Euskararekiko jarrerak Nafarroan

Hiztunek erabiltzen duten hizkuntzan eta hizkuntz komunitateari buruzko ideietan sakontzen duen ikerketa mota horrek informazio garrantzitsua eskaintzen du hizkuntza horien etorkizuna interpretatu ahal izateko.

Soziolinguistika arloan oinarritu dut nire ikerketa, hizkuntza minorizatuetan ematen diren kontzientzia eta jarrera linguistikoak modu berezian ikertu dituen zientzia delako.

Ikerlan horiek guztiek baliozko informazioa ematen dute euskararen azken urteetako bilakaerari buruz: hizkuntzaren errekuperazio prozesu ahularen, gazteen jarrera positiboaren eta euskararen normalizazio progresiboaren berri ematen

Legeak hiru eremu ezberdinetan banatzen du Nafarroa: eremu euskalduna, mistoa eta ez-euskalduna. Nafarroako Gobernuak neurri linguistiko ezberdinak jartzen dizkio eremu bakoitzari.

Irakaskuntzari buruz, euskara ikasteko eskubidea zonalde euskaldunean bakarrik onartzen du, eta mistoan interesatuen borondatean uzten du. Zonalde ez-euskaldunean eskubide hau oso murriztuta gelditzen da.

Ikerlana aurrera eramateko, metodo zuzenean oinarritutako inkesta bat prestatu, eta Nafarroako 16 urtetik gorako populaziotik lagin adierazgarri bat hartu ondoren, lagineko lagunei inkesta egin nien.

arrazoi afektiboak, moralak eta norberak hizkuntzari dion zaletasuna dira nagusi euskararen aldeko jarreretan Nafarroan, historian zehar gertatu izan den moduan. Gaztelania erabiltzearen aldeko irizpide nagusiak, aldiz, erabilgarritasuna eta gehiengoaren hizkuntza erabiltzeak ekartzen dituen abantaila praktikoak dira.

Nafarroan, orokorrean, euskararekiko jarrera positiboa dago. Hala eta guztiz ere, alde nabarmenak daude gaitasun linguistikoaren arabera

Helduei euskara ikastera bultzatu dien lehendabiziko arrazoia hauxe da: gure hizkuntza delako, elkarrizketatuen % 69,4k horrela erantzun baitu. Bigarren motibazioa atsegin pertsonala izan da (% 52,8). Hirugarren lekuan, % 38,9rentzat behar morala da

Dena dela, eduki zientifikoak transmititzeko eta hezkuntzarako euskara egokia dela pentsatzen dute gehienek; zientzia irakasteko hizkuntzatzat hartzen dute eta, azken finean, kultur hizkuntzatzat.

Ikerketan zehar elkarrizketatutakoek aitortzen dutenez, euskaraz ez jakiteak oztopo gutxi ekartzen die harremanetarako, ikasketarako edota aisiarako aukeretan.

elkarrizketatu gehienek ez dute uste euskara galtzeko arriskuan dagoenik.

Galera hipotetiko horren aurrean adierazten dituzten sentimenduek lotura handia daukate afektibitatearekin, % 78k tristura handia sentituko luketela diote.

Euskal hiztunengan ere deigarria da oso nola identifikatzen dituzten euskal herritar eta euskal hiztun (euskaldun) kontzeptuak. Euskal hiztunen identitatean funtsezkoa da hizkuntza

Nabarmentzekoa da euskararen ikerlariei edo euskarazko idazleei buruzko ezjakintasun handia. 16 eta 25 urte bitarteko gazteak dira gutxien dakitenak euskaraz idazten duten idazle nafarrei buruz.

