Hizkuntzen Erabileraren Kale Neurketaren emaitzak Eusko Legebiltzarrean aurkeztu dira

Euskal Autonomia Erkidegoko Legebiltzarraren Kultura, Euskara eta Kirola Batzordean izan ziren Soziolinguistika Klusterreko kideak pasa den urriaren 18an. EHBildu talde parlamentarioak eskaera egin zuen, bereziki Batzordeak 2016ko Euskal Herri mailako Hizkuntzen Erabileraren Kale Neurketaren emaitzak zuzenean ezagutu zitzan. Saioaren hasieran, Imanol Larrea Klusterreko lehendakariak erakundearen misioa, osaera eta lan-ildoen berri eman zuen. Jarraian, Olatz Altuna ikerketaren zuzendariak eta Iñaki Martinez de Luna Batzorde Zientifikoaren kideak datuen aurkezpena egin zuten. Batzordea osatzen duten parlamentariek interesez jarraitu zuten aurkezpena, Klusterrak egindako lana errekonozitu eta emaitzak hobeto ulertu ahal izateko zenbait zalantza argitu ostean, adostasuna azaldu zuten euskararen erabilera handitzeko xedez lan egiteko asmoetan.

Agerraldiko hitzartze bakoitzaren bideoa honako loturan aurkitu liteke (Batzordearen bilkurak atalean): http://www.legebiltzarra.eus/fr_iniciae/DDW?W=INI_NUMEXP=%2711\10\06\03\0170%27