KALEAN DIRA BAT99. ETA BAT100. ZENBAKIAK! EUSKARAREN BILAKAERA SOZIOLINGUISTIKOA (1981-2011)

Abe
16

Soziolinguistika Klusterrak eta Eusko Jaurlaritzak elkarlanean egin duten euskararen bilakaera soziolingusitikoaren gaineko hausnarketa lana dute oinarritzat bi aldizkariek. Bertan jasotzen dira Iñaki Martinez de Lunak, Mikel Zalbidek eta Xabier Erizek gaiaren inguruan egindako hausnarketak; bai eta hausnarketa horiek aberasteaz arduratu diren hainbat ekarpengileren lanak ere.

 

Bi aletan banatuta, azken 30 urteetan euskarak izan duen bilakaera nolakoa izan den eta aurrera begirako erronkak zeintzuk diren ikus daiteke bertan.

 

Azpeitian, hitanoaren presentzia neurtzen eta lantzen.

Abe
2

Abenduaren 2tik 10a bitartean AzpeitHika gaztetxoen kartel erakusketa izango da Sanagustin Kulturgunean. Azpeitian hitanoaren erabilera eta haren arauak nola bizi dituzten landu dute Azpeitiko ikastetxe guztietan 10 urteko gaztetxoek. Lanaren emaitzetako batzuk erakusgai izango dira astebetez Sanagustinen, baita hitanoak Azpeitiko kaleetan duen presentziari buruzko hainbat datu.
 

IX. HAUSNARTU EUSKAL SOZIOLINGUISTIKA SARIEN IRABAZLEAK

Aza
24

Soziolinguistika Klusterrak antolatzen duen IX. HAUSNARTU Euskal Soziolinguistika Sariak erabaki ziren 2016ko azaroaren 18an buruturiko epai-mahaiaren bileran.
Ondokoak dira aurtengo sarituak:
 
• Lehen saria, 1.500 €. Migratzaileen harrera, gutxiagotutako hizkuntzen testuinguruan. Mario Zapata, euskara teknikaria.
• Bigarren saria, 1.000 €. Mihigintza ehuntzen Basaurin. Txerra Rodriguez, hizkuntza aholkularia.
• Hirugarren saria, 700 €.Euskara, galiziera eta Irlanderaren hiztun berrien hizkuntza-identitatea. Irati Liceaga, UPV-EHUko ikaslea.
 

LEHENENGO ALDIZ NEURTU DA HITANOAREN KALEKO ERABILERA

Urr
21

Soziolinguistika Klusterrak Azpeitian egindako kale-erabileraren emaitzak aurkeztu ditu aste honetan. Neurketa honek berrikuntza garrantzitsua izan du, hizkuntzen erabilera behatzeaz gain hitanoaren erabilera ere neurtu baita lehenengo aldiz.
Horretarako, kale-neurketaren metodologiari hainbat egokitzapen egin zaizkio. Lehen aldia da tokaz eta nokaz entzuten diren elkarrizketak kuantifikatzen direla. Soziolinguistika Klusterrak berariaz egokitu du kale-neurketen metodologia horretarako.

GAURTIK AURRERA SOZIOLINGUISTIKA ALBISTARIA ESKURAGARRI HAMABOSTEAN BEHIN

Urr
19

Soziolinguistikari buruzko berriak bilduko dituen hamabosketaria kalean da.
 
Soziolinguistika Klusterrak hamabostean behin argitaratuko du Soziolinguistika albistaria. Tresna honen bidez soziolinguistika arloko azken berriak bildu eta zabalduko ditugu. Modu honetan, hamabostekari honek soziolinguistikari buruzko azken albisteen, ikerketen, liburuen edota jardunaldien berri emango digu, besteak beste, eta nolabait egunean egoteko aukera eskainiko digu.
 
Gaur bertan argitaratu da Soziolinguistika albistariaren lehen zenbakia eta hemen bertan duzue ikusgai:

Azken 30 urteotako bilakaera soziolinguistikoa zugandik inoiz baino hurbilago.

Urr
17

Soziolinguistika Klusterrak argitaratu berri du 1981-2011 urteen artean euskarak izan duen bilakaera soziolinguistikoa eta aurrera begira dauzkan erronkak zehazten dituen txostena.
Lan hau Iñaki Martinez de Luna, Mikel Zalbide eta Xabier Erizek gaiaren inguruan buruturiko azterketa luzeago baten laburpen txostena da. Txostenak hizkuntza-gaitasuna, hizkuntza-erabilera eta iritzi eta jarreretan jartzen du soa, arlo bakoitzean izandako eboluzioa eta etorkizunera begira aurreikus daitekeen testuingurua nolakoa den zehaztuz.

Pages