Hala eta guztiz ere, esan behar da aldeko jarrera horiek ez dutela hizkuntzaren erabilpena bermatzen. Nire ikerlan honetan, beste ikerketetanfrogatu den bezala Euskararen jarraipena I, 251 orr. ', true); return false" href="/?" class="helpLink" id="l1">[8], garbi azaltzen ditut, jarreretatik aparte, hizkuntzaren erabileran gehien eragiten duten beste arrazoiak

HIZKUNTZEKIKO JARREREN AZTERKETA. NAFARROAREN KASUA

Hizkuntzekiko jarreren azterketak agerian jartzen ditu hizkuntza anitzeko komunitateetan sortzen diren tentsioak eta munduan hain zabaldua den elebitasun edo eleaniztasun egoeraren kontsiderazio irregularra. Zalantzarik gabe, batasun politiko eta linguistikoaren arteko loturak eragina izan du Mendebaleko Europan egon den eleaniztasunaren kontzepzioan. Eleaniztasunak banandu eta elebakartasunak lotu egiten duelako ideia hedatu da. Beraz, egoera normala eta desiragarria zera da: denok hizkuntza berberaz mintzatzea, horrela tradizio biblikoan iragarritako Babelen madarikaziora itzuliz.

Tradizio horretan koka daitezke, halaber, gaur egun gure inguruan nabarmentzen diren euskararekiko jarrerak, nahiz eta beste elementu garrantzitsu batzuek ere eragina izan; hauen artean aipa daitezke historian zehar euskarari buruz hedatu diren mitoak eta teoria sasi-zientifikoak. Jakina denez, euskal hizkuntzak ahozko erabileran atzerapen aldiak izan ditu mendeetan zehar, eta erabilera idatzian ere erromantzearen menpe egon da erabat. Jatorri genealogiko gabeko hizkuntza isolatutzat hartu da. Oraindik ere erantzun gabe dauden galdera eta zalantza anitz sortu du bere jatorriari eta biziraupenari buruz. Izan ere, euskara modu objektiboan deskribatzea galarazi ohi duten okerreko ideia erdi-mitikoak sortu ditu horrek guztiak.

Egoera horren aurrean, erreakzio bezala, euskararen defendatzaile sutsuak agertu dira historian zehar. Adibide garbia da apologistena. XVI. mendean Garibayrekin hasitako korronte horrek XVIII. mendean izan zituen ordezkaririk nabarmenenak, Larramendi eta Astarloa, hain zuzen ere, eta gaur arte iraun dute haien ideia askok. Aipatu besterik ez dago Astarloak euskararen ezaugarriei eta perfekzioari buruz egindako goraipamenek nola eragin zieten geroko autoreei eta, modu berezian, Sabino Aranari. Azken horrek, abertzaletasunaren eta hizkuntzaren arteko erlazioa aldarrikatu zuen. Gure herriko sektore batzuetan, oraindik ere, ideia bat dirau: hizkuntzaren garrantzia herri baten identitatean bizirik jarraitzen du. Beraz, gaur egun euskarari buruz adierazten diren ideia askoren abiapuntua historian aurkitzen dugu.

Baina gaurko jarrerak dira orain interesatzen zaizkigunak. Azken hamarkadetan Soziolinguistikaren atal nagusi bihurtu da hizkuntzekiko jarreren azterketa, izugarrizko garrantzia baitu gaitasun linguistikoa eta hizkuntzaren erabilpena ulertzeko. Hiztunek erabiltzen duten hizkuntzan eta hizkuntz komunitateari buruzko ideietan sakontzen duen ikerketa mota horrek informazio garrantzitsua eskaintzen du hizkuntza horien etorkizuna interpretatu ahal izateko. Halako ikerketek ekarpen mamitsuak dakarzkigute ondoko datuok ezagutu ahal izateko: hizkuntzarekiko erlazioa daukaten ekitaldiak nola jasotzen dituzten hiztunek, zer garrantzi ematen dioten balore eskala batean, noraino identifikatzen diren hizkuntzarekin, zer itxaropen daukaten harengan, etab.

Hori dela eta, Nafarroan gertatzen diren euskararekiko jarrerak aztertzean, Soziolinguistika arloan oinarritu dut nire ikerketa, hizkuntza minorizatuetan ematen diren kontzientzia eta jarrera linguistikoak modu berezian ikertu dituen zientzia delako. Euskararekiko kontzientzian elementu esanguratsuenak zein diren ezagutu nahi nuen; elementu horiek, nolabait ere, baldintzatu eta itxuratu baitute hizkuntzaren historia.

