"Euskararen transmisioaren bide berriak" ikastaroko bideoak ikusgai

 
 
"Euskararen transmisioaren bide berriak" ikastaroko saioetako bideoak ikusgai daude Soziolinguistika Klusterraren webgunean.
Ikastaroa Euskal Herriko Unibertsitateren Udako ikastaroen barnean egin zen ekainaren 19an eta 20an, Donostiako Miramar jauregian.  Bertan, parte hartu zuten irakasleak Jone Miren Hernández (Euskal Herriko Unibertsitatea), Pello Jauregi (Euskal Herriko Unibertsitatea), Iñaki Eizmendi (EBETE hizkuntza zerbitzuak) izan ziren, Paula Kasaresen zuzendaritzakin (Nafarroako Unibertstitate Publikoa).
 
Irakasleei buruzko informazioa eta emaniko saiotako laburpenak lotura honetan dituzu eskuragai