"Arnasguneak eta udalerri euskaldunak: gaurko eta biharko erronkak" jardunaldia azaroaren 22an Donostian

Azken urteotan euskararen biziberritzean diharduten ikertzaileek, teknikariek eta ekintzaileek arreta berezia jarri dute arnasguneetan, alegia, euskararen ezagutza proportzio handiena duten udalerrietan. Arnasguneek funtzio sozial ahalik eta gehienak euskaraz betetzeko aukerari eusten diote, eta ezinbestekoak dira hizkuntza-komunitatearen garapenerako. Hala berresten dute soziolinguistika arloko teoriek eta ikerketek.

Hizkuntzen Erabileraren Kale-Neurketa: azalpenak eta emaitzak iruditan eta labur

Pasa den uztailan argitaratu ziren Hizkuntzen Erabileraren Kale-Neurketaren emaitzak txosten formatuan. Egun batzuk beranduago, EHUren uda ikastaroen baitan, datuak hobeto ezagutu, eztabaidatu eta hausnartzeko aukera izan zen. Uda ostean, emaitzak laburtuta eta euskarri arinago baten bidez zabaltzeko asmoz, infografia animatu batean bildu ditu Soziolinguistika Klusterrak, edonon edonori azaltzeko moduan eskura jartzeko asmoz.

BAT Aldizkariaren 99 eta 100 zenbakiak doan deskargatzeko moduan

Euskararen bilakaera soziolinguistikoa (1981-2011) dute hizpide bi ale monografikoek.

BAT 99-k transmisioaren, gaitasunen eta jarreren inguruan dihardu, eta BAT 100 erabilera aztertzeaz arduratzen da.

Bertan topa daitezke Iñaki Martinez de Lunak, Mikel Zalbidek eta Xabier Erizek gaiaren inguruan egindako hausnarketak; bai eta gogoeta horiek aberasteaz arduratu diren hainbat ekarpengileren lanak ere.

Kronika: Hausnarketarako bi egun.

Euskararen lurralde osoan hizkuntzaren egoeraren inguruko bi ikerketa soziolinguistiko serie zabalenen emaitza berriak ezagutu ditugu azken asteotan: Inkesta Soziolinguistikoa eta Hizkuntzen Erabileraren Kale-Neurketa. Horiei lotuta, Soziolinguistika Klusterrak eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak elkarlanean antolatu dute “Euskararen erabilera: egoera, bilakaera eta norabidea, datuen argitan” ikastaroa EHUren Uda Ikastaroetan. Izan ere, hizkuntzen egoeraren konplexutasuna aztertzeko beharrezkoa da, datuez gain, ikuspegi desberdinak ezagutzea, iritzi-trukerako guneak edukitzea eta hausnarketarako patxada hartzea. Ehun pertsonatik gora elkartu da Donostiako Miramar Jauregian, bi egunetan gaiari heltzeko.

Páginas