaneraz batik bat 0,75
Elebidun / hirueledun edo katalanera nagusi ez dela 0,5
Beste hizkuntza batean nagusiki edo batik bat 0,25
Beste hizkuntza batean soilik 0

6.3.- Sektoreak

6.3.1.- Administrazio publikoa

Lehen lehenik azpisektore bakoitzaren garrantzia erabaki behar da, alegia, Udal administrazioa, Justizia, Estatu administrazioa eta Administrazio autonomikoaren garrantzia erlatiboa da. Adierazle egokia iruditu zaigu administrazio bakoitzak herritarren zerbitzurako dituen egoitzak zenbatzea. Ondorioa honakoa izan da:

Udal administrazioa % 45
Estatuaren administrazioa % 21
Administrazio autonomikoa % 10
Justizia administrazioa % 24

Kontuan hartu ditugun egoitzak honakoak izan dira:

Udal administrazioa

Herriko plaza, Udal Erregistroa, Lurralde zerbitzu eta Hirigintza, Hezkuntza zerbitzuak, Udal kirol institutua, Udaltzaingoa, Gramepark, Grameimpuls, Torre Balldovina museoa, Can Sisteré kulturgunea, Mas Fonollar Baliabide Gunea, Liburutegi Nagusia eta Udal Musika Kontserbatorioa.

Estatuaren administrazioa

Jabegoaren erregistroa, Ogasuna, Policia Nacional, Instituto Nacional de Seguridad Social, INEM eta Correos.

Administrazio autonomikoa

Gizarte ongizatearen bulegoa (2) eta OTG.

Justizia administrazioa

Epaitegiak (6) eta Erregistro Zibila.

Esan beharrekoa da, amaitzeko, Udal administrazioaren kasuan, egoitzetako errotulu informatiboak eta kalean dauden errotulu informatiboak (kaleen izena daramaten plakak, norabide errotuluak, pasabideak, eta abar) ezin direla neurri berean kontatu. Horregatik, ponderazioa egiteko kontuan izan duguna da kaleko errotuluak egoitza barnekoak baino gehiago ikusten direla:

Egoitzetako errotuluak % 40
Kaleko paisaia % 60

6.3.3.- Ekonomia eta gizartea

Santa Coloma de Gramenet ez da dinamismo ekonomiko handiko hiria. Ez da inondik ere hiri industriala eta ez dago azpiegitura komertzial handiak ezartzeko lekurik. Saltoki gehienak txikiak dira.

Ez da, halaber, nabarmena sare asoziatibo indartsua izateagatik. Bigarren mailako elkarteak falta dira, Baliabide ugari eta erakunde txikiagoak dituztenak (federazioak, plataformak, eta abar). Horren adierazle garbia da ez egotea udalaren laguntzarik gabeko ekitaldi handirik.

Hori dela eta, bi azpisektoreek balio bera dutela erabaki dugu:

Ekonomia % 50
Gizartea % 50

Ekonomiaren azpisektorea hiru eremutan bereizi dugu: erakunde sozioekonomikoak, zerbitzu denda eta entrepresak eta publizitate komertziala. Zein da eremu hauetako bakoitzak sektore osoan duen zama? Denda eta zerbitzuek hirian duten garrantzia kontuan izanik honako ponderazioa egin dugu:

Erakunde sozioekonomikoak % 10
Denda eta zerbitzu enpresak % 50
Publizitatea % 40

6.3.4.- Hedabideak

Oraingo honetan La societat catalana liburuan hedabideen ikuslegoaz ematen diren datuak hartu ditugu[23], ez baitugu Santa Colomari buruzkorik lortu. Datuak 1994koak dira. Hona hemen emaitzak Kataluniako populazio osoa kontuan hartuz:

Egunkariak % 39,7
Aldizkariak % 58,8
Irratia % 57,1
Telebista % 92,2

Ondorioz, ponderazioak honakoak dira:

Ikusentzunezkoak % 60
Idatzitakoak % 40

Idatzitakoen artean, berriz:

Aldizkariak % 60
Egunkariak % 40

Azkenik, erabat elebakarrak ez diren hedabideetan[24] indizea neurtu asmoz hiru elementuen balioa ponderatzeko jarraitu dugun modua azaldu behar dut. Hiru elementuok izenburuko hizkuntza, azalekoa eta publikazioaren barneko katalanera portzentaia izanda, honela ponderatu ditut:

Izenburua 1
Azala 2
Barrukoa 3

6.3.5.- Irakaskuntza eta Osasuna

Hemen ere, konbentzioa jarraituz, azpisektore bakoitzari balio bera eman diogu.

Irakaskuntza % 50
Osasuna % 50

Irakaskuntzako eremu desberdinen ponderazioari dagokionez, bakoitzaren ikasle kopuruan oinarritu gara. Honela, 1999-2000 ikasturtean lehen hezkuntzan 8.564 ikasle zeuden, ikastetxe publiko nahiz kontzertatuetan, eta 10.431[25] bigarren hezkuntzan, ondorioz, ponderazioa honakoa izan da:

Lehen hezkuntza % 45
Bigarren hezkuntza % 55

6.4.- Kalkulatzeko sistema

Kalkuluaren oinarria, bistan denez, adierazlearen datu garbiak dira. Har dezagun adibidetarako udal administrazioan katalaneraz, gazteleraz, elebitan... dauden errotulu identifikatiboak, edo bertako kioskoetan katalaneraz dagoen aldizkari kopurua...