Nafarroako egoera soziolinguistiko berezian sakontzea izan da nire beste helburuetako bat. Izan ere, Nafar Komunitatea, linguistikaren ikuspuntutik, oso interesgarria eta aberatsa baita, alde batetik han elkartzen diren faktore sozioestruktural, psikolinguistiko eta soziolinguistikoengatik, eta, bestetik, hizkuntzaz kanpoko faktoreengatik. Euskararen kontrako eta aldeko jarrerak Nafarroako eguneroko errealitatean nabarmenak izaten dira, askotan hizkuntzaz kanpoko faktoreek eraginik. Ikusi besterik ez dago politiko askoren zoritxarreko deklarazioak edo kutsu erreibindikatiboa duten euskararen alde antolatzen diren ekintzak, kanpainak, proiektuak eta jaiak Nafarroako Herri aldizkarietako euskararen erabilpena, Hizkuntz Politikarako Zuzendaritza Nagusia, Nafarroako Gobernua, Iruñea.[1].

Gainera, aipatzekoa da arlo honetan ez dela orain arte gehiegi sakondu, hizkuntz gaitasuna eta erabilpena aztertu baitira, gehienbat, Nafarroan egin diren ikerketa soziolinguistikoetan.

Nafarroan bilduriko lehen datu soziolinguistikoak 1986ko erroldakoak Distribución de la población navarra según el nivel de euskera (Padrones municipales de habitantes al 1/4/86), Iruñea.[2] dira. Urte horretako galdera-sortan euskara mailari buruzko galdera bat sartu zen. 1991ko erroldan antzeko galdera bat sartzeaz gain, beste bi erantsi zituzten, ama-hizkuntzari buruzkoa eta etxeko hizkuntzaren erabileraren indizeak neurtzen zituena Euskara Nafarroan. 1991ko biztanleriaren eta etxebizitzen erroldaaren datu soziolinguistikoak, Nafarroako Gobernua, Iruñea[3]. Bigarren ikerketa horrek bide eman zuen euskaldunen euskara maila konparatzeko: 1986koa eta 1991koa.

Bigarren argitalpenaren datuak abiapuntutzat hartuta, beste liburu bat argitaratu zen, Nafarroako Mapa SoziolinguistikoaNafarroako Mapa Soziolinguistikoa. 1991. Biztanleria euskaldunaren dinamika eta bilakaera, Nafarroako Gobernua, Iruñea.[4], komunitateko egoera soziolinguistikoaren azalpen zehatza ematen zuena. Hurrengo erroldan, 1996koan, euskararen ezagupenari buruzko hasierako galdera bakarra sartu zen berriro. Horrela moztu egin zen hizkuntzaren transmisioa eta euskararen erabilpenaren bilakaerari buruzko datuen bilketa[5].

Erroldak aztertuz osatu diren ikerketez gain, Euskal Herri osoko bi azterketa soziolinguistiko argitaratu dira Euskararen jarraipenaEuskararen jarraipena I, Eusko Jaurlaritza, Hizkuntza Politikarako Sailordetza. Argitaratzear dago titulu berdineko bigarren inkesta soziolinguistikoaren emaitzak jasoko dituen liburua. Hala eta guztiz ere, 1997an argitaraturiko liburuskan ondorio nagusiak biltzen dira. Hau da titulua: Euskal Herriko Soziolinguistikazko Inkesta 1996. Euskararen Jarraipena II. [6] titulupean. Argitalpen horietan jarrerei buruzko datuak jasotzen dira, Nafarroako Ikerketa soziolinguistikoa izeneko ikerketa soziologikoan bezalaxe. Lehendabiziko bi argitalpenetan Euskal Herri osoko jarrerak aztertzen dira, eta hirugarrenean Nafarroako hizkuntz eremu bakoitza hartzen da ikuspuntutzat.

Ikerlan horiek guztiek baliozko informazioa ematen dute euskararen azken urteetako bilakaerari buruz: hizkuntzaren errekuperazio prozesu ahularen, gazteen jarrera positiboaren eta euskararen normalizazio progresiboaren berri ematen digute. Hala eta guztiz ere, jarreretan oinarritutako ikerlan bat falta zen. Nire tesia ildo horretatik doan ekarpena da.

