Erdaldunak aktibatzeko diskurtsoak Mintzalasai eta BAM! maila diskurtsiboan

Ipar Euskal Herrian, euskararen inguruan eraiki diskurtsoak jendea euskararen kontra (edo indiferente) izatetik alde izatera pasatzeko helburua izan dute. [..] Diskurtsoak aktiboki indartu behar du berreskuratze prozesua.: aktibazioa, erdaldunak, diskurtsoak, motibazioa.

Laburpena. Azken inkesta soziolinguistikoak agerian eman du Ipar Euskal Herriko biztanleriaren %80a ez dela euskalduna eta euskararen kale-erabilera sekulan neurtu ez den indize apalenean kokatzen dela (%5). Egoera horren aitzinean, eremu sozial berriak irabaztearen premia agerikoa da; diskurtso berritu eta egokituek hortan lagundu dezakete. Baiona – Angelu – Miarritze hiri-eremua dentsitate handiko lurra izateaz gain, euskararentzat perimetro zail eta estrategikoa da. Bertan errotu diren bi dinamikei buruz, erdaldunak erakartzeko eta euskaltzaletzeko diskurtsoak dimentsio praktikotik aztertuko dira, bai eta etorkizuneko erronka batzuk agerian emanen ere.

Hitz gakoak

Ipar Euskal Herrian, euskararen inguruan eraiki diskurtsoak jendea euskararen kontra (edo indiferente) izatetik alde izatera pasatzeko helburua izan dute. [..] Diskurtsoak aktiboki indartu behar du berreskuratze prozesua.: aktibazioa, erdaldunak, diskurtsoak, motibazioa.

BAT aldizkaria: 
107. 2018 (2) Euskaltzaletasunaren aktibazioa (II)
Egilea(k): 
Eneko Gorri
Urtea: 
2018