BAT 106 - 2018 (1), "Euskara biziberritzea azaltzeko eredu estatistikoa"

Laburpena. Hizkuntzen arteko ukipen egoeran, hizkuntza gutxiko hiztun guztiak elebidun direnean, euskararen erabilera, oro har, zorizko gertaera bilakatzen da. Hau da, hizkuntza gutxituaren erabilera probabilitate-eredu jakinaren araberakoa da. Txillardegiren azterketa matematikoa abiapuntua dela, artikuluan, euskararen erabileraren probabilitate-funtzioa zehaztu, oinarrizko ezaugarriak definitu eta eredu estatistikoaren erabilerarako azalpenak agertzen dira. Horretarako euskararen kale-erabileraren datuak erabiltzen dira eta, halaber, eredu estatistikoaren bitartez, datuok interpretatzeko eta ebaluatzeko irizpideak azaltzen dira. 

Hitz gakoak: hizkuntzen kaleko erabilera, hizkuntza gutxitua, erabilera-probabilitatea, demolinguistika.

BAT aldizkaria: 
106. 2018 (1) EUSKAL SOZIOLINGUISTIKAREN 2016KO DATU ESTATISTIKOAK
Egilea(k): 
Xabier Isasi
Urtea: 
2018