HITZARGIAK TOPAKETAREN laburpen bideoa sarean: etorriko denaren iragarle

Abu
3

Hemen da HITZARGIAK Topaketaren laburpen bideoa.

Hitzargiak proiektuan Europako hizkuntzak biziberritzeko jardunbide egokiak, interesgarriak, eraginkorrak, eredugarriak, inspiratzaileak ezagutu eta partekatu nahi izan ditugu. Eta horien berri eman dugu webgunean eta ekainaren 23an eta 24an ospatu genuen Hitzargiak Topaketan.

Bigarren udako lantegiaren atarian

Uzt
28

“Zer egin ahozko komunikazioa lantzeko” lantegia antolatu du Soziolinguistika Klusterrak EHUko XXXV Uda Ikastaroen baitan, eta iritsi da momentua diseinatutako tailerra bigarren aldiz proban jartzeko. Aste honetan (uztailaren 28an eta 29an) izango dira saioak Miramar Jauregian.

Bereziki praktikan oinarrituko da tailerra: gogoetatuko da gai honen gaineko oinarri soziolinguistiko eta pedagogikoez, esperientzia ezberdinen berri izango da, eta ahozko komunikazioa lantzeko jarduerak esperimentatu eta sortuko dira.

Euskararen bilakaera soziolinguistikoaren bideoak web gunean

Uzt
6

Soziolinguistika Klusterraren webgunean dagoeneko ikusgai jarri ditugu, Euskararen bilakaera soziolinguistikoa (1981-2011) VIII Euskal Soziolinguistika Jardunaldiaren bideoak.

Aukeran dituzue hiru gai: 1) Euskararen transmisioa eta gaitasuna, eta aurrera begirako erronkak, 2) Euskal Herritarren portaera linguistiken motibo subjektiboen bilakaera, eta aurrera begirako bideak, eta 3) Mintzajardunaren azken urteotako bilakaera, eta aurrera begirako erronkak.

Iritsi dira udako lantegiak ahozkotasunaz

Uzt
4

 “Zer egin ahozko komunikazioa lantzeko” lantegia antolatu du Soziolinguistika Klusterrak EHUko XXXV Uda Ikastaroen baitan, eta iritsi da momentua diseinatutako tailer berria proban jartzeko. Gaur eta bihar (uztailaren 4an eta 5ean) izango dira saioak Miramar Jauregian.

Bereziki praktikan oinarrituko da tailerra: gogoetatuko da gai honen gaineko oinarri soziolinguistiko eta pedagogikoez, esperientzia ezberdinen berri izango da, eta ahozko komunikazioa lantzeko jarduerak esperimentatu eta sortuko dira.

Iritsi dira udako lantegiak ahozkotasunaz

Uzt
1

“Zer egin ahozko komunikazioa lantzeko” lantegia antolatu du Soziolinguistika Klusterrak EHUko XXXV Uda Ikastaroen baitan, eta iritsi da momentua diseinatutako tailer berria proban jartzeko. Uztailaren 4an eta 5ean izango dira saioak Miramar Jauregian.

Páginas