Nola sartu, ordea, lehenago ezarritako moduan, eragile bakoitzaren ponderazioa? Sektore, azpisektore eta eremuei buruzko 3. taulako zuhaitzean agertzen den bezala egingo dugu:

3. taula. Ponderazioen zuhaitza

SEKTOREA AZPISEKTOREA EREMUA[26]
·Administrazio publikoa Administrazio autonomikoa  
 

Udal administrazioa

 
  Justizia administrazioa  
  Estatuko administrazioa  
Ekonomiaeta Gizartea

Ekonomia

-Erakunde sozioekonomikoak -Komertzio eta zerbitzu enpresak
  Gizartea  
· Hedabideak Idatzitako hedabideak -Egunkariak -Aldizkariak
  Ikusentzuneko hedabideak -Telebista
· Irakaskuntza eta Osasuna Irakaskuntza -Haur hezkuntza eta lehen hezkuntza publikoak -Bigarren hezkuntza publikoa
  Osasuna[27]  

Taula honen eskuin muturrean dagoen azpisektore edo eremua hartu dugu erreferentziatarako kalkulua hasteko. Orduan, eragile bakoitzak erreferentzia marko honetan duen balioa kalkulatu dugu eta, balore hori ezarri dugularik, eragile bakoitzarentzat definitu dugun balorearen arabera ponderatu ditugu denak. Hortik kalkulatzen ari garen azpisektore edo eremuari dagokion indizea kalkulatu dugu. Adar bakoitzaren “muturrari dagokion indizea dugunean, bakoitzari dagokion ponderazioaren arabera, sektore, azpisektore eta eremu bakoitzaren indizeak eskuratu ditugu, eta, azkenik, Ofercat-aren balore orokorra.

Argiago ikusiko da adibide bat jarriz gero: Administrazio publikoa, esaterako. Sektore honen “adar muturrak berak biltzen dituen lau azpisektoreak dira: Udal administrazioa, Estatutarena, Autonomikoa eta Justizia Administrazioa.

Has gaitezen Udal administraziotik.

Identifikazio errotuluen (RID) balioa behatu den errotulu kopuru osoaren gainean kalkulatu eta hortik indize jakin bat eskuratzen da. Gauza bera egin dugu errotulu informatiboen (RIN)[28] kasuan, idatzizko komunikazioarenean (CE), ahoz identifikatzeko hizkuntzarenean (LIO) eta ahoz egokitzeko hizkuntzarenean (LAO). Emaitza honakoa da:

RID 1,00 x 1 = 1
RIN 0,78 x 1 = 0,78
CE 0,67 x 1 = 0,67
LIO 0,78 x 3 = 2,14
LAO 0,80 x 2 = 1,60

Emaitza zortzi zati egin behar da (1+1+1+2+3 = 8), eta honela udal administrazioaren indizea lortu dugu.

Prozesu bera errepikatu dugu gainerako azpieremuetan. Hona emaitza:

Udal administrazioa 0,80
Estatuaren administrazioa 0,30
Justizia administrazioa 0,39
Administrazio autonomikoa 0,97

Hori eginik, ordea, azpisektore bakoitzaren arabera, dena ponderatu behar da:

[(0,80 x 45) + (0,30 x 21) + (0,39 x 24) + (0,97 x 10)] / 100 = 0,61

Beraz, Administrazio publikoaren indizea 0,61 da.

7.- Emaitzak

7.1.- Emaitza orokorrak

Administrazio publikoak (0,61) eta Hezkuntza eta osasunak (0,74) OFERCAT indizea (0,47) gainditzen duten emaitzak dituzte. Bi sektore hauek hiriko OFERCAT indizea goratzen dute, eta honetan Santa Colomako hezkuntza eta osasunean eragin publikoa azpimarratu behar da. Gainera, hezkuntza eta osasuna Kataluniako administrazioaren esku daude eta hezkuntzaren kasuan 7/1983 Legeak, apirilaren 18koak, Kataluniako hizkuntza normalizazioarenak irakas hizkuntza zein den zehaztu du.

4. grafikoa. Emaitza orokorrak sektoreka (sektorea/ Idex Ofercat)

Ekonomia eta gizartea (0,32) eta Hedabideak (0,21) sektoreengatik balitz, funtsean izaera pribatukoak, hiriko katalan eskaintzak nekez gaindituko luke 0,25eko muga: hasmentan lau komunikazio elementuetatik batek besterik ez dio ematen katalaneraz komunikatzeko aukera herritarrari.

Azpisektorekako emaitzak, lortutako indizeen arabera ordenaturik, honakoak dira:

  • Ofercat indizea gainditzen dutenak:
    • Administrazio autonomikoa (0,97)
    • Irakaskuntza (0,84)
    • Udal administrazioa (0,8)
    • Osasuna (0,64)
  • Ofercat indizearen azpitik daudenak:
    • Justizia administrazioa (0,39)
    • Gizartea (0,39)
    • Estatuaren administrazioa (0,30)
    • Ikusentzunezko hedabideak (0,27)
    • Ekonomia (0,21)
    • Idatzitako hedabideak (0,12)

5. grafikoa. Emaitza orokorrak azpisektoreka

Emaitza hauek Santa Colomako errealitatearen adierazle onak dira: hiru azpisektore besterik ez daude 0,7-1 tartean, sektore bat 0,5-0,6koan eta, gehiengoa, sei azpisektore, tarterik baxuenean, 0-0,4.

