ARRUEko datuei buruzko artikulua hizkuntzalaritza aplikatuko nazioarteko aldizkarian

The use of Basque in model D schools in the Basque Autonomous Community” artikulua argitaratu da European Journal of Applied Linguistics aldizkarian. Artikuluak ARRUE proiektuko datuak baliatuz, D ereduko eskoletan euskararen erabilera azaldu du, bereziki bi aldagai kontuan hartuta: alde batetik, ikasleen lehen hizkuntza, eta, bestetik, eskola kokatuta dagoen udalerriko populazioaren euskararen gaitasun dentsitatearen arabera. Era berean, arreta jarri zaio euskararen eskolako erabileran eragiten duten faktoreen artean lehentasuna dutenei.
Artikuluaren egile izan dira  ARRUE proiektuan parte hartzen duten Iñaki Martínez de Luna (EHU), Mikel Zalbide (Eusko Jaurlaritzako Hezkutza Saila) eta Pablo Suberbiola (Soziolinguistika Klusterra) eta 2013an Arrue datuak aztertzeko ospatutako Jardunaldian parte hartu zuen Jeroen Darquennes (Namur Unibertsitatea- Belgika).