Los prejuicios lingüísticos (Jesús Tusón). Liburua

Liburu honen jatorrizko argitalpena katalanez idatzi zuen Jesús Tusón-ek (Mal de llengües. A l'entorn dels prejudicis lingüístics, 1996). Katalanez idatzitakoa hamasei aldiz berrargitaratu da, eta galizieraz egindako itzulpena (Mal de linguas) lau bider. Ez dago esan beharrik, beraz, arrakasta itzela izan duela orain arteko argitaraldietan.

Aldez edo moldez liburu honek badu nolabaiteko zerikusirik Joan Mari Torrealdairen El Libro Negro del Euskera-rekin. Azken buruan biak auzi bertsuen inguruan ari baitira: hizkuntzari buruz han-hemenka eta historian zehar esandako aurreiritzien bilduma baitira bata eta bestea. Hala ere, Tusónen eskutik datorren honek aurreiritziok ez ditu dauden daudenean bakarrik agertzen, baizik eta hizkuntza-ideologien eta irizpenen galbahean pasa ondoren, bere iritzi pertsonala eransten die egindako iruzkinei.

Beste ezertan hasi baino lehen ikus dezagun liburuaren egitura atalburuz atalburu. Hauek dira kapituluak hurrenez hurren, eta idazpuru bakoitzaren esanahia antzeman ondoren, irakurlea aise jabetuko da nondik nora doazen liburuaren asmoak: Juicios de hecho, juicios de valor y prejuicios lingüísticos; Breve historia de los prejuicios lingüísticos; Primer peldaño: los prejuicios inocentes; Segundo peldaño: los prejuicios culturales; Tercer peldaño: los prejuicios geopolíticos; Una nueva educación lingüística; una nueva educación.

Hitzaurretik hasita, hizkuntza askoren patu beltza iragartzen digu egileak. Munduko hizkuntzen ugaritasuna gero eta murritzagoa izango omen da: a finales del siglo XXI la Humanidad habrá visto reducido su panorama y patrimonio lingüístico practicamente a la mitad. Begien bistan omen dagoen kontraizan latz bat azpimarratu digu hizkuntzalari katalanak: desagertzeko arriskuan dauden landare eta animaliekiko gero eta sentikortasun nabarmenago omen dago, baina ehundaka hizkuntza hiltzeko zorian ikusi arren, ez dirudi maila bereko aldarrikapenik dagoen.

Goazen, ordea, bestetara baino lehen, hizkuntzaren gaineko aurreiritzien azpian dagoen jarrera eta jokaera xehetzera. Jarrera horren baitan, Tusónen ustez, arrazakeriaren agerpen jakin bat dago. Bere luzean hona iraulita, jarrera honen hizkuntz zilbortasuna honetan datza: En grados diversos, el perjuiciolingüístico (inocente o perverso) no es otra cosa que una manifestación de racismo, orientado ahora hacia las lenguas y los hablantes.El «ombliguismo» lingüístico puede llevar a la exaltación de la propia lengua como la única posible y razonable, y ésta, sin saberlo y sin pedirlo, pasará a desempeñar toda una serie de funciones para las que no estaba preparada. De ser un instrumento neutro para la comunicación, la expresión del pensamiento y la consolidación de los humanos como seres inteligentes, se verá obligada a convertirse en estandarte, en herramienta de dominio e incluso de exterminio respecto de otras lenguas. Porque está a la orden del día que una lengua, si es considerada más apta que otras, y si el poder la acompaña, puede producir la muerte de muchas lenguas; puede ser impuesta por la fuerza y, de esta forma, tornarse un instrumento de silencio. Hiz­kuntzak berez neutroak omen dira, baina eginarazten zaien erabileraren arabera, besteen etsai eta desegile bihurtzen dira. Nik neuk inoiz ez dut argi eta garbi ikusi hizkuntzaren izaera neutral hori zertan datzan; izan ere, mintzaira bat, besteen etsai eta desegile ez denean ere, zerbaiten (mezuak, ideologiak, baloreak...) alde eta zerbaiten kontra ari baita ezinbestez. Hau, ordea, ez da hemen tratatzeko kontua.