Tarterik altuenean dauden azpisektoreak (Administrazio autonomikoa, Irakaskuntza, eta Udal administrazioa) udal administrazioa eta autonomikoaren eskutan daudenak dira, hain zuzen. Beste muturrean, tarterik baxuenean, 0,3tik beherakoan, Estatuko administrazioa, Hedabideak eta Ekonomia daude. Azken hauek, zalantza izpirik gabe, gizarte baten hizkuntza erabileran eragin handia dute.

Emaitzak eragileen arabera aztertuz gero, ahoz identifikatzeko hizkuntza, Ofercat-a kalkulatzeko baliorik handieneko eragilea, da balorerik baxuena duena (0,3). Azpimarratzekoa da, ordea, egokitzeko hizkuntzaren balioa honen bikoitza dela (0,6). Datu honek adierazten digu badagoela egiazko aukera, behar den hizkuntza gaitasuna, ahoz identifikatzeko hizkuntza gehitu dadin, eta nabarmena da erakundeak herritarrari erantzuteko hasieratik katalanera erabiltzen baldin badu, horrek asko errazten duela ondorengo elkarrizketa katalanez garatzea.

6. grafikoa. Emaitza orokorrak eragileka.

Idatzitako hizkuntzaren faktoreari dagokionez, espero zen bezala, altuena identifikatzeko errotulazioari dagokiona da (0,6), ondoren informatzeko errotulazioa dator (0,5) eta idatzitako komunikazioak jarraian (0,4). Identifikatzeko errotulazioa izaten da aldatzen den lehen faktorea, era naturalean edo eraginda; denboran iraun egiten du eta batzutan ez dago erakundean beha daitezkeen gainerako eragileen pare. Irudian laguntzen du, noski, hiriaren paisaian, baina populazio baten hizkuntza aldaketa prozesuan eragiteko mugaturik dago.

Informatzeko errotulazioa sarritan bigarren aldi baterako utzi edo bapatekotasunez ekoizten da, elkartearen gora-beheren arabera. Beraz, erakundearen ohiko hizkuntza praktika zein den hobeto adierazten du.

Idatzitako komunikazioen eragilea zenbait azpisektoreren bete gabeko eginbeharra da, eta hori eragile honen azken emaitzan islatzen da (0,4): Idatzitako hedabideak (0,12), Estatuko administrazioa (0,17) edo Justizia administrazioa (0), adibide nabarmenenak ematearren.

7. grafikoa. Emaitzak eragileak multzokatuz.

Eragileen emaitzak Ofercat-aren emaitzarekin alderatuz, azpimarratzekoak dira idatzitako komunikazioaren multzoan biltzen diren eragileen (RID, RID eta CE) eta ahozkoen (LIO eta LAO) emaitzak. Orohar idatzitako eragileak (0,5) ozta-ozta gainditzen dute Ofercat indizea eta idatzitakoak, aldiz, indize honen azpitik daude.

7.2.- Eragileen araberako emaitzak

Sektorea: Administrazio publikoa

Sektorerik “publikoenak dira eskaintzarik handiena egiten dutenak. Udal administrazioaren kasuan (0,61) eragile guztiak Ofercat-a gailentzen dute, ez ordea denek era berean.

Identifikatzeko errotulazioak (0,8) indarrez bultzatzen du, honen aldean informatzeko errotulazioa apalago dabil (0,6). Egokitzeko hizkuntza (0,7) hiriaren osotasunean emaitza ona den arren, Administrazioaren inguruan neurtu behar da: identifikatzeko hizkuntza (0,6) maila apalean dago eta katalaneraz mintzo den herritarrak 0,7raino bultzatzen du egokitzeko ahalegina.

8. grafikoa. Eragileen araberako emaitzak.

Sektorea: Administrazio publikoa

Idatzitako komunikazioek (0,5) larri-larri gainditzen dute. Gainerako sektoreekin alderatuz gero balorazioa positiboa da. Hala ere, sektore hau xeheki aztertuz gero, estimazioa ez da horren ona. Sektorea aztertzeko argibide onak topatuko ditugu azpisektoreak aztertzean, hor diferentziak nabarmenagoak baitira.

Udal administrazioaren azpisektorea (0,8) eta Administrazio autonomikoarena (0,97) dira indize altuenak ematen dituztenak. Bi kasu hauetan faktoreak egiaztatzera jotzen badugu , udal administrazioaren idatzitako komunikazioak (0,67) soilik dira 0,70aren azpitik daudenak.

9. grafikoa. Eragileen araberako emaitzak.

Azpisektorea: Udal administrazioa.

Azpimarratzekoak dira Udal administrazioa eta autonomikoaren identifikatzeko errotulazioan eta Administrazio autonomikoaren idatzitako komunikazio eta identifikatzeko eta egokitzeko hizkuntzan lorturiko emaitza gorenak.

10. grafikoa. Eragileen araberako emaitzak.

Azpisektorea:Administrazio autonomikoa

Estatuko administrazioaren kasuan (0,30) eta Justizia administrazioarenean (0,39) ikuspegia erabat aldatzen da: herritarrak topatuko duen katalanera eskaintza hiriko Ofercat indizearen azpitik dago (0,47)[29].