NAFARROAKO EGOERA SOZIOLINGUISTIKOA

Euskarari buruzko edozein ikerketa aurrera eramateko, ezinbestekoa dugu Nafarroako gaur egungo egoera soziolinguistikoan izugarrizko eragina daukan legea aipatzea, alegia, abenduaren 15eko Euskarari buruzko 18/86 Legea izenekoa, eta lege honek eragindako zonifikazioaren berri ematea. Legeak hiru eremu ezberdinetan banatzen du Nafarroa: eremu euskalduna, mistoa eta ez-euskalduna. Nafarroako Gobernuak neurri linguistiko ezberdinak jartzen dizkio eremu bakoitzari. Euskara zonalde euskaldunean bakarrik da hizkuntza ofiziala eta bertan populazioaren %11 bizi da bakarrik.

Euskararen erabilerari buruz, eremu euskalduneko biztanleei Administrazioarekiko harremanetan, ekintza administratiboetan eta dokumentu publikoetan euskaraz erabiltzeko eskubidea aitortzen die. Eremu mistoan eta ez-euskaldunean, eskubidea aipatzen badu ere, proposatutako neurriak oso urriak dira.

Irakaskuntzari buruz, euskara ikasteko eskubidea zonalde euskaldunean bakarrik onartzen du, eta mistoan interesatuen borondatean uzten du. Zonalde ez-euskaldunean eskubide hau oso murriztuta gelditzen da. Azken bi zonalde hauetan, euskarazko irakaskuntza ezartzeko arazo ugari aurkitzen dira. Eguneroko prentsari begirada bat ematea besterik ez dago aldarrikapen horrek zer demanda duen ikusteko.

NAFARROAKO HIZKUNTZ EREMUAK

 

Eremu euskalduna
Eremu mistoa
Eremu ez-euskalduna

 

Euskarari buruzko Legea oso kritikatua izan da, eta behin baino gehiagotan deuseztea eskatu da. Hasieran kritikak politiko abertzaleengandik zetozen, gehienbat, baina gizarteko esparru gehiagotara zabaldu dira gero. Eskakizun horietan eragin handia izan du azken urteotan gertatu den D ereduko gorakada handiak. Horrek haur eskolatuen gurasoen inplikazioa eragin du, eta legearen aldaketa gero eta gehiago eskatu eta eskatzen ari da Nafarroan.

Nafarroako Mapa Soziolinguistikoaren arabera, hauexek dira lege honek sortzen dituen arazorik larrienak: alde batetik, hizkuntz eskubide ezberdinak ematen dizkie hiru eremuetako biztanleei, eta bestetik, eremu mistoan dagoen hiriburura joaten diren biztanleei murriztu egiten dizkie euskaraz hitz egiteko aukerak, hiriburua zerbitzu publiko gehienak biltzeko antolatuta baitagoNafarroako Mapa Soziolinguistikoa, 1997,298.orr.[7]. Horrela, askotan, beste zonaldeetatik etortzen diren euskaldunek euskaraz hitz egiteko eskubideak galtzen dituzte.

IKERKETAREN HELBURUA ETA OINARRIZKO HIPOTESIAK

Aurreko lerroetan azaldutako egoera abiapuntutzat harturik, nire ikerketaren helburua hauxe izan da: Nafarroan ematen diren euskararekiko jarrerak eta jarrera horietan eragina duten faktoreen azterketa egitea. Datu horien analisiak gaur egun dagoen egoera soziolinguistiko zehatzaren ezagupena erraztuko du.

Ikerlana aurrera eramateko, metodo zuzenean oinarritutako inkesta bat prestatu, eta Nafarroako 16 urtetik gorako populaziotik lagin adierazgarri bat hartu ondoren, lagineko lagunei inkesta egin nien. Lagina egiteko, zenbait aldagai aukeratu nituen euskararekiko jarreretan esanguratsu izango zirelakoan. Honako hauek dira: sexua, adina, ikasketa maila, hizkuntz gaitasuna eta hizkuntz eremua.

