Gipuzkoako Hizkuntza Aniztasunaren Mapa

eu

Euskara, gaztelania eta ingelesa ez diren Gipuzkoako biztanleriaren hizkuntzak identifikatuz, lurraldeko hizkuntza-aniztasunaren mapa egitea da helburua. Horretarako, biztanleriaren jatorria kontuan hartu da, eta hipotesi mailan lurralde horietako hizkuntzen presentzia deskribatu da.

Aniztasunaren ezaugarriak ezagutzeko honako alderdi hauek aztertu dira: adinaren eta sexuaren banaketa geografikoa lurraldean, hiriburuan, beste udalerrietan, eskualdeetan eta azpi-eskualdeetan.

EHU-ko Udako Ikastaroa 2019 - Immigrazioa eta hizkuntza-aniztasuna: Harrera integralaren bila

XXI. mendean Espainiako Estatutik kanpoko jatorria duten populazioaren etorrerak eta XX. mendeko penintsulako populazioaren bertaratzeak gaur egungo Gipuzkoako hizkuntza-aniztasun handia eratu dute. Aniztasun horren ezagutza eta aitortza kudeaketa egoki baten mesedetan joango da, oinarri demokratiko eta justizia soziala erdigunean izango duen plangintzak proposatzeko.

Berba-lapiko proiektua

eu

“Komunikaziorako konpetentzia praktikoa eta eraginkorra eskuratzeko” bidea egiteari (Heziberri 2020) heldu nahi zaio ahozko hizkuntza ardatz duen egitasmo honetan, ulertuta “hizkuntzen irakaskuntza erabileran oinarrituta” eraiki daitekeela. Era berean, “Tolosako laborategia” Ikerketako eskarmentua baliatzen ari da trebakuntza-ikerkuntza honetan. Zehazki, testuinguru erdaldunetan ikasleen ahozko hizkuntzaren gaitasunari eta erabilerari buruz ikertu nahi da.

Ahozko komunikazioa irakastea. Norabide bat ahozko hizkuntzaren argitan.

eu

 

Gida-liburu honen egiteko nagusiena da ahozko hizkuntzaren irakaskuntzan murgildu nahi duen edonori proposamen praktiko bat eskaintzea. Gida-liburuak izaera praktikoa du oso: informazioa jasotzeko, pentsatzeko (bakarka eta taldeka), ariketa eta jarduerak proban jartzeko….aukera ematen du, besteak beste.

Páginas