Estatuko administrazioaren kasuan egokitzeko hizkuntzaren eragileak (0,55) soilik gainditzen du 0,50a. Idatzitako komunikazioen kasuan (0,17) eta ahoz identifikatzekoan (0,12) baloreak ez dira 0,20ra ere iristen. Ohar gaitezen Estatuko administrazioa herritarrari zuzentzen zaion hamar alditatik batean bakarrik egiten duela katalaneraz.

Inork pentsa lezake egokitzeko hizkuntza 0,50 izateak itxura hobea ematen diela ahozko komunikazioei. Orohar, administrazio publikoaz ari garela kontuan izanik, ordea, herritarrak katalaneraren erabilerari eusten dionean ere, aukeren % 50a besterik ez du katalaneraz erantzun diezaioten.

Justizia administrazioaren kasuan zero da idatzitako komunikazioaren balorea. Alegia, herritarrak katalanez har diezaioten aukera maila bera du Katalunian eta hemendik kanpo.

Justizia administrazioaren kasuan egoitzei dagokionez bikoiztasuna dago. Batetik, estatu mailako justizia administrazioa dago eta bestetik, Kataluniako Generalitatearen Justizia Saila. Honek adierazlea behatzeko hautatu den administrazioaren arabera katalaneraren erabileran dauden desberdintasunak azaltzen lagun lezake.

Errotulazioak emaitza baiezkorragoak ematen ditu (RID 0,61 eta RIN 0,64), beti esan izan dugun bezala. Izan ere, eragile hauek finko ezarrita egon ohi dira, erakunde batek erabaki eta eginak dira eta denbora pasata ere ez dira aldatzen, errealitate komunikatiboaren pare egon nahiz ez egon.

Ahozko hizkuntzaren faktoreak Estatuko administrazioaren kasuan baino altuagoak dira, ahoz identifikatzeko hizkuntzak baxua izaten jarraitzen du (0,25), hori baita, azkenean, hizkuntza bat erabiltzera gonbidatzen duena.

Sektorea: Ekonomia eta gizartea

Sektore honetako emaitzak adierazgarriak dira. Lortutako indizea (0,3) Ofercat indizearen azpitik dago. Errotulazio identifikatiboak (0,5) soilik gainditzen du Ofercat indizea. Ahoz identifikatzeko hizkuntza (0,1) da, hedabideen emaitzarekin batera, sektorekako emaitzarik baxuena.

Errotulazio informatiboa ere (0,2) Ofercat indizearen azpitik dago eta idatzitako komunikazioak (0,4) zein egokitzeko hizkuntza (0,4) soilik hurbiltzen zaizkio, emaitza kaskarrekin bada ere.

Sektorea osatzen duten bi azpisektoreek jokabide bera al dute, ordea?

Ekonomia azpisektorearen kasuan, ahoz identifikatzeko hizkuntzaren balioa (0,1) sinbolikoa da. Ahoz egokitzeko hizkuntzaren balioak ere sinbolikoa izaten jarraitzen du (0,3), lehenaren balioa hirukoizten du, ordea.

Sektore pribatua denez eragile hauek aztertzeak alor publikoaz ari ginenean erabili ez genituen gogoetak ekarri behar ditugu. Erakunde sozioekonomikoak dira ahoz egokitzeko hizkuntzari dagokionez emaitzarik onenak dituztenak (0,62); denda eta entrepresak ez dira honen erdira iristen (0,3). Erakunde sozioekonomiko hauetan errazagoa da irizpide bat hartzea eta lagun gutxiren esku dago, gehienetan pertsona bera izaten da herritarrarekiko arretan dagoena. Hiriko denda eta enpresetan dispertsioak balorea baxuagoa izan dadin errazten du.

Hasiera-hasieratik, erakundeok herritarrari zuzentzen zaizkionean, idatziz (RID 0,3 eta CE 0,2) nahiz ahoz (LIO 0,1) katalaneraren eskaintza oso da kaskarra.

Esan beharrekoa da erakunde sozioekonomikoen kasuan (0,65) balorea Ofercat-a baino altuagoa dela, ez ordea denda eta entrepresetan (0,19) edo postontzietara iristen den publitzitatean (0,12), eta horiek dira herritarrarengan eragin zuzenena duten eremuak, 6 atalean adierazi dugun bezala (ponderazioak).[30]

Denda eta enpresez ari baldin bagara, katalanezko identifikatzeko errotulazioa (% 23) Bartzelonakoaren bataz bestekotik (% 32,9) behera dagoela ikusiko dugu[31].

Gizartea azpisektorean 0,70aren inguruan dabiltzan bi balore dauela ikusiko dugu: errotulazio identifikatiboa (0,70) eta idatzitako komunikazioak (0,67). Bi emaitza hauek Administrazio publikoak herritarren elkarteekin lankidetzan egindako lanaren ondorio dira. Azken hamar urteotan Santa Coloma de Grameneteko Hizkuntza Normalkuntza Zerbiltzuak katalaneraren erabilera bultzatu du idatzitako komunikazioetan eta errotulazioan materiale eta zerbitzuak eskainiz. Kirol elkarteetako kartelerian katalaneraren erabilera emaitzak adibide bat besterik ez dira.

Egokitzeko hizkuntzan sentsibilizazio maila bat somatzen da (0,50). Bere lokalean errotulua jarri (RIN 0,21) edo telefono deiari erantzuten (0,17) dion pertsonalaren formazioarekin zerikusia duten faktoreen kasuan indizeko baloreak oraindik baxuak dira.