Aldagaien banaketa egiteko, berriz, Nafarroa osoko 16 urtetik gorako populazioan ematen den benetako aldagai horien proportzioa hartu dut kontutan, hurrengo taulan ikusten den moduan:

 

 

 

ALDAGAI SOZIOLOGIKOAK Aldagai bakoitzeko
informatzaileen
kopurua
Informatzaileen kopurua.
SEXUA Gizonezkoak 50 100
Emakumezkoak 50
ADINA 16-25 urte 18 100
26-50 urte 44
51 baino gehiagokoak 38
IKASKETAK Ikasketarik gabe 53 100
Erdiko ikasketak 38
Unibertsitatea 9
HIZKUNTZ GAITASUNA Euskaldunak 16 100
Erdaldun 84
HIZKUNTZ EREMUA Euskalduna 11 100
Mistoa 53
Ez euskalduna 36

 

 

 

Euskararen Legeak ezarritako hiru hizkuntz eremuak eta aldagai bakoitzari emandako garrantzia irizpidetzat hartuz, hauxe da ikerketan parte hartu duten elkarrizketatuen sailkapen zehatza:

HIZKUNTZ EREMUA SEXUA ADINA IKASKETAK HIZKUNTZ GAITASUNA OSOA
  G E 16-25 26-50 + 51 I.G. E.I. U. EUS. ERD.  
EUSKALDUNA 5 6 2 5 4 6 4 1 6 5 11
MISTOA 27 26 10 23 20 27 20 6 8 45 53
EZ EUSKALDUNA 18 18 6 16 14 20 14 2 6 30 36
OSOTARA 50 50 18 44 38 53 38 9 20 80 100

Euskarazko edo gaztelaniazko galdera-zerrendak izan zituzten aukeran elkarrizketatuek, eta erantzunak elkarrizketa pertsonal batez osatu ziren 1997. urteko udan. Galdera-zerrenda, osotara, 77 itemek osatu zuten, hiru ataletan banatuta:

  1. Ezaugarri demolinguistikoak
  2. Gaitasun linguistikoa eta erabilpena
  3. Hizkuntz ideiak, sinesmenak eta jarrerak.

Inkesta guztiak osatu eta gero Nafarroan nabarmentzen diren euskararen inguruko ideia, sinesmen eta jarrerei buruzko ondorio batzuk atera ditut.

ONDORIO NAGUSIAK

Oro har, ikerketak hau frogatzen du: arrazoi afektiboak, moralak eta norberak hizkuntzari dion zaletasuna dira nagusi euskararen aldeko jarreretan Nafarroan, historian zehar gertatu izan den moduan. Gaztelania erabiltzearen aldeko irizpide nagusiak, aldiz, erabilgarritasuna eta gehiengoaren hizkuntza erabiltzeak ekartzen dituen abantaila praktikoak dira. Euskara maitagarri, gaztelania erabilgarri leloak labur dezake ikerketaren ondorio nagusia.

Ikerketan agerian jartzen denez, Nafarroan, orokorrean, euskararekiko jarrera positiboa dago. Hala eta guztiz ere, alde nabarmenak daude gaitasun linguistikoaren arabera, alde batetik, eta Euskararen Legeak ezarritako zonifikazioaren arabera, bestetik. Eragin txikiagokoak dira erabilitako beste aldagaiak (sexua, adina eta ikasketa maila), eta alderdi zehatz batzuetan bakarrik eragiten dute. Gainera, hasieran kontutan hartu ez nuen beste faktore oso eraginkor bat gertatu da, izan ere, Nafarroako konfigurazio soziolinguistikoan eragin handikoa azken urteotan: euskara bigarren hizkuntza moduan irakastea.

EUSKAL IRAKASKUNTZA

Irakaskuntza mota hau murgiltze ereduaren bidez sartzen ari da derrigorrezko Lehen eta Bigarren Hezkuntzan eta, bestalde ere, helduentzako kanpainen bidez. Derrigorrezko hizkuntzan gurasoak dira haurrak irakaskuntza elebidunean hezi behar dituztela erabakitzen dutenak. Euskaraz ikastera bidaltzeko erabakia oso lotuta agertzen da elkarrizketatutakoen euskararekiko jarrera positiboarekin. Irakaskuntza mota horrek duen gero eta handiagoko prestigioak ere badu eragin zuzena. Aldeko jarrera hau oso nabarmena da 26 eta 50 urte bitarteko emakumeen artean. Datu hau oso adierazgarria suertatzen da, adin horretako emakumeak direlako, gehienbat, seme-alabak euskarazko eredu batera bidaltzeko erabakia hartu dutenak.

