HAUSNARTU SARIETAN LANAK AURKEZTEKO EPEA ZABALIK!

Uzt
7

Euskara eta gizartea gai hartzen dituzten ikerketa lanak ezagutzera emateko xedez, Soziolinguistika Kluserrak Hausnartu Sarien X. edizioa ospatuko du aurten. Izaera zientifikoa duten euskal soziolinguistika esparruko ikerketak eta hausnarketa lanek hemendik eta irailaren 30 bitarte izango dute bertan aurkezteko aukera.
 
SARIAK:
• Lehen saria 1500euro eta Jose Luis Zumetaren litografia bat
• Bigarren saria 1000 euro
• Hirugarren saria 700 euro
 
 
Lehiaketaren inguruko informazio gehiago eskuratzeko:

Bretoieraz, okzitanieraz, galegoz eta irlandar gaelikoz diharduten irratien ordezkariak bisitan

Uzt
3

Bakea eta Duintasuna Elkarteak, Antxeta Irratiak eta Arrosa Sareak, "Hizkuntza minorizatuak eta irrati libreak" topaketa antolatu zuten ekainaren 28tik 30era. Bertan parte hartzera etorritako nazioarteko ordezkariek euskararen biziberritzearen inguruan lanean diharduten hainbat erakunde eta elkarte ezagutzeko probestu dute aukera.

Eusle metodologiari buruzko formazio-saioa eskaini dugu

Eka
28

Soziolinguistika Klusterrak ekainaren 26an burutu du Eusle metodologiari buruzko formazio-saioa EHUko Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolan. Bertan izan dira Aldahitz ikerketako Garapen Taldeko kide diren AEK-Ahize, Artez Euskara Zerbitzua, Elhuyar Aholkularitza, Emun Koop. E, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza erakundeetako 25 teknikari. Saioa ikerketako zuzendari den Pello Jauregik (EHU) eta Pablo Suberbiola Klusterreko ikerlari-teknikariak gidatu dute.

Páginas