Sektorea: Hedabideak

Sektore honetako egoera negargarria da bera baita azkena (0,21). Ez da Santa Colomari soilik dagokion errealitatea, ez dago zalantzarik, ordea, bere betebeharra garrantzitsua dela.

Idatzitako hedabideak (0,12) daude azpisektoreko hurrenkera zerrendako azken muturrean; ez dago kioskora hurbiltzea besterik, hori da egin duguna horixe delako herritarrak egiten duena. Katalanezko egunkari gutxi topatu dugu (0,27) eta are gutxiago aldizkariak (0,02). Pentsa dezagun lipar batez aldizkarien kasuaz. Eremu honetan katalanerak duen presentzia oso da eskasa.

Ahozko hedabideak (0,27) emaitza altuxeagoak eskaintzen dizkigute. Irrati eta telebista kate publikoen ezarpena lagungarri gertatu dira kasu honetan. Kate pribatuak iristeak ez du eskaintzaren hizkuntza oreka lagundu, nahiz eta zenbait ordu tartetan katearekiko deskonexioa eginez emititu.

Sektorea: Heziketa eta osasuna

Santa Coloman sektore honetan alor publikoak duen presentzia handiak topatu ditugun baloreak baldintzatzen ditu 1983ko Kataluniako Hizkuntza Normalizazio Legea indarrean dagoenetik.

Sektore honek du indizerik altuena (0,74). Eragile guztiek Ofercat indizea gainditzen dute (0,47) eta ahoz identifikatzeko hizkuntza (0,6) besterik ez dago 0,7aren azpitik. Eragile hau osasuneko ahoz identifikatzeko eragileak (LIO 0,43) baldintzatzen du. Osasuna azpisektoreko indizea (0,64), dena den, Ofercat indizearen gainetik dago.

Irakaskuntza azpisektorea (0,84) azpisektore guztien artean bigarren altuena da. Haur hezkuntza eta lehen hezkuntzaren eremua (0,95) bigarren hezkuntzarena baino altuagoa da (0,76), baina ikasle kopuru txikiagoari eragiten dio. Balore baxuena bigarren hezkuntzako ahoz identifikatzeko hizkuntzan (0,62) topatuko dugu[32]. Esan beharrekoa da datuak biltzeko gaitzena izan den eremua dela.

8.- Ondorioak

8.1.- Ondorioak sektoreka:

ADMINISTRAZIO PUBLIKOA

Diferentzia nabarmena dago Udal administrazioa eta Administrazio autonomikoa eta estatuaren menpekoa diren administrazioen artean.

Eragileei dagokionez, idatzizko komunikazioak dira indizerik baxuena dutenak.

EKONOMIA ETA GIZARTEA

Indizerik baxuena duen sektoreetako bat da.

Faktoreei dagokionez, gora behera handiak topatu ditugu: honela, identifikatzeko errotulazioa Ofercat indizearen gainetik dago ahoz identifikatzeko hizkuntzaren baloreak, berriz, hiriko baxuenak dira.

Gizartea azpisektoreak Ekonomia azpisektoreak baino emaitza hobeak ditu. L´Heura Hizkuntza Normalkuntza Zerbitzuak azpisektore honetan egindako lanak herriko kirol elkarte nagusietan katalaneraren erabilera nabarmen hobetzea ekarri du.

HEDABIDEAK

Emaitzarik baxuenak dituen azpisektorea da. Kanpoko eragina horren da indartsua (santakolomarrek eskura dituzten hedabide gehienak hedapen orokorrekoak dira) hiriko dinamikak berak eragin gutxi duela sektorearen eskaintza orokorrean.

IRAKASKUNTZA ETA OSASUNA

Emaitza onenak dituen sektorea da, nahiz eta Irakaskuntza azpisektoreak osasuna azpisektoreak baino emaitza hobeak dituen. Erabakiorra da Udal administrazioa eta autonomikoak duten eragina.

8.2.- Ondorioak eragileka:

8.2.1. Idatzitako hizkuntza

IDENTIFIKATZEKO ERROTULAZIOA

Emaitzen aldetik faktorerik onena da. Azpisektore guztien artean altuena da estatuko administrazioan (ahoz egokitzeko hizkuntzak gainditzen du hor) eta Justizia administrazioan (informatzeko errotulazioak da nagusi) izan ezik.

INFORMATZEKO ERROTULAZIOA

Justizia administrazioko adibideaz landa, identifikatzeko errotulazioaren azpitik dauden emaitzak erakusten ditu. Kasu honetan, ziurrenik epaitegietan landa lana egiten duten Justizia administrazioko hizkuntza normalkuntza teknikariek erabin erabakiorra dute.

IDATZITAKO KOMUNIKAZIOAK

Idatzitako hizkuntzaren faktoreen artean faktorerik baxuena izaten da, Administrazio autonomikoa, Gzartea azpisektorea eta Osasunean izan ezik. Logikoa da pentsatzea emaitza hauen arrazoia erakundeetako pertsonalaren gaitasun faltari zor zaiola, edo bestela hori egiteko irizpide gabeziari. Pentsa daiteke, halaber, zenbait erakunderentzat programa informatikoak egokitzea zaila gertatzen dela.

