Gipuzkoako hizkuntza-aniztasunaren mapa aurkeztu da

Gipuzkoako hizkuntza-aniztasunaren mapa aurkeztu dute gaur Donostian Foru Aldundiak eta Soziolinguistika Klusterrak, lurraldean dugun hizkuntza-aniztasunaren egungo errealitatea  ezagutzeko ahalegina eta aniztasun hori ahalik eta modu egokienean kudeatzeko tresna gisa. Ikerketa honen arabera, euskara eta gaztelaniaz gain, 130 hizkuntza inguru hitz egiten dira gipuzkoarren artean, eta horietatik hamarren kasuan 1.000 biztanle baino gehiagok ezagutzen dituzte.

Miguel Galiciak irabazi du Txillardegi-Hausnartu soziolinguistika saria

Miguel Galicia Lambarri filologo eta euskaltegiko irakasleak irabazi du 2019ko Hausnartu soziolinguistika saria euskara biziberritzeko plan eta proiektuen ebaluazioaren inguruko lanarekin. Bigarren saria Jon Fernandez kazetariarentzat izan da, Ondarroako nerabeen sare sozialetako hizkuntza-erabileraren azterketagatik. Hirugarren saria Xabier Madorranek jasoko du IKTek euskaran duten eraginari buruzko lanagatik. Sarien XII. edizioa da 2019koa eta Soziolinguistika Klusterra eta Euskal Herriko Unibertsitateak elkarlanean antolatu duten lehena. Sari-emate ekitaldia Txillardegiri gorazarren egiteko eta UPV-EHUren Donostiako Carlos Santamaria Zentroan Txillardegi Aretoa inauguratzeko baliatu da.

Eusle eta ulerrizketa: hizkuntza ohiturak aldatzeko sistema integralaren bi tresnatan sakondu dute Gasteizen

Aldahitz proiektua 2010. urtetik dago martxan Soziolinguistika Klusterraren gidaritzapean. Urriaren 30ean Gasteizko Goiuri Jauregian proiektu horretan gaur arte hizkuntza-ohiturak aldatzeko garatutako bi metodologiak gertutik ezagutzeko aukera izan da.

Páginas