Gipuzkoako datu soziolinguistikoen bilduma - Eskualdez eskualde, herriz herri - 1986-2011

Eka
2

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Euskara Zuzendaritza Nagusiaren eskariz, 1986-2011 urte bitarteko Gipuzkoako eskualde eta herrietako oinarrizko datu soziolinguistikoak bildu ditugu. Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara Zuzendaritza Nagusiaren webgunean aurki dezakezue Gipuzkoako eskualde eta herrietako informazioa: http://www.gipuzkoaeuskara.net/eu/datu_soziolinguistikoak
 

Ahozko kale erabileraren neurketari buruzko artikulua International Journal of the Sociology of Language aldizkarian

Api
15

Jacqueline Urlak, University of Massachusetts Amherst-eko irakasleak, eta Olatz Altunak, Soziolinguistika Klusterreko teknikariak, artikulua argitaratu dute International Journal of the Sociology of Language aldizkarian. Artikulua ahozko kale erabilera neurtzeko metodologiari buruzkoa da eta izenburua honako hau da: "The basque street survey: two decades of assessing language use in public spaces".
 

Euskal Soziolinguistika Ikerketari buruzko mahai-ingurua - bideoa

Mar
25

BAT Aldizkariariaren 87/88 ale bikoitza euskal soziolinguistika ikerketaren azken urteotako bilakaerari buruzkoa da. Ale horretako edukia oinarri hartuta mahai-ingurua burutu zen martxoaren 20an, San Telmo museoan. Honako hauek parte hartu zuten bertan:

  • Patxi Baztarrika, Hizkuntza Politikarako Sailburuordea.
  • Patxi Juaristi, Euskal Herriko Unibertsitatea.
  • Itziar Idiazabal, Euskal Herriko Unibertsitatea.
  • Iñaki Dorronsoro, Eusko Ikaskuntza.
  • Moderatzailea: Iñaki Martínez de Luna, Euskal Herriko Unibertsitatea.

 

Pages