"Euskararen ahozko kale-erabilera: erronkak" artikulua Euskera aldizkariaren 61-2 zenbakian

Euskaltzaindiak Euskera aldizkariaren 61 (2016) 2. zenbakia argitaratu berri du. Soziolinguistika Klusterreko Olatz Altuna eta Maialen Iñarra ikerlariek idatzitako "Euskararen ahozko kale-erabilera: erronkak" artikulua biltzen du, besteak beste.

Laburpena:

2017ko uztailean argitaratu ziren Hizkuntzen Erabileraren VII. Kale-Neurketako datuak. Artikulu  honetan  jaso  ditugu  Euskal  Herriko  kaleetako  euskararen  ahozko  erabileraren 2016ko datu berriak. 1989. urtetik Euskal Herriko euskararen erabilerak 2,5 puntuko igoera izan bazuen ere, azken hamar urtean behera egin du. Egoera honek euskara biziberritzen jarraitzeko erronka berriak definitzera behartzen gaitu ondorioz, eta lerro hauetara ekarri dugu proposamen bilduma bat.

EUSKERA (2016) 61, 2. zbk. PDFn