Txillardegi-Hausnartu soziolinguistika sarietara lanak aurkezteko epea ireki da

Sarien XIII. edizioaren deialdia zabaldu dute Soziolinguistika Klusterrak eta Euskal Herriko Unibertsitateak. Irailaren 18ra arte dago aukera hausnarketa eta ikerketa lanak aurkezteko.

2008. urtean sortu zenetik, lehiaketaren helburu nagusia euskal soziolinguistika teorikoaren eta metodologikoaren garapena eta berrikuntza da. Euskal soziolinguistikaren ikerlarien lana bultzatzea eta ikerlari berriak eremu honetara biltzea bilatzen da. Euskararen soziolinguistika arloko ikerketa zein hausnarketa lanak aurkez daitezke sarietara, beti ere oinarri zientifikoa dutenak edota zientzian oinarritutako hausnarketak proposatzen dituztenak izanik. Diziplina desberdinetatik proposatutako lanak izan daitezke gainera; soziologiatik, hizkuntzalaritzatik, zientzia politikoetatik, psikologiatik, antropologiatik edo komunikazio-zientzietatik, besteak beste.

Txillardegi – Hausnartu Soziolinguistika Sariak izenarekin, Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi euskal soziolinguista handia omendu nahi da, euskararen inguruko ezagutza soziolinguistikoa eraikitzen egin zuen lanagatik.

2020ko deialdia:

Lanak aurkezteko epemuga 2020ko irailaren 18a izango da.

2020ko edizioan honakoak izango dira irabazleentzat sariak:

  • Lehen saria: 2.000 euro eta Jose Luis Zumetaren litografia bat
  • Bigarren saria: 1.300 euro
  • Hirugarren saria: 1.000 euro

Informazio osagarria, xehetasunak eta deialdiaren oinarriak:

http://www.soziolinguistika.eus/txillardegi-hausnartu

2019ko edizioa

2019ko edizioa Miguel Galiciak irabazi zueneuskara biziberritzeko plan eta proiektuen ebaluazioaren inguruko lanarekin. Gainera, sariak UPV-EHUk eta Soziolinguistika Klusterrak elkarlanean antolatu zituzten lehen edizioa izanik, sari banaketa ekitaldi berezia egin zen. Ibaetako unibertsitate campuseko Karlos Santamaria liburutegian, Txillardegi Aretoa zabaldu zen eta donostiar soziolinguistari omenaldia egiteko baliatu zen aukera. 2019ko edizioko lan sarituak eta hautatuak BAT soziolinguistika aldizkariaren 113. zenbakian irakur daitezke.