Helduei euskara ikastera bultzatu dien lehendabiziko arrazoia hauxe da: gure hizkuntza delako, elkarrizketatuen % 69,4k horrela erantzun baitu. Bigarren motibazioa atsegin pertsonala izan da (% 52,8). Hirugarren lekuan, % 38,9rentzat behar morala da (Behartuta sentitzen naiz nire herriko hizkuntza ikastera). Elkarrizketatuen % 33rentzat, euskal hiztunen komunitatean sartzea da arrazoi nagusia eta % 27,8ko portzentaia hartzen du seme-alabekin euskaraz komunikatzeko nahiak. Neurri askoz ere txikiagoan adierazten dira lan kontuak (% 8,3), hizkuntza batek errazten duen mundu berriak ikertzeko ahalmenak (% 2,8), arbasoen jakintzari jarraitzeko desioa (% 2,8) edo, gazteen artean, gurasoek ikasi ezin izan zuten hizkuntza ikastea.

Euskara ez ikasteko arrazoien artean, motibazio falta, indiferentzia, ikasteko zailtasunak eta denbora edo interes falta aipatzen dira gehienbat. Hauek dira ikasteko asmorik ez dutenen ezaugarriak: gehienak 51 urtetik gorakoak dira, gizonezkoak, eremu ez-euskaldunean bizi direnak eta ikasketarik gabekoak.

TRANSMISIO ZIENTIFIKOA

Dena dela, eduki zientifikoak transmititzeko eta hezkuntzarako euskara egokia dela pentsatzen dute gehienek; zientzia irakasteko hizkuntzatzat hartzen dute eta, azken finean, kultur hizkuntzatzat. Pentsa ezinezkoa zen hori orain zenbait urte, Euskaltzaindiak 1979ean argitara emandako Conflicto lingüístico en Euskadi lanak garbi erakusten duen bezala. Irakaskuntzan, zerbitzuetan eta komunikabideetan sartzearen aldeko jarrera dugu oro har. Datu horiek bat datoz azken urteotan Nafarroan egindako ikerketa soziolinguistikoen ondorioekin, eta komunitate honetan euskararen etorkizunari buruz ikuspegi baikorra edukitzeko modua ematen dute. Nolanahi ere, alde handiak ditugu oraindik euskaraz eta gaztelaniaz mintzatzen diren komunitateen artean. Egoera horretan begi-bistakoa da Euskararen Legearen eragina.

ALDEKO JARRERAK

Eremu elebidunean eta euskal eremuan bizi direnen artean aurkitzen dira, gehienbat, euskararen aldeko jarrerak. Euskal hiztunek balio handia ematen diote beren hizkuntzari, baina uste dute ez zaiola behar bezalako balioa ematen inguruko gizartean edo lan munduan. Oraindik ere, hizkuntza baztertua dagoela sumatzen dute; gaztelaniaz hitz egiten dutenek, berriz, erabat kontrako iritzia dute. Saltokietan euskara erabiltzeak dakartzan ondorio komertzialei buruz galdetzean, adibidez, erabilpen horrek eragin txarra duela pentsatzen dute euskal hiztun gehienek.

Erdaldunek, berriz, kontrakoa deritzote. Kontrako ideia hau beste aspektu batzuetan ere antzeman daiteke, batez ere, euskararen sustapenarekin edo lana aurkitzeko etekinarekin zerikusirik duten arloetan.

Ikerketan zehar elkarrizketatutakoek aitortzen dutenez, euskaraz ez jakiteak oztopo gutxi ekartzen die harremanetarako, ikasketarako edota aisiarako aukeretan. Administrazioan sartzeko mugak izaten dira euskaraz ez jakiteagatik elkarrizketatuek izaten dituzten muga nagusiak, eremu mistoan, batez ere, hiriburua han baitago eta han erabiltzen baita gehiena administrazioan.