8.2.2.- Ahozko hizkuntza

AHOZ IDENTIFIKATZEKO HIZKUNTZA

Faktorerik baxuena izaten da normalean, Udal administrazioan, autonomikoa eta justizian izan ezik. Ahoz egokitzeko hizkuntzarekiko diferentzia nabarmena somatzen da, hau beti altuagoa baita. Hots, erakundeek herritarrari katalaneraz zuzentzeko gaitasuna dute, aldiz, hizkuntza hau hasieratik erabiltzen ez dutenez, elkarrizketa gehienak gazteleraz burutzen dira.

AHOZ EGOKITZEKO HIZKUNTZA

Faktore honek emaitza onak ditu orohar. Esan beharrekoa da estatuko administrazioaren azpisektorean ahoz identifikatzeko hizkuntza eta ahoz egokitzeko hizkuntzaren arteko aldea oso dela handia. Horrek esan nahi du administrazio hau formalki gutxi normalizaturik egon arren, bere langileak hiritar katalandunari sarritan egokitzen zaizkiola.

Egokitze hau orokorra da erakunde gehienetan. Horrek esan nahi du langileen formazioa erakundeek ezarritako irizpideen aurretik doala.

Bestalde, egokitzeko hizkuntza faktorearen emaitza orokorra (0,5) bat egiten du 1996ko hizkuntza erroldako katalaneraz mintzatzeko gaitasunari buruzko datuekin (% 53).

8.2.3.- Idatzitako hizkuntza eta ahozko hizkuntza

Idatzitako hizkuntza eta ahozkoaren artean alderik ez egoteak harritu egin gaitu. Egokitzeko hizkuntzaren datu honek bultzatu dute emaitza hau, hain zuzen.

8.3.- Ondorio orokorra

Ofercat indizea (0,47) ez da baxuegia. Hiritar askok Santa Colomako hizkuntza eskaintzari buruz duen hautematea atera zaigunaren azpitik dago.[33]

Kontraste nabarmenak daude aztertutako sektore desberdinen artean, publiko edo nagusiki publikoak diren sektoreetan indizeak altuak dira, eta sektore pribatuetan (sare ekonomiko eta asoziatiboa), aldiz, indizeak oso dira baxuak.

Hiritar batek erakunde bati katalaneraz zuzentzeak katalaneraren eskaintza handitzen du, izan ere, gehienetan, erakundea hizkuntza egokitzeko gaiturik baitago. Egokitzeko gaitasun hau ikerketa hasi aurretik uste genuena baino garrantzitsuagoa da. Beraz, ona da jakitea uste ez zen eremuetan ere aldaketa eragiteko tresnak herritarren eskuetan ere badaudela. Inork esan lezake: “Santa Coloman, katalaneraz mintzatzen bazara, ustegabeko bat baino gehiago izango duzu.

Dena den, herritarren eraginari nabardurak egin behar zaizkio, herritarra administrazio jakin bati zuzentzen zaionean honek ez baitu bere burua aurrean duen pertsonaren maila berean ikusten, bere arazoa konpontzeko nahia beste edozein kontsideraziori gailentzen zaio.

Nabarmendu beharrekoa da, halaber, lan honen helburua ez baldin bazen ere, datu bilketa egitean ez dugula behin ere katalanerarekiko jarrera uzkurrik topatu; hizkuntza egokitzea besterik ez da gertatu eta gure solaskideak gazteleraz hitz egiten jarraitu izan du.

9. Santa Colomako hizkuntza panoramika

Honaino heldu garelarik, lehen atalean utzitako ildoari oratuz Ofercat-a hiriko gainerako datu soziolinguistikoen ondoan jartzeko unea iritsi da. Horretarako 20. grafikoa prestatu dugu eta beroni buruzko iruzkina egingo dugu segidan.

Bista da Ofercat-ekin egin dugun bezala hirian katalanerak duen egoera azaltzeko ahalik eta adierazle sistemarik zabalena behar dugula. Komenigarria da, halaber, hauentzat izenak bilatzea. Honakoak dira: Compecat, Usubcat, Usobcat eta Ofercat, noski.

Compecat

Santa Colomako populazioak katalaneran duen hizkuntza gaitasuna adierazten duen indizea da.

Errolda eta padroiek datuak dira indizea lortzeko erabilitako iturriak. Datu hauek populazioak katalaneran lau hizkuntza gaitasunetan (mintzatu, ulertu, irakurri eta idatzi) egiten duen autoebaluazioari buruzko datuak eskaintzen dizkigu.

Compecat lau hizkuntza gaitasunetako bakoitza lautan zatituz lortzen da.

Errolda eta padroien ezaugarri negatiboa autoebaluatzailea izatea da, ez baitago berauen objektibotasuna oinarritzen duen ikerketarik, eta horrek objektibitate gabezia esan nahi du. Arriskutsua da esatea datuek populazioak (egoki) ulertu, mintzatu, irakurri eta irakurtzen duena zorrozki informatzen duenik. Hala eta guztiz ere, aditu ezkorrenek ere onartzen dute errolda eta padroietako datuek, duten garapenarekin, hizkuntza gaitasunaren gora edo beherakako joerari buruzko benetako datuak eskaintzen dituztela.

