IV. Euskal Soziolinguistika Jardunaldia otsailaren 18an izango da.

Urt
26

 

Egun osoan zehar hainbat adituren hausnarketak entzun eta kontrastatzeko
aukera emango du egitarauak. Azken edizioak bezala, Donostian izango da, Miramongo Zientziaren Kutxagunean. Aurtengoan, BAT
aldizkaria
ren 20. urteurrena eta Soziolinguistika Eskuliburuaren
argitaratzearen harira, ezagutza soziolinguistikoaren dibulgazioa eta
hedapenaren inguruan
jardungo dugu, batez ere.

Joxpi Irastorzari elkarrizketa

Urt
5



Argia aldizkariak, Onintza
Irureta
eta Pablo Suberbiolaren eskutik, Joxpi Irastorza EMUN-eko kideari
elkarrizketa egin dio. Bertan, Joxpik aurkeztu berri duen doktoretza
tesiaren
inguruko galderak eta erantzunak irakurri ahal izango dira, hau
da, “”Lan munduko euskara planetako langile euskaldunen jarrera,
portaera eta motibazioak: pentsamendua garatzetik helburuak lortzera”
gaiaren ingurukoak.

Altzako euskararen egoera aztergai

Abe
23




Documento sin título

Altzako euskararen egoera aztergai

Bizarrain Kultur elkarteak antolatuta, eta “Altzan euskarak
bizi duen egoera” izenpean, Gaindegiako Xabier Isasik eta Soziolinguistika
Klusterreko Olatz Altunak hitzaldia eman zuten Altzako Tomasene kultur etxean.
Lehenengoa, duela urte batzuk egindako prospekzioaren inguruan aritu zen, ezagutza
mailaren inguruko datuen gainean, eta bigarrena aldiz kale erabileraren gainean,
diagnosi orokor bat emanez. Lehenik Euskal Herri mailako datuekin hasi zen,
ondoren Gipuzkoakoekin, gero Donostiakoekin eta azkenik Altzakoak azaldu zituen.

Jone Miren Hernandez: Gazteak, aisialdia eta euskara

Aza
24

Ostiralean (azaroak 19) Bilbon egin ziren jardunaldietan,
hainbat aurkezpen entzuteko aukera izan zen. Tartean, Jone Miren Hernandezek
“Baina gu ere gazteak izan ginen! Gazte euskalduna izatearen esanahia
atzo eta gaur”
hitzaldia eman zuen.

Soziolinguistika Klusterreko kideak bertan izan ziren eta ekarpen
benetan interesgarria iruditu zitzaien. Saioan
hartutako oharrekin osatutako dokumentua
n, bertan esandako ideia batzuk
jaso dira, interesa duenarentzat. Aisia.net
eta Garaigoikoa
blogetan ere saio honen inguruko erreferentziak jaso dituzte.

Páginas