Hizkuntzei buruzko aurreiritziak gehiago zehazte aldera, beste pasarte bat aurkeztuko dut. Izan ere, aurreiritzi hauen artean, besteak beste, bi eratako jokamoldeak bereiztu ditu: ezjakintasunaren ezpalekoak izango lirateke ba­tzuk, eta gogo gaiztoaren harikoak besteak. Nolanahi ere, arrazoibidearen zentzunetik at daude biak: Podemos, pues, entender que un «prejuicio lingüístico» es una desviación de la racionalidad que, casi siempre, toma la forma de un juicio de valor o bien sobre una lengua (o alguna de sus características), o bien sobre los hablantes de una lengua (en tanto que hablantes). Y se trata de un prejuicio generalmente dictado por la ignorancia o por la malevola desazón que nos producen todas aquellas cosas y personas que son diferentes a nosotros. Arrazoizkoa izan behar luke hortaz hizkuntza-aniztasuna begirune osoz hartzea. Arrazoizkoa hizkuntza komunitate bakoitzari zor zaion estatus egokia ematea. Baina, arrazoiak ere, intelektualen oinarrizko lanabesa izan behar lukeen horrek, zen­tzuzkotik eta begirunetik oso gutxi izaten du maizenik. Torrealdairen esanak dira arestian aipatu dugun liburuan: El monolingüismo del Estado ha recibido el refuerzo intelectual unánime de los hombres de letras. (...) La izquierda opina exactamente igual que la derecha, los intelectuales progresistas exactamente igual que los fascistas. Inondik ere, hizkuntzaren kontu hauetan, arrazoia eta jakin­tza ez dabiltza gizalegearen eskutik.

Aurreiritzien eremu beltz honetan, ordea, bada besterik ere. Txepetxek hainbeste aldiz aipatutako autogorrotoaren efektu suntsitzailea ere hortxe dago. Norberaren hizkuntza ezgauza bihurtu denean, eta hizkuntza hori nork bere gabezi eta madarikazioen iturritzat jotzen duenean, ondorioa autodesegilea izango da. Nola jokatu behar da horrelakoetan? Hona Tusónek eskaintzen digun erantzuna. Eta bat gatoz funtsean berekin: sarri askotan, ordea, bazter-hizkuntza hori zerabilen hiztunari, guri dagokigunez euskaldun hutsari, bere mintzairaren berezko loriak eta baloreak erakutsi nahi izan dizkiogu, hizkuntza horrek jadanik gizarte-funtzio taxuzkorik betetzeko estatusik ez zuenean. Errealitatearen hastapenak ez du bihotzik, eta hori gogoan izan behar genuke: En estos casos, y salvando el derecho legítimo que todo el mundo tiene a sobrevivir como pueda de su trabajo -especialmente en circunstancias duras-, bueno sería llamar a las cosas por su nombre y no cargar las responsabilidades de una opción personal sobre la lengua maltratada y moribunda. Ez da zilegi egoera soziolinguistiko makur baten harlauza hiztunen bizkar botatzea, horrelako hiztunak egoera horren efektu eta biktima hutsak direnean. Hiztunak eragileak ere izan daitezke hizkuntza-komunitatean, baina eragile bezain efektu eta ondore ere bai.

Literatura unibertsalaren gailur disdiratsuan daudenen aldetik ere ez da falta aurreiritzirik. Berpizkundean hasita hor daukagu Dante bera bere obra para­tzeko hizkuntza-aukerak egiterakoan, orduko hizkuntza italikoen artean hizkuntza duina ezin begiz jorik. Gairik garaienak lantzeko orduan ezin bada edozein hizkuntzatxo aukeratu, eta hor larrutzen ditu, batetik eta bestetik, orduko mintzairen arlotekeriak. Danteren antologia, aurreiritzien zakuan, ez da makala: La lengua de los romanos —sentencia— es la peor de todas, «cosa que no puede sorprendernos porque son gentes corruptas que apestan»; los habitantes de Aquileya «parece que eructan cuando hablan»; los sardos «imitan como monos la gramática» (es decir, el latín); los sicilianos, gloriosos en tiempos remotos pero hoy crueles y mezquinos, hablan con excesiva lentitud; los de Apulia, con demasiada aspereza; los toscanos «se encuentran obnubilados con una lengua repleta de estupideces». En el Lacio, unos dialectos son «femeninos» (los hombres, cuando hablan, parecen mujeres) y otros «masculinos» (y las mujeres, «nos hacen dudar de su condición, e incluso de si forman parte de la especie humana», cosa que, claro está, no había afirmado Dante de los hombres cuya forma de hablar le parecía recordar a las mujeres). Hemen garbiro ikusten da gizon handien txikitasuna. Handiaren handitasunak ezkutatzen duen gizatasun txikia. Kultura eta literatura bikainak ez baitu gizatasunaren neurri osoa ematen, nonbait.

Handikerien historia ikusten hasita, ordea, Ilustrazioaren aitzindariak datozkigu txobinismoaren marka guztiak hausteko asmotan. Mugimendu honen hastapenetan James Harrisen aurreiritziak gogorarazten dizkigu Tusón irakasleak. En 1751, James Harris había publicado su Hermes y establecido dos grupos de lenguas. Por una parte, a las naciones más sabias y con ideas más nobles les correspondían «lenguas más exactas y ricas»; por otra, los pueblos mestizos y compuestos poseían lenguas no analógicas, desarticuladas. Hizkuntzen arteko sailkapen «zientifiko» honen harian etorri zen gero Encyclopédie (Diderot, Beauzée...) 1765ean. Eta hemen finkatuko dira hizkuntza-aurreiritzien inguruko mito nagusienak: De esta forma, los cimientos del discurso prejudicativo fueron sólidamente establecidos, y ni más ni menos que por la autoridad impresionante de la Encyclopédie. Una vez marcadas las diferencias entre lenguas «primitivas» y lenguas «de cultura», asumida también la idea de la superioridad de las lenguas «analógicas» y sentenciadas las excelencias de un idioma capaz de asumir la condición de «internacional» y vehículo de las ciencias, sólo restaba pasar a la acción.

