EkoLinguA solas jokoaren GIDA

 

 

EkoLinguA jokoaren GIDA

Zuzendaria: J. Inazio Marko

Testuak: Belen Uranga (Soziolinguistika Klusterra), Juanjo Perez (Elhuyar Aholkularitza)

Diseinu Grafikoa: Iñaki Gozalo (Zirrimarra)

ISBN 13 978-84-943708-3-0

Licencia de Creative Commons
EkolLinguA jokoaren GIDA  pdf-n

DiKomA proiektua

Zuzendaria: J. Inazio Marko

Sustapen Taldea: Eusko Ikaskuntza, Soziolinguistika Klusterra

Garapen Taldea eta babesleak:

Eusko Ikaskuntza, Soziolinguistika Klusterra, Elhuyar Aholkularitza,

Gipuzkoako Foru Aldundia, Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea (UEMA),

Bermeoko Udala, Errenteriako Udala, Oñatiko Udala, Zumaiako Udala.

Aholkulariak: Iñigo Arteatx (HUHEZI- Mondragon Unibertitatea), Iñaki Martinez de Luna (EHU), Mikel Irizar (Komunikabideetan aditua) eta Oihan Moragues (parte-hartze teknikaria).

2015eko martxoa

EkoLinguA Solas-jokoa pdf-n

EkoLinguA Solas-jokoa, 2012 eta 2014 bitartean udalerri mailan hizkuntz ekologiaren diskurtsoa sozializatzeko eta hizkuntz komunitatearen sistema ahalmentzeko xede nagusiarekin bideratutako DiKomA Ekintza-ikerkuntza Proiektuaren emaitza eta produktua da.

EkoLinguA hizkuntza-ekologiaren ideietan oinarritutako eztabaida pizteko edo argudioak lantzeko mahai-jokoa da. Argudioak osatzeko eta alderdi ludikoa lantzen laguntzeko informazioa aurkituko duzu dokumentu honetan, jokoari ahalik eta zuku interesgarriena eta dibertigarriena ateratzeko.

EkoLinguA edonoren esku egongo da; talde txikiek zein handiek erabili ahal izango dute, gaiaren inguruan dakitenek eta berri egiten zaienek.

EkoLinguA testuinguru zabalago batean ere erabili daiteke, testu-inguratze desberdinen eta parte harten dutenen dedikazio desberdinaren arabera.

Sekuentziak eta elementuak

EkoLinguA solas-jokoari ahalik eta etekinik handiena ateratzeko hiru sekuentzia nagusi aurreikusi ditugu (Oinarrizkoa, Gune zehatzak eta Komunitate osoa) eta, guztietan, karta-jokoa da oinarri. Hauek dira desberdintasun nagusiak:

  • Oinarrizkoak, dinamizatzaile-taldea trebatzea edota jokalariekin gaiarekiko lehen hurbilketa egitea du helburu.
  • Gune zehatzak, herriko talde, elkarte edota erakunde zehatzak aktibatzea.
  • Komunitate osoak, udalerri osoaren sentsibilizazioa bilatzen du.

 

 

Karta-jokoaz gain, beste baliabide eta aukera batzuk proposatu dira lanketa bakoitzerako, betiere helburu dituen edukien inguruan hausnartzen eta sakontzen jarraitzen laguntzeko.

Proposatutako hiru sekuentzia horiek moldagarriak dira, norbere behar eta aukeretara egokitu litezke, horrela, antolatzaileek erabakiko lukete deskribatzen diren sekuentzien azalpenei zehatz-mehatz jarraitu ala hainbat baliabide baliatu beste sekuentzia edo aukera batzuk sortzeko.

 

 

Informazioa jaso nahi baduzu, ikus EkoLinguA Solas-jokoa   eta EkoLinguA solas-jokoaren gida edota bidali mezu bat helbide hauetara: Eusko Ikaskuntza ei-sev@eusko-ikaskuntza.eus edo Soziolinguistika klusterra  kluster@soziolinguistika.eus