FORMAZIO ETA HAUSNARKETA SAIOA EGIN DUGU ALDAHITZ PROIEKTUKO METODOLOGIA BERRIEN INGURUAN

Mar
24

Aldahitz Ikerketa proiektuaren baitan, hizkuntza-ohituren aldaketa prozesuak aztertzen ditugu. Modu zehatzagoan esateko, finkatutako harremanetan, eguneroko edo ohiko hizkuntzan gaztelaniatik euskarara gertatzen diren aldaketa prozesuak ditu aztergai nagusi ikerketa lerro honek. 2010. urteaz geroztik, lan-munduaren eremuan garatu da proiektua gehienbat, eta Eusle metodologia da orain arte sortutako tresna nagusia.

Herriz herriko kale-neurketen laburpen-txostenak gure webgunean eskuragarri

Mar
23

Udalen eskariz, duela 15 egun hasi ginen Hizkuntzen kale-erabileraren neurketa berezietako emaitzak aurkezten, eta harrera oso ona izaten ari da. Bistan da herritarrengan euskararen erabilerak benetako kezka eta interesa sortzen duela. Eta kaleko erabileraren inguruko datuon gainean herritar ugari ari zaigu aurkezpenetara gerturatzen.

Datorren ostegunean, apirilaren 6an "Ikasleen euskarazko ahozko gaitasuna lantzeko eta hobetzeko egitasmoa" hitzaldia

Mar
31

2014az geroztik martxan da Bergaran Berbekin programa. Bergarako Udalaren laguntzarekin eta Soziolinguistika Klusterraren gidaritzan Aranzadi, Ipintza eta Mariaren Lagundia ikastetxeetan bideratzen ari da Berbazko Komunikazioa Indartzeko programa.
Proiektu honen harira, datorkigu “Ikasleen euskarazko ahozko gaitasuna lantzeko eta hobetzeko egitasmoa" hitzaldirako gonbita. Helburu berarekin diharduen ikastetxe baten esperientziaren kontaketa elkarbanatzeko aukera izango dugu.
Hala beraz, honako hitzaldira gonbidatzen zaituztegu:

HAINBAT UDALERRITAKO HIZKUNTZEN ERABILERAREN 2016ko KALE NEURKETEN EMAITZAK AURKEZTEN HASI GARA

Mar
9

Euskal Herriko VII. Kale Neurketako datu-bilketa burutu genuen 2016ko udazkenean. Datu-bilketa zabal honen baitan, hainbat udalerri izan ziren Soziolinguistika Klusterrari bertako kale erabilera datu adierazgarriak eskuratzeko eskaera luzatu ziotenak. Horregatik, udazken honetako datu-bilketa osatze aldera, Euskal Herriko 30 udalerri ingurutan berariazko diseinua osatu zen herri horietako errealitate hurbilagoa kontuan hartuz eta hainbat ibilbide zein neurraldi ezberdin diseinatuz.

EUSKAL HERRIKO VII. KALE NEURKETAKO LANDA-LANA AMAITUTA

Ots
8

Hizkuntza-erabileraren Euskal Herriko Kale Neurketa 1989. urtean egin zen lehen aldiz, eta geroztik maiztasun jakin batekin (lau urtez behin hasieran, eta bost urtez behin gaur egun) sei alditan errepikatu da: 1993an, 1997an, 2001ean, 2006an, 2011n eta 2016an. Soziolinguistika Klusterrak izan du ikerketa aurrera eramateko ardura azken lau ediziotan (aurrez EKB-ren eta SEI-ren esku egon zen), eta VII. edizio honen datu-bilketa 2016ko udazkenean burutu dugu.

BAT 101 Soziolinguistika Albistaria kalean!

Urt
30

Unibertsitatearen erantzukizun soziala euskararekiko gai monografikoa hartuta, EHUko udako ikastaroan oinarritutako artikuluak argitaratu ditu aldizkariak. Hauek dira bertan emaniko artikuluen egileak: J. Inazio Marko Juanikorena, Eduardo Apodaka, Iñaki Martinez de Luna eta Gwerfyl Roberts. Horiez gain beste egile hauek ere eman dituzte artikuluak: Aitor Montes, Josune Zabala, Jon Artza, Xulio Viejo eta Beñat Garaio.

Ahozkotasuna helduen euskalduntzean. AEKren VI. Didaktika Topaketan parte hartuko dugu ahozkotasuna eta soziolinguistika uztartuz

Urt
25

Urtarrilaren 28an izango den AEKren VI. Didaktika Topaketan parte hartuko du Soziolinguistika Klusterrak ahozko hizkuntzaren irakaskuntza eta helduen euskalduntzeari buruzko hitzaldia emanez.

Ehun irakaslek baino gehiagok parte hartuko dute AEKren VI. Didaktika Topaketetan. Hitzaldien saioan bi gai landuko dira:

Soziolinguistika Klusterreko Josune Zabalak ahozkotasunaz jardungo du lehenik, eta bigarrenik, HABEko teknikariak izango dira euskaltegiko curriculum proiektuaren gaineko kontuak azalduz.

Pages