Langune eta Soziolinguistika Klusterraren arteko bilera

Uzt
29

 

Soziolinguistika Klusterrean Languneko kudeatzaile Fernando Alanaren bisita jaso dugu. Elkar ezagutu eta Langune eta Soziolinguistika Klusterraren arteko sinergiak eta elkarlanerako aukerak detektatzen jardun dugu. Aurrerantzean modu iraunkorrean elkarren berri izateko konpromisoa hartu dugu, elkarlanerako sor daitezkeen aukerak balia ditzagun.

École d'été: L'écologie des langues, de la théorie à la pratique

Uzt
5

 

Aste honetan izango da HIZKUNTZA-EKOLOGIA: teoriatik praktikara
EHUko ikastaroa

Donostiako MIRAMAR Jauregin izango da uztailaren 7an eta 8an.
Bertan parte hartuko duten irakasleak Carme Junyent, J.I. Marko, Imanol Miner,
Jon Sarasua, Iñaki Martinez de Luna, Patxi Baztarrika eta Belen Uranga
izango dira.

Ikastaroari eta
hizlariei buruzko
informazioa web gunean duzue: www.soziolinguistika.org

Curso de verano de la EHU/UPV: La ecología de las lenguas, de la teoría a la práctica

Uzt
5

 

Aste honetan izango da HIZKUNTZA-EKOLOGIA: teoriatik praktikara
EHUko ikastaroa

Donostiako MIRAMAR Jauregin izango da uztailaren 7an eta 8an.
Bertan parte hartuko duten irakasleak Carme Junyent, J.I. Marko, Imanol Miner,
Jon Sarasua, Iñaki Martinez de Luna, Patxi Baztarrika eta Belen Uranga
izango dira.

Ikastaroari eta
hizlariei buruzko
informazioa web gunean duzue: www.soziolinguistika.org

Summer courses: Language ecology, from theory to practice

Uzt
5

 

Aste honetan izango da HIZKUNTZA-EKOLOGIA: teoriatik praktikara EHUko ikastaroa

Donostiako MIRAMAR Jauregin izango da uztailaren 7an eta 8an. Bertan parte hartuko duten irakasleak Carme Junyent, J.I. Marko, Imanol Miner, Jon Sarasua, Iñaki Martinez de Luna, Patxi Baztarrika eta Belen Uranga izango dira.

Ikastaroari eta hizlariei buruzko informazioa web gunean duzue: www.soziolinguistika.org

Hizkuntza-ekologia eta lurralde euskaldunak topaketaren bideoak ikusgai.

Eka
14

topaketa- aragazkia

 

Apirilaren 14an Azpeitiko Sanagustin aretoan HIZKUNTZA-EKOLOGIA ETA LURRALDE EUSKALDUNAK topaketa burutu zen. Bertan, besteak beste, Jon Bollar, Belen Uranga, Albert Bastardas, Xabier Ezeizabarrena eta Iñaki Markok gaiaren alderdi ezberdinak landu zituzten zenbait hitzalditan.

Kalean da gazteen Erabileraren GPSa!

Eka
9

 

Soziolinguistika Klusterrak Erabileraren GPSa kaleratu berri du, gazteen hizkuntza-erabileran kokatu eta bertan esku hartzeko gida. Urtxintxa Eskola eta Topagunea Euskara Elkarteen Federazioarekin batera sortutako materiala da eta Gazteen Erabileran Eragiten Duten Faktoreen Azterketa lana izan du oinarri. Erabileraren GPSa gazteei eta eurekin lanean dihardutenei, hizkuntza erabileran eragiten duten aldagai guztiak kontuan hartuz lan egiten laguntzeko sortutako tresna da. Egiten dugunaz ondo hausnartu eta gure lanari interesatzen zaigun norabidea emateko balio digu.

Pages