Oro har, informatzaileek ez dute uste Nafarroan euskara gainetik jartzen ari denik, ez eta hizkuntza politikako neurriak modu zurrunegian gauzatzen ari direnik ere. Laginaren % 80k ez daude ados baieztapen honekin: “Gaur egun Nafarroan euskara ikastea inposaketa da. Jarrera hori oso hedatua dago gazteen artean, eremu ez-euskalduneko biztanleen artean, eta Unibertsitateko ikasketak dituztenen artean.

EUSKARAREN GALERA ETA HIZKUNTZAREN BILAKAERA

Euskararen galera hipotetiko bati buruzko galdera baten aurrean, elkarrizketatu gehienek ez dute uste euskara galtzeko arriskuan dagoenik. Baina euskara galtzeko arriskuan egon daitekeela diote hizkuntzari ustez lotuago daudenek - hala nola, elebidunak, eremu euskaldunean bizi direnak edo euskara ikasi dutenak - eta goiko ikasketak egin dituztenek.

Galera hipotetiko horren aurrean adierazten dituzten sentimenduek lotura handia daukate afektibitatearekin, % 78k tristura handia sentituko luketela diote. Sentimendu horiek adierazten dituzten pertsonak euskaldunen % 95 dira, eremu euskaldunean bizi diren % 100 eta euskara ikasi dutenen %97,2. Elkarrizketatutako beste batzuengan indiferentzia nagusitzen da (% 14). Hizkuntzarekin eta afektibitate kontuekin lotura handiagoa antzematen da berriz ere euskaldunengan eta euskal eremuan bizi direnengan.

Hizkuntzaren bilakaera ere modu ezberdinean antzematen dute: euskal eremuan bizi diren euskal hiztunek euskarak atzera egin duela diote, zonalde mistoan eta ez euskaldunean bizi diren elebakarrek, berriz, aurkakoa pentsatzen dute: izugarri aurreratu duela.

Pertzepzio ezberdin horiek erabat ulergarriak dira egoera soziolinguistikoa zein den aztertuz gero. Elebidunek eta euskal eremuko biztanleek ikusi duten euskararen atzerakada nabarmena izan da; eremu ez euskaldunean bizi direnek, berriz, kanpotik antzeman dute fenomenoa eta azken urteotan, batez ere irakaskuntzan, gertatzen ari den euskal hizkuntzaren berreskurapenaz jabetu dira.

HIZKUNTZA ETA IDENTITATEA

Euskal hiztunengan ere deigarria da oso nola identifikatzen dituzten euskal herritar eta euskal hiztun (euskaldun) kontzeptuak. Euskal hiztunen identitatean funtsezkoa da hizkuntza, ikerketa honetan egiaztatu den bezala. Euskal eremuan bizi diren euskal hiztunak euskaldunagoak sentitzen dira, eremu mistoan edo ez-euskaldunean bizi diren erdaldunekin konparatzen baditugu, haien artean identitate linguistiko eta pertsonala gauza bera baitira. Ideia hau Humboldt hizkuntzalariak aurreratu zuen XIX. mendean eta, izan ere, hizkuntza bakoitzak munduari buruzko ikuspegi bat jasotzen duela dioen bere teoria erakargarriaren jatorrian dagoen ideia da, gero Erlatibismo Linguistiko izenekoan bilakatu zena.

HIZKUNTZARI BURUZKO EZAGUTZAK

Elkarrizketatutakoek euskarari buruz dituzten ezagupen linguistiko eta literarioetan eragin handia izan du euskararen ikaskuntza faktoreak. Euskara ikasi duten pertsonek informazio gehiago daukate hizkuntzari buruzko gaietan. Nafarroan hitz egiten diren hizkuntzen jatorriaz eta ahaidetasunaz gutxi dakite, baina ez ezagutze hori askoz nabarmenagoa da euskararen kasuan. Badaude, oraindik ere, euskararen jatorria beste hizkuntzetan kokatzen dutenak, latinean, gaztelanian edo teori sasi-zientifikoetan oinarriturik.

Nabarmentzekoa da euskararen ikerlariei edo euskarazko idazleei buruzko ezjakintasun handia. 16 eta 25 urte bitarteko gazteak dira gutxien dakitenak euskaraz idazten duten idazle nafarrei buruz. Datu hori ez da bat heldu, itxura batean, gaur egun gertatzen ari den euskarazko irakaskuntzaren gorakada handiarekin.

