Batzar Orokorra maiatzaren 10ean Andoainen

Api
20

Soziolinguistika Klusterrak datorren maiatzaren 10ean egingo du Ohiko Batzar Orokorra, Martin Ugalde Kultur Parkean. Erakundearen urteroko batzarrean lantzen diren ohiko gaiez gain, beste eduki gatzuk lantzeko baliatuko da saioa. Soziolinguistika Klusterrak hiru balio ditu: zientifikotasuna, elkarlana eta gizarte-konpromisoa. Azken biak landuko dira, bazkideen artean eta hainbat gonbidaturekin batera. Bukaeran mokadu bat egiteko aukera izango da.

EUSLE metodologiaren azalpen-bideoa ikusgai

Api
17

Otsaila eta martxoa artean EUSLE metodologiaren inguruko hainbat aurkezpen egin zituzten Aldahitz proiektuaren arduradunek EHUren hiru campusetan, unibertsitatea bultzatzen ari den Aktibatu egitasmoaren baitan.

Martxoaren 1ean Ibaetako Campuseko Informatika Fakultatean egindako saioaren zati bat bideoan ikusgai dago. Aurkezpena baliagarria izan daiteke EUSLE metodologia zertan datzan ulertu eta bere ezaugarri nagusiak ezagutu nahi dituen ororentzat.

 

2016ko datu soziolinguistikoen analisi zabala BAT Aldizkariaren 106. zenbakian

Api
13

2018. urte honetako BAT Soziolinguistika Aldizkariaren lehen zenbakiak (106) 2016ko bi datu-iturri nagusiak ditu gai monografikotzat: VI. Inkesta Soziolinguistikoa eta VII. Euskal Herriko Hizkuntzen Erabileraren Kale-neurketa. Bi ikerketa horietako arduradunek aurkeztu dituzte datuok, 2017ko ekainean EHUko Udako Ikastaroetan egindako aurkezpen eta debate saioetako datuekin batera.

Kataluniako CUSC-UB ikergunearekin bilera

Api
9

Apirilaren 6an Soziolinguistika Klusterreko zuzendari Imanol Larrea Bartzelonako Unibertsitateko Centre de Recerca en Sociolingüística i Comunicació (CUSC-UB) taldeko kideekin bildu zen. Bi erakundeotan abian dauden proiektuak eta aurrera begira elkarlanerako dauden aukerak aztertu ziren bileran. CUSCeko zuzendari Xavier Vilaz gain, beste hiru ikerlari ere bileran izan ziren: Vanessa Bretxa, Montse Sendra eta Avel·lí Flors.

Leire Diaz de Gereñuk ISLRF-ren jardunaldietan parte hartu du Bretainian

Mar
28

Estatu Frantsesean inmertsio bidez irakasten duten eskolen formazioa eta ikerketa bultzatzen duen ISLRFk (Institut Supérieur des langues de la République Française) bi urtetik behin jardunaldiak antolatzen ditu. Aurten martxoaren 23 eta 24 bitartean Kemperren (Bretainian) burutu diren jardunaldiek esangura berezia izan dute, Diwan eskolen 40. urteurrenaren ospakizunen erdigune izan dira eta.
 

Zabalik da 2018ko Hausnartu Euskal Soziolinguistika Sarirako lanak aurkezteko epea

Mar
26

Aurtengoa euskara eta gizartearen inguruko ikerketa, azterketa eta hausnarketa lanak saritzeko deialdiaren XI. edizioa da. Euskararen soziolinguistikari ekarpena egiten dioten lan oro aurkez daitezke deialdira, beti ere, oinarri zientifikoa badute edo zientzian oinarritutako hausnarketak proposatzen badituzte.
Aurkezten diren lanen artean hiru sari banatuko dira:

Gure hizkuntza-ingurunea ulertu, hobeto elkar ulertzeko. Imanol Larrea

Mar
22

Gizarte gero eta konplexuagoetan bizi gara. Sarritan gure inguruan gertatzen dena edo gure bizimoduan eragiten duen hori ulertzea kosta egiten zaigu. Pertsonen arteko harremanak, taldeen artekoak, ohiturak edo joera sozialak esplikatzeko ez ditugu kausa-ondorio garbiak aurkitzen. Eta sarritan, soziologiaren lehenengo arauak dioen bezala, gauzak ez dira diruditena (Berger, 1963).

"EAEko ikasleen euskararen erabilera eskola-giroan 2011-2015" txostena Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean aurkeztu da

Mar
7

ARRUE proiektuaren baitan 2011 eta 2015 artean jasotako datuetan oinarritutako emaitzak 2017ko udazkenean aurkeztu ziren. Orain, Euskal Autonomia Erkidegoko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean berariazko aurkezpena egin du Soziolinguistika Klusterrak, talde politikoei emaitzen berri zuzenean emateko.

Pages