BAT 106 - 2018 (1), "Kale-erabilera: Nafarroako datuen irakurketa"

Laburpena. Artikulu honek 2016ko Hizkuntzen Erabileraren Kale-Neurketek Nafarroan emandako datuak xeheki lantzea du xede, batik bat, datuok Euskal Herriko joera orokorrari jarraiki ez dieten alderdiei erreparatuta. Nafarroan euskararen kale-erabilera handitu da eta haziera hori adinaren, gune soziolinguistikoen, sexuaren eta haurren presentziaren arabera aztertuko da. Euskararen kale-erabilera gora egite hori positiboki baloratzekoa da, halere hurrengo neurraldietan gorakadari eusten ote zaion ikusi beharko da. Azkenik, Nafarroan euskararen erabilera sendotzeko proposamen batzuk eman dira.

Hitz gakoak: Kale-neurketa, erabilera, Nafarroa, euskararen berreskuratzea, euskararen indarberritzea.

BAT aldizkaria: 
106. 2018 (1) EUSKAL SOZIOLINGUISTIKAREN 2016KO DATU ESTATISTIKOAK
Egilea(k): 
Eneko Anduaga eta Paula Kasares
Urtea: 
2018