ARRATIBEL, Nekane (HUHEZI); Joxpi IRASTORTZA (EMUN). "Jarrera, portaera, motibazioa eta parte-hartzea (...)".

Baliabideak: 

ARRATIBEL, Nekane (HUHEZI); Joxpi IRASTORTZA (EMUN). "Jarrera, portaera, motibazioa eta parte-hartzea enpresetako euskara-planetan". BAT 57, 2005, 99-113.

LABURPENA:

Enpresetako euskara planetan dabiltzan teknikarien kezka nagusienetako bat da langileen jarreran eta portaeretan eragitea, euren eguneroko lanean euskaraz jardun daitezen edo euskara gehiago erabil dezaten bultzatzea, alegia. Artikulu honen bitartez, Nekane Arratibelek eta Joxpi Irastortzak azaldu digute langileen jarrerak, portaerak, motibazioak, parte hartzeak... enpresetako euskara planetan duten garrantzia; eta EMUN Koop. E.n azken urte hauetan egin izan diren ikerketen eta saiakeren berri ere eman digute.

BAGLIETTO, Axier (Elhuyar). "Elkargiren euskara plana: 2 urteko esperientzia".

Baliabideak: 

BAGLIETTO, Axier (Elhuyar). "Elkargiren euskara plana: 2 urteko esperientzia". BAT 57, 2005, 83-91.

LABURPENA:

Elkargi, E.G.E.ren Euskara Planaren berri ematen du Axier Baglietto Elhuyarreko kideak, batez ere euskararen presentzia eta erabilera instituzionala finkatzeko eta erabilera pertsonala bultzatzeko egindakoak azalduz. Planaren helburuan argi ikus daitekeenez, bezeroari nahi duen hizkuntzan zerbitzua emateak du pisu nabarmenena. izan ere, Elkargiren bezero asko euskaldunak dira, eta bezero horientzat gertutasuna eta konfiantza eragiten duen faktorea da euskara. Baina bezeroei begirako helburu hauek lortzeko, ezinbestekoa ikusi du Elkargik euskaldunek barruko lanetan euskara erabil dezaten eragitea, langileen euskararen ezagutza hobetzea eta, batez ere, langileen motibazioa bultzatzea.

AMUNDARAIN, Joxean. "Euskararen erabileraren normalizazioa Gipuzkoako Foru Aldundian".

Baliabideak: 

AMUNDARAIN, Joxean. "Euskararen erabileraren normalizazioa Gipuzkoako Foru Aldundian". BAT 55, 2005, 37-51.

LABURPENA:

Artikulu honetan Gipuzkoako Foru Aldundiko euskararen erabilera normalizatzeko planaren berri ematen da: lehendabiziko planak nola egin ziren (1994-2003 bitartekoak), zein emaitza izan dituzten eta gaur egun zein oinarriren gainean ari diren lanean. Hortik abiatuta, hausnarketa bat egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioetako erabilera planen gainean eta arlo horretan eragiteko zenbait proposamen aurkezten dira.

MUJIKA, Leire. 2004. "Pertsonak eta eginkizunak: euskara planetarako identifikazio tresna".

Baliabideak: 

MUJIKA, Leire. 2004. "Pertsonak eta eginkizunak: euskara planetarako identifikazio tresna". HIZNET 03-04 ikasturteko sakontze egitasmoa (argitaratu gabe).

LABURPENA:

Azterketa honen testuingurua lan munduan kokatzen da. Hizkuntza oinarritzat hartuz, lan harremanen esparruak hizkuntzarengan duen eragina aztertu da. Hizkuntza oinarritzat hartzean, ezinbesteko baliabide moduan pertsonak aurkitzen ditugu. Hizkuntzari eragin gehien egin diezaioketen pertsonak hizkuntzaren ikuspegitik estrategikoak diren pertsonak izango dira. Eta lan honen helburua erakundeko pertsona estrategikoak identifikatzeko zeregina izango duen tresna garatzea da.

“El cambio organizativo como proceso” artikulua, 286-290. or., in HAYGROUP. 2000.

Baliabideak: 

HAYGROUP. 2000. "Factbook. Recursos Humanos". Elcano (Nafarroa): Aranzadi&Thomson.

“El cambio organizativo como proceso” artikulua, 286-290. or.

LABURPENA:

Erakundeetan aldaketak gauzatzean egon ohi diren erresistentziei buruz ari da. Atalka, ohiko erresistentziak zein diren (bakarkakoak eta taldekoak), erresistentziak nola tratatu, aldaketak errazteko baldintzak zein diren eta prozesuaren arrakasta zeren araberakoa den ere zehazten du.

“La recolección de datos y la acción-investigación” artikulua, 35-56. or., in MARGULIES, N.; WALLACE, J. 1985.

Baliabideak: 

MARGULIES, N.; WALLACE, J. 1985. "El cambio organizacional. Técnicas y aplicaciones". Mexico: Trillas.

“La recolección de datos y la acción-investigación” artikulua, 35-56. or.

LABURPENA:

Páginas