Alderdi positiboa, hain zuzen, dugun datu multzo garrantzitsua da (1975az geroztik batez ere), eta hauekin gainerako adierazleek ez duten denborazko ikuspegia eskaintzen digute. Inkesta ia unibertsala izateak, populazioaren ia osotasunak erantzuna, emaitza ugari ateratzeko aukera ematen digu, lagin murritzagoa duten inkestek nekez lor dezaketen gauza.

1996an bere balioa 0,56 zen.

Usubcat

Batez ere Fabà /Ubach 94 inkestan oinarritutako indizea da. Hizkuntza erabilerari buruzko galdetegi bati emandako erantzunak cluster bidezko analisi baten bidez azterturik[34], Santa Colomako populazioak hizkuntzaren erabileraz egiten duen autoebaluazioaren berri ematen digu.

Inkestan oinarritua denez, hein batean okertzeko arriskua du. Gure kasuan okerra gutxi gora-behera 4 puntuko zen. 1994ko datuak besterik ez genituen, orduan egin baitzen ikerketa, egileek diotenez badirudi, ordea, 2000. urtean errepikatuko dutela. Hori egindakoan denbora oinarritutako ikuspegi bat izango genuke.

1994an bere balioa 0,28 zen.

Usobcat

1994ko Fabà /Ubach-en ikerketan oinarritua da hau ere. Santa Colomako populazioak egiten duen erabilera objektiboaren berri eman nahi digu, pertsonen artekoa, ez familiakoa, ordea. Honako galdera honetan oinarrituz lortzen da: “gogoan al duzu familiakoa ez den besteren batekin izan duzun azkeneko elkarrizketan zein hizkuntzetan mintzatu zaren?

Egia esan, katalaneraren erabilera objektiboa ebaluatu nahi izatea ez da lan makala. Metodorik argiena zuzeneko behaketa zatekeen. Nola behatu zuzenean, ordea, ehun mila biztanletik gorako duen hiri bateko biztanleen erabilera? Aukerak badaude, kaleko erabilera behatzea, esaterako, eta hori nolabaiteko erreferentzia izatera iritsi daiteke. Hala eta guztiz ere, Santa Coloman ez dugu honelako behaketarik eginda.

Aztertu eta eztabaidatu ondoren, hautatu dugun adierazle hau aski onargarria dela iritzi diogu. Inkestaren egileen arabera, galdekatutako santakolomarrek gogoeta egin zuten euren azken elkarrizketari buruz eta hau kontuan izanik erantzuten zuten, eta hori beti da beste mota bateko autoebaluazioa baino objektiboagoa. Esaterako, “zein uste duzu dela zure ohiko hizkuntza? galdera baino objektiboagoa.

1994an balioa 0,16 zen.

Ikus dezakezuenez, indizeen hurrenkera handienetik txikienera doa: Compecat (0,56), Ofercat (0,47), Usubcat (0,28) eta Usobcat (0,16).

Laburbilduz...

4. grafikoan agertzen zaigun gradazioa ez da harritzekoa. Katalanaren hizkuntza normalkuntza ahaleginik handiena azken hogei urteotan katalanezko irakaskuntzan (lehen hezkuntzako murgiltze metodoaren bitartez), katalanezko hedabide publikoen sorreran eta udal administrazio nahiz autonomikoan katalanaren erabilera bultzatzean egin da. Elementu hauek hiztunen hizkuntza gaitasuna igotzen lagundu dute, eta horregatik, emaitzak nabarmenak dira, Santa Coloman batez ere.

Hala eta guztiz ere, eragile hauek ezinbesteko baldintza dira baina ez dira aski santakolomarrek katalanera benetan erabil dezaten. Hori dela eta, indizeen baloreak nabarmen baxuagoak dira.

Edozein modutan, Ofercat-aren indizeetan erreparatzen badugu eta Udal administrazioa eta Autonomikoa, Irakaskuntza eta Osasuna kenduta, emaitza arras argigarria da. Kasu horretan eskaintza 0,29an legoke, aipatutako erabilera indizeetatik gertuago.

Hitz gutxitan, hirian dagoen katalan eskaintza altuagoa izan zitekeen populazioaren hizkuntza ezagutzak horretarako aukera ematen baitu. Izatez, katalanezko eskaintza egitea ahalbideratzen duten gaitasunak besterik ez baditugu kontuan hartzen (ulertu, mintzatu eta irakurri), Compecat indizea 0,65an jarriko litzateke, Ofercat-aren gainetik hogei puntutara.

Alta, etorkizunean, batetik, egoera txarrenean dauden sektoreen (pribatuak) katalanezko eskaintza handitzea; eta bestetik, hizkuntzaren erabilera bultzatzen duten elementuetan jarri beharko genituzke indarrak. Hori nola egin jakiteko, ordea, ikerketa zabalago baten beharra dago, ezinbestean tintontzian geratu beharko duena.

Oharrak:



[1] Reixach, Modest: Coneixement i ús de la llengua catalana a la província de Barcelona, Generalitat de Cataluya, 1985.

[2] Fabà /Ubach-ek egindako inkestaz ari gara 1994. Ondorioak Llengua i dret aldizkariaren 28. zenbakian dituzue, 1997ko abendua.

[3] Hemendi ikerketa honek jorratzen dituen gai eta alderdietan sakondu eta oraindik hor dauden hutsuneetan abiatzera animatu nahi ditugu. Gure ahalemenetik eskura dugun informazio guztia jarriko dugu euren esku.

[4] Programa hau Katalanez sortu bazen ere nahi duenak eskuragarri du euskaraz. EKB eta Topaguneak itzuli zuten.

