Euskara, galiziera eta irlanderaren hiztun berrien hizkuntza-identitatea

Laburpena. Hiztun berriek osatzen duten komunitatearen garrantzia dela eta, lan honetan euskara, galiziera eta irlandera ikasi duten hiztunak alderatu dira euren hizkuntza-identitatea zertan ezberdintzen den eta zertan berdina den jakiteko. Horretarako, euskara, irlandera eta galiziera ikasi dituzten hiztunak sailkatzeko hiru profil bereizi dira hizkuntza-identitatearen arabera: ‘ez naiz hiztun zaharra’, ‘hiztun berria naiz’ eta ‘Ez hiztun berri, ez zahar, hiztuna besterik gabe’.

Hitz gakoak: Hizkuntza-identitate, hiztun, hiztun berri, hiztun zahar, hizkuntza gutxitu.

BAT aldizkaria: 
102. 2017(1) IX HAUSNARTU. EUSKAL SOZIOLINGUISTIKA SARIAK
Egilea(k): 
Irati Lizeaga Elizalde
Urtea: 
2017 (1)