2. Alternantziaren txostena

Hizkuntza alternantzia:

Aurtengo lanean hizkuntza alternantzia aztertzeko bi urrats eman ditugu nagusiki:
1.- Alternantzia ikertzeko kontuan hartu beharreko hainbat ondorio zehaztu
2.- Alternantziaren ikertzeko metodo baten oinarria finkatu: alternantzia moten sailkapena

Gogoetaren ondorioak txostenaren 3. atalean dituzue, alternantzia moten sailkapena, berriz, 5.ean, oinarrietan.

Aurten jasotako datuetan ikusiko duzue nola B eta D ereduetan jasotako datuetan ezberdintasun nabarmena dagoen alternantzia kasuen funtzioan.

05-06 ikasturtean Arrue proiektuan horrelako azterketarik ez dugu egingo. Dena den, jardunaldian osatu genezake aurten egindakoa, edota gerora begirako lan-ildoak adostu. Zentzu horretan:

3. EAETAren txostena

Ikerketa-lan honen aztergai nagusia mintzajarduna da, hau da, euskararen ahozko erabilera informala. Ahozko erabilerari buruzko datuak izateko Barnetegietan behaketa bidezko neurketak egin dira. Ikerketaren diseinua egin zenean, neurketa horietatik datu pertsonalizatuak eskuratzea espero zen. Ez da hala izan. Neurketak egin ondoren ikasleen banakako datuak ez ditugu lortu, zenbait ikasleen kasuan oso elkarrizketa gutxi entzun baititugu. Hori horrela, EAETA sortu dugu, euskararen ahozko erabilera trinkoaren adierazlea. Txosten honetan EAETAri buruzko azalpenak jaso dira.

Jardunaldian adierazle trinko honi buruzko iritziak jaso nahi ditugu. Batez ere, ikasturte berriari begira, adierazleari egin dakizkiokeen hobekuntzak eta ekarpenak bildu nahi dira.

Informazio kudeketa



WEBGUNEKO INFORMAZIOAREN KUDEAKETA



Webguneko informazioaren kudeaketaren (nori, zer erakutsi) inguruan hainbat zalantza sortu zaizkigu azken aldi honetan. Hortaz, egokiena, webgunean honen inguruko mintzagai bat sortu eta zuen iritziekin datorren zuzendaritza bileran beharrezko erabakiak hartzea deritzogu. Has gaitezen, bada:

Berriketa guneak: 

Páginas