AZKEN ONDORIOAK

Nafarroako euskararen egoera aldatzen ari dela baiezta daiteke nire ikerketaren ondorioz. Horren adierazle dira gazteek, batik bat, dauzkaten hizkuntzarekiko jarrera positiboak, eta eguneroko bizitzaren alorretan sartzearen aldeko jarrerak. Bestalde, baikor izateko aukera ematen digu euskara zientzia transmititzeko gai den hizkuntzatzat eta, azken finean, kultur hizkuntzatzat hartu izanak.

Dena dela, sakonak dira hizkuntzarekin zerikusirik duten ekintzen pertzepzioan euskaldunek eta erdaldunek dituzten aldeak. Pertzepzio horretan, gainera, izugarrizko garrantzia dauka, zalantzarik gabe, legeak ezarritako zonifikazioa, arestian frogatu den bezala.

Hala eta guztiz ere, esan behar da aldeko jarrera horiek ez dutela hizkuntzaren erabilpena bermatzen. Nire ikerlan honetan, beste ikerketetanfrogatu den bezala Euskararen jarraipena I, 251 orr. ', true); return false" href="/?" class="helpLink" id="l1">[8], garbi azaltzen ditut, jarreretatik aparte, hizkuntzaren erabileran gehien eragiten duten beste arrazoiak: alde batetik, alderdi sozioestrukturalak (norberaren harremanen sarea euskalduna izatea), eta, bestetik, faktore psikolinguistikoak (norberak euskaraz hitz egiteko duen erraztasuna). Horiek aldatzen doazen neurrian, eta aldeko jarrerek lagunduta, erdietsiko dugu euskaraz gehiago hitz egitea.

 


 

[1] IBARRA, O., URMENETA, B., OROZ, N. (1998): Nafarroako Herri aldizkarietako euskararen erabilpena, Hizkuntz Politikarako Zuzendaritza Nagusia, Nafarroako Gobernua, Iruñea.

[2] NAFARROAKO GOBERNUA (1988): Distribución de la población navarra según el nivel de euskera (Padrones municipales de habitantes al 1/4/86), Iruñea.

[3] HIZKUNTZA POLITIKARAKO ZUZENDARITZA NAGUSIA (1995): Euskara Nafarroan. 1991ko biztanleriaren eta etxebizitzen erroldaaren datu soziolinguistikoak, Nafarroako Gobernua, Iruñea.

[4] HIZKUNTZA POLITIKARAKO ZUZENDARITZA NAGUSIA (1997): Nafarroako Mapa Soziolinguistikoa. 1991. Biztanleria euskaldunaren dinamika eta bilakaera, Nafarroako Gobernua, Iruñea.

[5] Ikerketa soziolinguistikoaren ikuspuntutik ez dirudi egokia galdera horiek kentzea. Alde batetik, ezin daiteke 1991 eta 1996 arteko bilakaerari buruzko ikerlanik osatu, datuak ez baitira jasotzen. Bestalde, Euskal Komunitate Autonomoko datuekin ezin daiteke azterketa konparatiborik egin. Eta, azkenik, Nafarroako Gobernuak aplikatu dituen hizkuntza politikako neurriak ezin daitezke behar bezala ebaluatu.

[6] AIZPURUA, X. (1995): Euskararen jarraipena I, Eusko Jaurlaritza, Hizkuntza Politikarako Sailordetza.

Argitaratzear dago titulu berdineko bigarren inkesta soziolinguistikoaren emaitzak jasoko dituen liburua. Hala eta guztiz ere, 1997an argitaraturiko liburuskan ondorio nagusiak biltzen dira. Hau da titulua: Euskal Herriko Soziolinguistikazko Inkesta 1996. Euskararen Jarraipena II.

[7] Nafarroako Mapa Soziolinguistikoa, 1997, 298.orr.

[8] AIZPURUA, X. (1995): Euskararen jarraipena I, 251 orr.

BAT aldizkaria: 
32. 1999ko abendua. Neurketa soziolinguistikoak Euskal Herrian
Kokapen geografikoa: 
Euskal Herria
Nafarroa
Egilea(k): 
Nekane Oroz
Urtea: 
1999