Eskuragarri dago “Aldahitz Ikerketa. Eusle metodologia esperientzien emaitzak 2013-2016” argitalpena

19 Mai

Atzo aurkeztu genituen Aldahitz Ikerketaren baitan, Eusle metodologia aplikatuz, 2013 eta 2016 artean, 13 lantoki publiko eta pribatutan garaturiko esperientzien emaitzak. Datuek erakusten dute baldintza egokietan posible dela lankide arteko hizkuntza ohiturak gaztelaniatik euskarara aldatzea.

Soziolinguistika Klusterraren batzar orokorra eta mintegia egingo dira maiatzaren 18an

09 Mai

Urtero bezala, batzar orokorra egingo dugu etorri nahi duzuen bazkide guztiokin maiatzaren 18an Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean eguerdiko ordu batean.
 
Batzarraren aurretik (12:00an) mintegia egingo dugu Eusle metodologiaren emaitzak, Soziolinguistika Klusterraren ibilbidearen mapa eta Eusko Ikaskuntzaren e5 proiektua aurkezteko.
 
Informazio gehiago: hemen

BAT Soziolinguistika Aldizkariak ia 6.000 bisita ditu hilero

27 Avr

DIALNETen bitartez BAT Sozioliguistika Aldizkariak jasotzen dituen bisita-kopurua igotzen doa urtez urte; 2.016. urtea bitartean, 5.000 eta 6.000 bisita izan ditu aldizkariak hilero, eta 2017ko datuek joera hori berresten dutela jakin dugu dagoeneko.

Era berean, deskargatzen diren artikulu-kopurua ere inportantea da, ondoren ikus daitezkeen grafikoek erakusten duten bezala.

Bartzelonan izan gara Hizkuntza Indigenen eta Eremu Urrikoen Biziberritzeari buruzko kongresuan

27 Avr

Apirilaren 19, 20 eta 21ean Hizkuntza Indigenen eta Eremu Urrikoen Biziberritzeari buruzko lehen nazioarteko kongresua egin da eta bertan izan dira Soziolinguistika Klusterreko bulego teknikoko lau kide.

Olatz Altunak kale neurketetarako metodologia aurkeztu du. Pablo Suberbiolak Jendaurrean Erabili proiektuaren nondik norakoak aurkeztu zituen. Belen Urangak, berriz, Garabideko beste kide batzuekin batera mahai inguru batean hartu zuen parte. Imanol Larreak hizkuntza jarrerei buruz bukatu berri duen tesiko hainbat emaitza landu zituen.

“Gipuzkoa berdinago” egitasmoa aurkeztu da gaur

24 Avr

“Gipuzkoa berdinago” egitasmoa Soziolinguistika Klusterrak eta EHU-k elkarlanean egin duten “Jendaurrean Erabili” proiektuaren baitan kokatzen da. “Jendaurrean Erabili” proiektuak erakunde eta enpresen jendaurreko euskarazko komunikazioan laguntzeko baliabideak eskaintzea du helburu eta ariketa horretan, Gipuzkoa mailan hizkuntza ofizialen arteko oreka berri baten bila lan egingo duen prozesu bat abiatu du. Gipuzkoako Foru Aldundiaren proposamenez abiatu den egitasmo honek Gipuzkoan erreferentzialak diren zenbait erakunderen arteko elkarlanean oinarrituko du bere dinamika.

“Zer egin ahozko komunikazioa eskolan lantzeko?" EHUko Uda Ikastaroa uztailean

10 Avr

Soziolinguistika Klusterrak EHUko XXXVI Uda Ikastaroetan Zer egin ahozko komunikazioa eskolan lantzeko? izeneko tailerra antolatu du, 2017ko uztailaren 3an eta 4an izango dena Miramar Jauregian, eta bertan hizkuntza normalkuntzaren ikuspegitik, ahozko hizkuntza eskolan lantzeko garaian baliagarri gerta daitezkeen egiteko moduak aurkeztu eta esperimentatu nahi dira. Hala, gai honetan sakontzeko tresnak behar eta nahi dituen irakasle eta zuzendaritzako edota gainerako kideei begira jarrita sortutako proposamena da.

Pages