EUSLE metodologia

Eusle metodologia hizkuntza-ohituren aldaketa-prozesua errazteko metodologia da. Lan munduan erabiltzeko sortua da, elkarren artean harremana maiz duten kideek osaturiko talde naturaletan. Talde-erabakian oinarrituriko esperientzia bidez garatzen da (borondatezkoa), eta eusle-aren figura baliatzen du, taldeko hainbat hizkuntza-ohitura urratzeko eta euskararen aldera aldatzea eta finkatzea errazteko.

Metodologia sinplea da, laneko eguneroko harremanean bertan garatzen dena (formazio, bilera edo klaseen beharrik gabe). Bi baldintza bete behar dira talde batean metodologia hau aplikatu ahal izateko: gehiengoaren borondatea (%75) eta taldeko kide guztiak gai izatea euskaraz elkarrizketa arrunt bat ulertzeko.