[5] Publiko dioguneaz ez gara administrazio publikoaren eskaintzaz soilik ari, baizik eta Santakolomako populazioari eragiten dioten elkarte, entitate, hedabide, entrepresa eta gainerakoez ari gara, publiko nahiz pribatu izan.. Publiko deritzegu ez diogulako erreparatzen pertsonen arteko komunikazio ekimenei elkarte edo erakundeetatik datozenei baizik.

[6] Ikuspegi ona eskaintzen du Marcelo López-en (1980) Historia social de la Santa Coloma moderna (1954-1979).Casal de Cultura.

[7] Ikus 2. Oharra.

[8] Ikus J.M. Aragay eta J. Sabaté INUSCAT 1994, Bartzelona, Universitat de Barcelona: Bosch i Gimpera, 1994.

[9] Hemen 1994an erabilitako inkestaren terminologia darabilgu.

[10] Aisia edo irratiak bezalakoak ez ditugu jaso baliabide ezagatik, eta beste zenbait, haur, lehen eta bigarren hezkuntza zein helduen heziketa esaterako, behar den bermearekin egiteko izan ditugun zailtasunengatik.

[11] Era berezian bada ere, erabili dugun zenbait datu bere handitasunagatik azken bi urteotan errepikatu ezin izan den ikerketetakoak dira. Hauxe da, esaterako, 1996ko ekainan komertzioen errotulazioaz egindako ikerketaren kasua.

[12] Erakunde bakoitzeko adierazleak eta zein eragileri dagozkioten jakiteko, ikus 5. Eranskina.

[13] Els usos lingüístics en la retolació a Barcelona l´any 1997. Direcció General de Política Lingüística. Generalitat de Catalunya.

[14] Ponderazioen atalean ikus daitekeenez garrantzia handiagoa eman diogu identifikatzeko hizkuntzari egokitzeko hizkuntzari baino.

[15] Informazio bilketa egiteko bilduma egiteko galdera sorta 6. eranskinean ikus daiteke.

[16] Erakundearen arabera adierazle bat edo beste hautatu da. Adierazleak zein diren jakiteko ikus 5. Eranskina.

[17] Kontzeptu bakoitzari eman zaion balioa ponderazioen atalean ikus daitezke.

[18] Hiriko eritxetxe pribatu garrantzitsuenetako bat da.

[19] Datuak SEDEC-enak dira

[20] Datuak oso heterogeneoak izan arren, Ofercat-en txertatzea ebatzi dugu baten eta besteen emaitzak nahikoa antzekoak zirelako. Jabetzen gara, ordea, horrek dakartzan muga metodologikoak. Ordezko aukera bakarra eremu honi buruzko datu bakar bat ez sartzea zen.

[21] Ohar irakaskuntza kontzertatua eta helduena osotasunaren % 28a dela.

[22] Behatutako sektoreen deskripzio zehatza eta eremu eta erakundeen banaketa ezagutzeko, ikus 4. Eranskina.

[23] “Les comunicacions de massa a Catalunya artikuluak Joan M. Corbellaren La comunicació social a Catalunya (1995, Centre d´Investigació de la Comunicació) liburura eramaten gaitu.

[24] Hau sektore desberdinetan gertatzen zaigu, esaterako Full Informatiu Municipal, Administrazio publikoa sektorekoa, Associació del Comerç i la Industria (ACI), Ekonomia azpisektorekoa, eta bistan denez, baita elebakarrak ez diren idatzitako hedabideekin.

[25] Santa Coloma de Gramaneteko udalaren datue arabera.

[26] Esan dugun bezala, batetik, 0-3 urte bitarteko irakaskuntza, lehen eta bigarren hezkuntza kontzertatua eta helduen eskoletako datuak izan nahi genituen irakaskuntza azpisektorean, eta aisiari buruzkoak, Gizartea azpisektorean, ezin izan dugu, ordea. Ondorioz, eremu hauek ez daude multzo honetan.

[27] Eritxetxe pribatua CAP-tzat hartu dugu.

[28] Alor honetan, gogora egoitzetako errotuloen artean barne mailaketa egin dugula, % 40 “balio dute, kalekoek, berriz, % 60.

[29] Ikus 5. Grafikoa. Emaitza orokorrak azpisektoreka.

[30] Ikus 2. Eranskina: Ponderazio multzoak.

[31] 12. Oinoharrean aipatua.

[32] Ikus 3. Eranskina. Ponderazioak.

[33] 1994ko inkestaren arabera, hiritarren % 33ak dio ez dela katalanez mintzatzen norekin mintzaturik ez duelako. Llengua i dret aldizkariaren 28. zenbakian, 1997ko abendukoan, argitaraturiko “De més verdes en madurem: la situació del catal a Santa Coloma de Gramenet artikuluan argituraturiko datuak.

[34] Galdesorta honetako itaunak katalaneraren erabilerari buruzko autoebaluazioaz, egoitza ofizialetan erabilitako hizkuntzaz, azken elkarrizketaren hizkuntza eta elkarrizketaren hizkuntzari buruzkoak dira.

BAT aldizkaria: 
34. 2000ko maiatza. UEMA 1991-2000
Kokapen geografikoa: 
Katalunia
Egilea(k): 
Albert Fabá; Pilar López; Noemí Ubach
Urtea: 
2000