Rousseauren adimenak ere ez zuen erabat alde batera utzi hizkuntzen inguruko estereotipoen ideologia hau. Bere Essai sur l'origine des langues liburuan Condillac-ek (Essai) markatutako irizpideetan oinarritzen da hizkun­tzen sailkapen bitxi bat egiteko. Honen iritziz, hain zuzen, herrien izaera klimaren arabera moldatu bidea da, eta horren ondorioz, eta aldi berean, hizkuntzen baitan ere zertzen omen da klimaren oihartzun hori. Era horretara, bada, iparraldeko eta hegoaldeko mintzairak bereizten dira, eta batzuen eta besten egokitasuna eta gaitasuna ez da berbera izango gizarte eta kultur eginkizunen eremuan. Horrenbestez: Las lenguas del norte, ásperas, vocingleras y claras; las del sur, elocuentes, vivaces y oscuras. Así, las lenguas primeras de los humanos. Y en lo concerniente a las actuales, el francés, el inglés y el alemán —lenguas del norte— eran consideradas por Rousseau frías, hechas al razonamiento y la cooperación; las del sur, en cambio, eran lenguas «para hablar de los misterios sagrados, imponer leyes a los pueblos y arrastrar a las multitudes» (el arabe y el persa, como ejemplos aducidos). Las primeras, valiosas en la escritura; las segundas, en el habla.

Hizkuntzen gaineko balioespen arbuiagarriok, dena den, ez dira oraindik historiaren joanean iraungitako ideologia-kontuak (ikus, bestela, hasieran gogoratu dugun Torrealdairen liburua). Hizkuntzaren ideologia menderatzaileon oihartzuna eta guarkotasuna beldurgarria da, batez ere mendeko diren hizkuntza-komunitateentzat. Hauen babes-gabezia erabatekoa baita Estatu-nazio inperialisten itzalpean sortutako hegemonia-gosea asetzeko. Eta, gezurra badirudi ere, garaipen-gose hau ez da beti aginte-instantzietan datorren otso gosetiaren irentsi beharra. Jakintza eta ezagutzaren alorrean diharduten ohore handiko gizakumeek ere ezin dute erabat ezkutatu barruan daramaten ideologia inperialistaren piztiatxoa.

Bukatzeko, hizkuntzalari ohoretsu baten piztiatxoa aterako dugu argitara, Jesús Tusónen liburu gomendagarri honen iruzkin hau amaitutzat emateko. XX. mendeko kontuak dira hauek, eta ez da nornahi Antoine Meillet hizkuntzen gora-behera hauetan. Baina, gauza jakina denez, jakintzak ez du gizakia ideologiaren funtzio makurretik oraindik askatu: un caso que ha sobrevivido al paso del tiempo y que incluso llegó a nuestro siglo y contaminó a todo un gran lingüísta como Antoine Meillet, discípulo, y luego colega, de Ferdinand de Saussure: «En relación con el francés, el bretón es un instrumento tan rutinario y tan poco útil que ningún bretón lúcido podría ni siquiera soñar en usarlo como instrumento preferente. Y no se puede decir que la bombilla eléctrica oprime a la vela de cera; ni tampoco tiene sentido lamentar que la segadora perjudica a la hoz». Sólo existe un problema: el ilustre Meillet —de quienes tantos hemos aprendido tantas cosas útiles— perdió de vista que las velas y las hoces no pueden pensar, ni sentir; mientras que los bretones (y todos los que se han encontrado y se encuentran en circunstancias semejantes), sí que pueden pensar, y piensan; sí que pueden sentir, y sienten. Porque la hoz desplazada existe por sí misma; pero la lengua bretona vive (o malvive) porque hay gentes que la hablan. En definitiva, menospreciando a la lengua bretona, Antoine Meillet desdeñaba a sus hablantes. O tal vez los amaba tanto que les quería hacer progresar por los caminos esplendorosos de la lengua y civilización francesas. Queda pendiente una pregunta: ¿por qué no invitó Meillet a los bretones a que fueran fieles a su propia lengua y, además, adquiriesen las ganancias de otras lenguas, entre ellas el francés, si así lo deseaban libremente?

BAT aldizkaria: 
27. 1998ko ekaina. Euskara Batuak 30 urte
Kokapen geografikoa: 
Europa
Egilea(k): 
Joxe Manuel Odriozola
Urtea: 
1998